Euskal Artisten II. Mintegia: Marko bat kultura euskaraz bizitzeko eta egiteko, minorizazioan ez betikotzeko
Euskarazko kultur sistemaren ikuspegia aztertzen denean, berehala nabarmentzen dira transmisioan eta gizarteratzean dauden hutsuneak, baita sortzaileen eta kulturgileen bizi-baldintza kaskarrak ere.
Egoera hori ohiko bihurtu den honetan, zenbait kontraesan deigarri agertzen dira: erdaraz egiten den kultura ere “euskal” etiketapean sartzeko joera; gurea bezalako hizkuntza gutxitu baten kultura profesionaltasun soilaren bidez sendotu daitekeela sinestaraztea; kultur eskubideak hizkuntza eskubideetatik aparte kokatzea; edo euskal kulturarentzako berariazko neurri politikorik gabe diseinatutako kultur politikak nagusitzea…
Jatorri, joera eta ikuspegi askotako eragileak izan arren, ahultasunaren eta ziurgabetasunaren itzala beti bera da.
Duela bi urte, LANARTEA Euskararen Langile Profesionalen Elkartea-k artistaren estatutuaren inguruko hausnarketarako espazioa zabaldu zuen Oiartzunen, UEUrekin elkarlanean.
Oraingoan, berriz, gogoetarako topagunea Donostian antolatuko du, aurreko bidelagun berarekin.
HIZLARIAK:
• Ekhi Zubiria
• Ander Lipus
• Oskia Ugarte
• Gotzon Barandiaran
• Unai iturriaga
• Ihitz Iriart
• Amagoia Gurrutxaga
• Iratxe Retolaza
• Iñigo Astiz
• Maia Iribarne
• Bernardo Atxaga
• Oihana Iguaran
• Joseba Larratxe
• Mikel Martinez
Data: 2025eko azaroaren 20a (Osteguna)
Tokia: Donostia - KM Kulturuneko Santa Teresa komentua
Ordutegia: 9:00-14:30
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 5.5
Matrikula-epearen hasiera: 2025eko urriaren 1a
Matrikula-epearen bukaera: 2025eko azaroaren 17a