Irakurleekin > Eskoletan > Idazleak ikastetxeetan

Idazleen liburu gomendioak

Zikloka sailkatuta dituzue zein idazle diren egitasmoaren partaide eta haien liburu aipagarrienak. Izena eman aurretik ikusi lasai zeintzuk diren idazleek gomendatu dituzten liburuak. Gogoratu honako hauek gomendioak besterik ez direla; liburuaren eskaera egiteko momentuan beste hainbat liburu hautatzeko aukera izango duzue.

Mari txiki supermerkatuan

Añorga Lopez, Pello

Mari Txikik bi aita ditu: aitatxo Jontxo eta aitatxo Montxo, eta erosketak egitera doaz supermerkatura. Eta a zer festa! A zer oihuak! (Beste FAMILIA EREDUEZ hitz egiteko aproposa izan daiteke liburua).

HH3-LH2

Nire gorputzean bizi naiz

Igerabide Sarasola, Juan Kruz

Gorputzaren ataletan oinarritutako poema jolastiak.

HH 5 urte

Din-Dilin-Dan

Añorga Lopez, Pello

Gizakiari senak agintzen dio haurra nola babestu, elikatu eta estimulatu osasuntsu hazteko: ukimenak eta ferekak, kulunkak eta bitar erritmoak, eta, oro har, haren gorputzarekiko jolasak nahiz helduen ahotsaren erabilerak. Aldi berean, senak erakusten dio gizakiari zein duen erritmo sentitua: bitar erritmo eten gabea, bihotz-taupada, arnasa... eta horixe da herri-poematxoen erritmoa kultura guztietan.

 

NIRE AMAMA UME BAT DA NI BEZALA

Agirre Garmendia, Alaine

Amonaren eta bere bilobaren arteko konparazioa, maitasunez eta umorez betea. Zahartzaroari begirada enpatiko bat emateko gonbidapena.

Izaroren izarra

Aiertza Rementeria, Maribel

Itsasoa bihurria da, eta jostalaria. Izarori opari polita ekarri dio. Eta orain, Izarok badaki itsas hondoak sekretu asko gordetzen dituela.

5 urtetik aurrera

Burua galdu zuen jirafa

Arrieta Kortajarena, Bertol

Burua galdu du jirafak. Zer egingo du orain? Lehoi-magoak lagundu nahiko dio, lepo luzearen amaieran buru berri bat ipiniz, baina ez da oso abila, eta hanka sartuko du behin eta berriz. Baietz haurrak barre-algaraka jarri!

Ilunpearen sekretua

Etxegarai, Eneko

Aiuri umeak iluntasunari beldur handia dio munstro asko agertzen direlako, bainan soluzioa aurkituko du. Album eta komiki baten arteko formatua, aurkituko dugu. 

Amona Tomaxa eta sagarra

Agirresarobe, Ixabel

Amona Tomaxak sagar gosea duenean ahaleginak eta bi egingo ditu sabela asetzeko.Bidean aurre egingo dio edozeri.

Ozen irakurtzeko modukoa da. Lehen irakurlearentzat edo laguntzaile batekin egitekoa.

HH5 eta LH

Nazkatasuna

Magdalena Arriaga, Peru

Bi urtetik aurrerako haurrek euren emozioak ezagutzeko, oinarrizko emozio horiek erregulatzeko eta besteenak hobeto ulertzeko sortutako bilduma da Kuku!. Bilduman, helburu bera duten hainbat elementu daude, besteak beste, album ilustratuak, horma-irudiak edota emozioak lantzeko jokoak. Peru Magdalenak eta Mikel Valverdek elkarrekin sortu duten album ilustratuak nazka du abiapuntu. Zer da nazka? Noiz sentitzen dugu? Gauza berdinek ematen al digute nazka? Denok sentitzen al dugu berdin? Nazkaren inguruko ipuin bat da.

Kax-kax!

Arrieta Malaxetxebarria, Yolanda

Etxea zaintzera goaz. Badakizu nola? Kax-kax! Sartu barrura!

Badauzkat nire zulotxoan

Agirre Garmendia, Alaine

Irakurtzen ikasten ari diren bost urtetik aurrerako haurrentzat ipuinak sortu dira Kimu bilduman. Badauzkat nire zulotxoan… ipuinaren kasuan, Alaine Agirrek eta Irrimarrak hitzak eta irudiak elkartu dituzte negua pasatzeko janaria biltzen ari den urtxintxaren istorioa kontatzeko. Ipuinean bada, ordea, etengabe presente dagoen beste protagonista bat ere. Bukaerara arte, baina, ez dugu jakingo nor den.

Izena duen guztia omen da. Euskal Herriko izaki mitologikoak

Bergara Alustiza, Aritza

Iratxoak, erraldoiak, mamuak, sorginak… Euskal Herriko hogeita hamar pertsonaia mitologiko haurrei azalduta. Testu laburrak eta irudi ikusgarriak. Izaki bakoitzak QR kodea darama bideo batera iristeko.

HH5

Totototo

Labaka Mayoz, Ane

Mihi puntan hitzak trabatzen zaizkien haurrak jolastera gonbidatu nahi dituzte Ane Labakak eta Mariñe Arbeok liburuxka hau irakurriz. Koldori hori bera gertatzen zaio Laiarekin jolasten denean. Erremedio bila hasiko dira eta aitona Mateok erakutsiko die hitzei musika jarriz ez direla mihian kateatuta geratzen.

Letren jolaslekuan

Arrieta Malaxetxebarria, Yolanda

KIMU ipuin-bilduma, irakurtzen ikasten ari diren irakurleei zuzendutako bilduma da. Letren jolaslekuan album ilustratuaren kasuan, Yolanda Arrietak eta Eider Eibarrek hitzak eta irudiak elkartu dituzte letrekin «erdi» haserre dabilen Hodeiren istorioa kontatzeko. Hodeiri letrak  jostatu egiten zaizkio; ez dira bere lagunak.

KAIXO, XOMORRO!

Kazabon Amigorena, Antton

Jaiotzear dagoen haurtxoa eta amaren arteko elkarrizketa.

Bertan ipuina entzungai.

Katta bilduma

Meabe Plaza, Miren Agur

Helduek irakurtzeko, helduekin irakurtzeko, eta lehen irakurleek aurreneko urratsak emateko pentsatutako irakurgaiak, esaldi labur eta paragrafo neurtuez josiak, horiek apailatzeko, gatza, errimatxoak, hotsitzak, abesti zatiak eta koplaren bat ahaztu gabe.

Amona Tomaxa udazkenean

Agirresarobe, Ixabel

Amona Tomaxa ez da etxean geratzekoa eta udazkenean osteratxo bat egitea otu zaio.

HH5

Ipuin kontaketa

Franko Castro, Maite

Maite Franko (Irun-Hondarribia,1971), txipiroi-arrantzale eta lehorreko lamia baten zazpigarren alaba da. Antzerkigintza, irakaskuntza, bikoizketa eta literaturaren ur handietan oinak bustitakoa dugu. 2004 urteaz geroztik, ipuin-kontalaritzaren ozeano barean dabil!

Joanes eta Bioletaren bihotza

Meabe Plaza, Miren Agur

Panpina bat da Bioleta, Joanesek gehien maite duen jostailua, bere lagunik onena. Egun batean uste izan zuen Joanesek Bioletarik gabe geratu zela betiko, eta oso triste jarri zen mutikoa. Baina izugarri poztu zen handik laster, berak uste izan zuena gezurra zela konturatu zenean.

Izarren hautsa

Millet Heyries, Ixabel

Izar ederra zen izartxo, zeruan dirdir alaia. Beti lagunekin jolasean, Txin--txan-txon, pozik eta irrifartsu. Arin zebilen, Ziri-zara, ziri-zara, urre izpiak atzean...

Lanbideletrak

Kazabon Amigorena, Antton

Lanbideekin jolastuz osatutako ALFABETO dibertigarria

Basoko sekretuak:

Elizagoien, Amaia

Urtaroz urtaro, basoan gordetzen diren sekretu ezberdinak deskubrituko ditugu. Urtaro bakoitzeko animaliak ezagutuz, eta haien istorioetan murgilduz. Basoa sentitu, bizi eta maitatzeko aukera izango dugu elkarrekin. Naturan murgiltzeko prest?

Lo-kantak

Magdalena Arriaga, Peru

Peru Magdalenak idatzi, Miren Asiainek ilustratu eta Ibon Rodriguezek abestuta. Sehaska-kanta berri bezain ederrak asmatu ditu Magdalenak, etxeko txikienei lo egiten laguntzeko, eta liburu-jostailu berezi eta ederraz gainera, grabazioa ere eskaintzen digu, haurrari nola kantatu jakin dezagun.

Adur eta Izar Amalurra zaintzen

Bergara Alustiza, Aritza

Abentura berri honetan Adur eta Izarrek Amalurra zaintzea zein garrantzitsua den ikasiko dute. Amamaren baserriko ganbaran topatuko duten liburu magikoaren bitartez, bidaia zoragarria egingo dute Amalurra salbatzeko sei elementuen bila. Gugatik… etorriko diren neska-mutilengatik... Amalurra zaintzen.

HH5

Ez dut txerrikume izan nahi

Etxegarai, Eneko

Txerria ez du txerri izan nahi. Bidai harrigarria hasten da bere identitatearen bila.

Egun gorriak

Vivanco, Esti

Izar eta Ekhi hamabi urteko neba-arreba bikiak dira. Nahiz eta biek futbola maite duten, familiako kide batzuek tratu desberdina ematen diete. Horrez gain, Izar nerabezaroan sartuta dago bete-betean, eta bere gorputza zeharo aldatzen ari da. Izar bidean topatzen dituen oztopo guztiak gainditzen saiatuko da.

Ur eta Lur

Larreategi Duralde, Yolanda

Ausardiaz beterik, motxila lepoan hartu eta bere bizitzako ametsa egia bihurtzeko erabakia hartuko du Lur apoak.
Bidean, Ur igela ezagutuko du, pertsonaia arraro bezain maitagarria, eta bien artean sortutako adiskidetasunari eta elkarlanari esker lortuko dute beren ametsak betetzea.
Eta, zuk? Ba al daukazu ametsik?

Riskyren ipuin politenak

Iturralde Uria, Joxe Mari
Risky eta bere lagunei ipuinak kontatzea eta entzutea gustatzen zitzaien. Arturo irakaslea ere horretan oso ona zen. Baina ipuinak entzutea eta kontatzearen  alde txarra da behin hasten zarenean ezin zarela gelditu.
 

HAIZENE ETA OROITZAPENEN INDARRA

Perez Argote, Maitane

Algaraz eta kolorez betetako baso batean, Haizene azeriak Dortoka amonatxoaren galerari aurre egin behar dio. Tristuran murgildurik, Haizenek eta bere lagunek Dortoka amonatxoa gogoratzeko modu berezi bat aurkitzen dute: zuhaitz magiko bat landatzea. Zuhaitz magikoaren hosto bakoitzak amonarekin bizi izandako oroitzapenenzoriontsu bat irudikatzen du.

Amona Tomaxa eta Elkano

Agirresarobe, Ixabel

Amona Tomaxak Elkanoren bidaia ondo ezagutu nahi zuela eta, liburutegian liburu bat topatu du eta hara! Bertan sartu ez da ba!

LH1- LH2

korri, kuru, korri!

Zubizarreta Dorronsoro, Patxi

Mediterraneoak historia gehiago dauzka ura baino. Etiopiatik Parisera bidean, jirafa batek 1827. urtean zeharkatu zuen. Kuruk ere gurutzatu berria du, baina nekez eta kostata, eta orain ospitale batean dago, kanpoan inauteriak ospatzen diren bitartean. Eta hara non mutikoak han neska bat ezagutu duen, jirafa mozorroarekin. Eta, nork daki, agian neskak lagundu beharko dio istorioz betetako bidaia jarrai dezan?

Animalikeriak

Eugi, Jon

Animaliak aitzakia hartuta idatzitako ipuin bat da. Bertold protagonistak ikaslideekin baserri batean igaroko du  astebukaera bat eta  bertan enigma bat argitu beharko du. 

Euskal Herriko mitologia. Jentilen aztarnen atzetik

Bergara Alustiza, Aritza

Nortzuk ziren Euskal Herriko izaki mitologikoak? Zein zen haien itxura fisikoa, izaera, jarduteko modua? Zer kontakizun geratu da guztion gogoetan, belaunaldiz belaunaldi igaro ondoren? Galdera horiei erantzuten saiatuz, azkeneko jentilen arrastoen atzetik ibili izan gara, hain zuen ere ez desagertzeari eutsi zion arraz zaharraren atzean.

LH5-LH6

Herensuge

Igerabide Sarasola, Juan Kruz

Euskal tradizioko haur ipuinen bilduma.

LH guztia

Hankazikin

Barrio Ramirez, Pablo

Antzerki testua da. Hankazikin esaten dioten umea hiltzen da eta Herioarekin egiten du topo. Arraioa! Zer egin behar da horrelakoetan? Herioak, maite dituenen memorian bizirik jarraitzeko, bere bizitzaren hainbat pasarte antzeztea proposatuko dio. Umeak erronkari heldu eta ausart egingo dio aurre bizitzari eta heriotzari buruzko gogoetari.

Oharra: Nahi izanez gero, eta irakurketaren osogarri moduan, antzezlanaren bideoa erabiltzeko aukera dago.

LH 5- 6 eta DBH 1

 

Zoo bat ikasgelan

Iturralde Uria, Joxe Mari

Lehen eguna ikastetxean, eta Marko irakasleak errieta egin digu ez ditugulako animaliak adiskidetzat hartzen. Animalien lagun izan behar dugula, ondo tratatu behar ditugula, beren izenak eta ohiturak ondo ikasi… Kasu egin diogu irakasleari, eta hasi gara animaliak ikasgelara ekartzen eta zoo eder eta handi bat osatu dugu bertan, benetan izugarria, aizue!

Marrubizko uda

Mitxelena, Karmele

Maitek askotan pentsatzen du bere familia ez dela normala, etxean ez baitituzte, antza, gauza normalak egiten. Oporretan esaterako, beren Berlingo urdinera igo, karabana zahar bati tiraka, herri galdu bateko kanpin batera joatea besterik ez zaie gurasoei bururatu. Hori gutxi balitz, aita eta ama, iritsi orduko, txakurra eta katua bezala hasi dira. Banatzekotan daude. Ustekabean, ordea, lagunak egingo ditu, eta bere egoera ez zaio horren aldrebesa irudituko. 

LH4tik aurrera

Amets ameslari, amaren barruko laguna

Morillo Grande, Fernando

Gaixotasunari buruz hausnartzeko istorioa. Amets gaztearen ama gaixo dago. Minbizia du.
Gaztea nahasita dago hasieran, baina berehala lagunduko dio amari minbiziaren kontrako borrokan, maitasunez eta umorez.

2016an Juul sarietako bat irabazi zuen.

Ez duzu sinetsiko

Usandizaga Lopez, Aintzane

Jonek, aitaren etxera bolada batez aldatuta, bere adineko auzokide berri bat du: Samira. Etorri berria ez bezala, hizlaria da Samira, eta berehala hasiko zaizkio eskolakoak eta lagunei buruzkoak kontatzen. Balkoiak alboz albo dituzte, ez dago ihesbiderik; ezta nahi ere: Jonek adi-adi entzungo ditu istorio liluragarriak Samiraren ahotik, eta horrela nahas-mahas aireratuko dira banpiroak, superbotereak eta beste misterio sinesgaitz batzuk.

Harrikolore

Ibarra Alonso, Inigo

Abenturak, misterioa eta hizkuntzen arteko errespetua aurkituko dituzu liburu honetan.
Maddalen, Maitane eta Ziortzak kolore askotako harri distiratsu bat topatuko dute. Gizon eta emakume bat jarraika hasiko zaizkie harribitxia dela-eta. Zergatik? Tartean, Owenek, Bretainiatik oporrak pasatzera etorritako bizilagunak lagunduko ditu. Berak ez daki euskaraz. Bretoieraz hitz egiten du. Nola hitz egin harekin? Nola komunikatu?
LH 4-6

Loaren inbasio isila

Jaka, Ana

Uxueren eskolan irakasle berri bat dator, eta gauzak aldatu egin dira: bakoitzak gustatzen zaion arloan eman dezake denbora, baina dena ez da dirudien bezain polita...

LH4-LH5-LH6

Bizirik nagoelako

Elordi Etxabe, Ainhoa

Olerki bilduma bat da. Oso erraz ulertzekoa, nun edonor identifikatuta sentitu ahal dan. Idazlearen bizipen pertsonaletatik abiatuta, bihotzetik eskura bidaiatzen duten hitzekin.
Amodioa, pena, poza, haserrea….

LH 5-6, DBH 1-2

Nire lagunen gezurrak

Iturralde Uria, Joxe Mari

Gezurrak ez omen dira esan behar. Ezta gezur txikiak ere. Hori esaten digute beti ikastetxean irakasleek eta etxean gurasoek. Baina beti egia esatea oso aspergarria da, saltsa pixka bat gehitu behar zaio bizitzari, eta hori aldika gezurtxo batzuk esanez lortzen da. Askotan gezur batek lagundu egiten du, arindu egin dezake egoera astun, petral bat. Gainera, denok ditugu halako hankasartzeak.

Esna irauteko ipuinak

Olaso Bengoa, Xabier

Ipuin labur eta bizi-biziak biltzen ditu liburu honek, ipuin irudimentsu eta iradokitzaileak; denak ala denak ere, esna irauteko ipuinak dira. Tradizio eta umorearen eskutik, askotariko eszenatokietan murgiltzeko aukera izango dute neska-mutiko irakurleek.

LH 4-5

Etxe honetan

Usandizaga Lopez, Aintzane

Etxean arauak jartzera ohituta dagoen aitatxi baten eta honen egunerokotasuna eta errutina hankaz goiti paratzera datorren ilobaren arteko harremana da gaia. Edonori ezagunak egin ahal zaizkigun egoerak bizitasunez kontatu eta marraztu dituzte autoreek, umorea maisuki erabiliz eta irribarrea lehen minututik sorraraziz. Irakurleak erabaki dezala nork agintzen duen ETXE HONETAN.

PUKA, ERLEAK ETA TRAKTOREA

Mitxelena, Jokin

Egun-pasa doa Puka bere familiarekin. Aitona-amonen baserrira doaz, ondo jan eta hobeto pasatzeko asmoarekin, baina burugabe samarrak dira denak ere, arriskuez ohartzen ez direnak, eta Pukak, bere usaimenari esker, bataren eta bestearen atzetik ibili behar, gizaki garraio horiek deskalabrurik ez izateko.

Harri bat poltsikoan

Loiola Pikaza, Nerea

Jolas bat egitea gustatzen zaio Xanari etxe ondoko zebra-bidera iristean:
–Amatxo, amatxo, ezin dira marra beltzak zapaldu! Eta beste alderaino marra beltzik zapaldu gabe iristen banaiz… hegoak aterako zaizkit ikastolaraino hegan eginez joateko!
Eta hortxe doa Xana egunero ikastolaraino, besoak astinduz, hegaztia dela imajinatuz.
Gaurkoan, ordea, zebra-bidea marra beltzik zapaldu gabe igaro duenean, gauza zoragarri bat gertatu da…

Uda bat Senegalen

Gallastegi, Lur

Garazik eta Izarok ustekabe galanta hartuko dute, aitak esaten dienean uda osoa Senegalen pasatuko dutela, aita erizainak bertako ospitale batean laguntzen duen bitartean. Hasieran dena da berria: jendea, giroa, etxeak, usainak… Lagunak egiteak ere ez dirudi erraza bi neskentzat, bertako hizkuntza ezagutu gabe. Hala ere, sorpresa atsegin eta hunkigarriz beterik egongo da Afrikako egonaldi hori.

LH5-6

Gutunak birramamari

Arrieta Malaxetxebarria, Yolanda

Asak zortzi urte dauzka eta lau neba-arreba txiki. Bi edo hiru lekutan bizi izan da oraingo herrira etorri baino lehen. Zortzi urte egin zituenean, birramama hil zitzaion. Asak asko maite zuen. Orain, beste modu bat aurkitu du harekin hitz egiteko: gutunak

8 urtetik aurrera

TXOKOLATEZKO PASTELA

Fernandez Mendia, Oihane

Xiberrentzat astelehenak asteko egunik kutunenak dira, gozoenak. Izan ere, egun horretan jantokian txokolatezko pastela hartzen baitute. Josunek berak prestatzen du, eskolako sukaldari handikoteak.
Bat-batean, ordea, Xiberren eskolako lagunak gaixotzen hasten dira. Josune egongo ote da izurrite honen atzean? Kapaz izango ote da Xiber gertaera honen osagai guztiak lortu, lapikoan sartu eta misterioa argituko duen errezeta lortzeko?

Esketxak

Goenaga Mendiola, Aizpea

"ESKETXAK" antzezlan laburrak dira, eskolan, lagunartean, taldeka egiteko modukoak. Liburu honetan lau aurkituko dituzue: Medikuaren kontsultan, Arrantzan, Txoua eta Propultsio aerodinamikoaren kanporaketa. Antzezlan hauek bizi egin nahi dute eta antzeztuak izateko zain daude.

Santurtziko mamuak

Arana Luzuriaga, Aitor

Nork esan zuen mamuak gazteluetan soilik bizi direla? Santurtziko mamuak herri erdi-erdian bizi dira, parkean eta jendez inguratuta. Eta nork esan zuen mamuak beldurgarriak direla? Gure mamuak alai-alaiak dira eta jendeari laguntzeko prest daude. Eta bazenekien, mamuen laguntzaz, zu ere mamua izan zintezkeela? Liburu honetan ikusiko duzu zure ikastetxekoak izan litezkeen ikasleak nola bihurtu ziren mamu!

Printzesa eta ergela

Mendizabal Aranburu, Antxine

Ipuin honek Printzesa eta ilarra ipuin klasikoaren oihartzuna du. Eskolako gelan gertatzen den bazterkeria kasu baten inguruan gertatzen da. Printzesa izena duen Kariñek lortuko du egoerari buelta ematea umorea, jolasa, ipuinak eta enpatia erabiliz. Protagonistak, azkenean, jakingo du zergatik esaten dioten etxean printzesa izena duela: bere edertasunetik haratago, ausardia eta sentiberatasun handia duelako. Eta hori da, hain justu, istorio honetako ergelari erakutsiko diona.

Nik dauzkat aitonaren hortzak

Etxeberria Garro, Martin

Antonen aitona hil da. Aitonaren gorputza erre dute. Baina hortzak Antonek dauzka. Mesanotxearen gainean hasieran, baina gero motxilan sartu eta batetik bestera eramaten ditu, aitonak bere hortzen bidez berba egiten baitio. Antonen bizitzan hor dira beti aitonaren hortzak; eskolan, etxean, lagun artean. Azkenean, helduko zaie elkarri agur esateko unea; nork bere bidea hartu beharko baitu. Handik aurrera, aitona Antonen gogoan egongo da, eta handik hitz egingo dio.

Martin eta Xabier Etxeberria

Mara eta izar saltzailea

Aiertza Rementeria, Maribel

Marak guero hitz egiten du izarrekin, baita Ilargirekin ere. Gau batean, Ilargiren zilarrezko malko potoloa erori zen Mararen buru gainera eta bihotzean eman zion min. Arazo larria zuten izartegian. Haiei laguntzeko Star misioa antolatu zuen Marak. Zer gertatu ote zitzaien izarrei eta Ilargiri? Lortuko ote zuen Marak haiei laguntzea?

7 urtetik aurrera

Urrezko duna

Meabe Plaza, Miren Agur

La dune d’or kanpinera etorri dira Mara eta gurasoak. A! Eta Pellot, hiru hanka eta begi bakarra duen txakur filosofoa, Mararen lagun leiala.
Egun batean, Marak eta lagunek Marinexa Kakottipiren kondairaren berri izango dute: itsasoan galdu arren, pirata andrea lehorrera irteten omen da noizbehinka. Harena ote da hondartzan dagoen txalupa zaharra? Gainera, kanpinean gauzak desagertzenari dira… Mara detektibe-lanetan hasi da halabeharrez

Liur azeria

Etxegarai, Eneko

Marixak, baserriko lanak egiten dituen bitartean, lau luma aurkitu ditu lurrean botata. Susmo txarra hartuta oiloak zenbatzen hasi da: —Bat, bi, hiru, lau… lau… lau?? Baina non demontre dago bosgarren oiloa??

Ipuin kontaketa

Franko Castro, Maite

Maite Franko (Irun-Hondarribia,1971), txipiroi-arrantzale eta lehorreko lamia baten zazpigarren alaba da. Antzerkigintza, irakaskuntza, bikoizketa eta literaturaren ur handietan oinak bustitakoa dugu. 2004 urteaz geroztik, ipuin-kontalaritzaren ozeano barean dabil!

Harresi handirantz

Arretxe Perez, Jon

Zirrara berriak, egoera larriak, pertsona harrigarriak… Lagundu Ramari bidaia liluragarri honetan!
Rama hamahiru urteko mutila da eta Indiako Ozeanoko Sri Lanka uhartean bizi da. Ramaren familia txiroa da, eta mutilari barre egiten diote eskolan haren ezjakintasunagatik. Halabeharrak, ordea, pobreziatik eta ezjakintasunetik irteteko aukera emango dio Ramari. Baina ez da bide samurra izango.

LH5-LH6…

Astroak gara

Añorga Lopez, Pello

Arrosa da ipuin honetako narratzailea eta protagonistetako bat. Bosgarren mailan dabil eta aurtengo ikasturtea oso berezia izan da gauza asko gertatu zaizkiolako, batez ere Banbari eta Joxeri esker. Banba gelara iritsi zenean hasi zen dena.

 

Valerium Tremens eta Ehiztari Beltza

Etxeberria Garro, Martin

Traganarruen abenturaren ostean, Valerium Tremens, Sara eta Martin elkarrengandik urrutiratu dira berriz ere. Inauterietan elkarrekin mozorrotuta irtetean, Valeriek gauzak konponduko direla espero du, baina Anek, hiriburutik iritsi den neska berriak, dena zailduko du. Hori baino arazo larriagoak izango dituzte ordea, ustekabean Soto Doktorea bere eguneroko sekretuaren bila itzuliko baita. Eta, gainera, ez dago bakarrik: inguruko basoetatik zaldiz trostan dator Ehiztari Beltza.

Martin eta Xabier Etxeberria

 

Unaxen ahatea

Añorga Lopez, Pello

Pello Añorgak idatzitako liburu ederra eta hunkigarria. Udaberriro gertatzen den bezala, ahateen bitartez bizitzako zikloa irakasten saiatzen da. Batzuetan pertsona batzuk alde egiten dute betirako, besteetan jun eta etorri egiten dira…

Hiru gara, baina niri bost!

Garmendia, Enara

Amaren lana dela eta, Gorkaren familiak urtebete Ameriketako Estatu Batuetan pasatzea erabaki du. Gorka izugarri pozik dago, abentura hau hasteko irrikaz. Eta are gehiago poztuko da eskolako lehen egunean Ben eta Bryan ezagutu eta lagun egiten dituenean. Poztasun hori, ordea, laster desagertuko da Mr. Roberts irakasleak hirukotea begitan hartu eta eskola egunak jasanezinak egiten dizkienean.

LH3-LH4-LH5

Gora gure Alkate jakintsua!

Zelaieta Anta, Edu

Hiritarrek arazo larri bat dute, eta horregatik jo dute Alkatearengana. Aholkulari talde batekin bildu ondoren, arin eta prestu erantzun die Alkateak; jakintsua izateaz gain, beti baitago hiriaren alde. Hiritarren zerbitzura. Baina arazoaren konponbideak beste arazo bat sortuko du, eta bigarren honen konponbideak hirugarren arazo bat. Eta horrela, konponbide batetik bestera arazoak biderkatu egingo dira hirian. Halako batean, alkatea bera arazo bihurtzen den arte.

LH 3-4

Lagun berezi bat

Arana Luzuriaga, Aitor

Asierrek bere anaia nagusia zuen lagunik handiena. Baina bakarrik geratuko da, anaia beste ikastetxe batera joaten denean. Gainera, etxe ondora etorriko diren bizilagun berriek, ez dute gauzak argitzen lagunduko. Giro nahasi honetan, Asierrek lagun misteriotsu eta berezi baten aldeko jarrera hartuko du, gertatzen dena gertatzen dela.

Gabonetako ipuinak

Arrasate Lauzirika, Iñigo

Euskal Herriko geografian garatzen diren euskarazko ipuinen bilduma da eta magia eta abenturaz beteriko istorioak kontatzen ditu.

Karlisten altxorra

Arostegi Catrillo, Gaizka

Alex, hiriko mutil harroputz bat, Baztango baserri batera doa, zigortuta, udaldia pasatzera. Bertan Irati bizi da. Gauzak modu txarrean hasten dira. Baina zerbaitek den-dena aldatzen du: Karlisten altxor galdua aurkitzeko pista ematen dituen gutun zahar bat aurkitzen dute. Baina haiek ez dira eskutitza horren arrastoa kausitu duten bakarrak.  

PUKA, ANENSE ARMIARMA ETA BI ERRALDOI

Mitxelena, Jokin

Puka artzain-txakurraren lagunak kresal eta arrain usaina nagusi diren herri batean daude. Halako batean, sekulako burrunbak hartu du herriko portu txikia; neska arraunlarien garaipena ospatzen ari dira. Etxafuegoak botatzearekin bat Pukak, beldurtuta, hanka egin du herriko kaleetan barna, Ananse armiarma lagun berriarekin. Alabaina, lagunek ez dute bakarrik utziko; Marina Mostaza, Nora Ketchup, Kepa Piper, Blas Amuarrain eta Lizar Txanpu Pukaren desagerpenaz ohartu direnean, ziztu bizian atera dira bila. Mendian hasi eta itsason amaituko dute ibilaldi zirraragarria.

Usoa, hegan etorritako neskatoa

Zubizarreta Dorronsoro, Patxi

Kukua, Afrikatik etortzen den hegazti migratzaile baten izena da. Kasai, Afrikatik etorri zen neskatila maitagarri baten izena da. Kukuaren antzera, Kasai hegan etorri zen. Afrikatik hegazkin batean bidali zuten. Horrexegatik hemen denek Usoa esaten diote, hegan etorritako neskatoa. Eta aurtengo udaberrian ere kukua Afrikatik etorri da: ku-ku, ku-ku! Txanponak sakeletan, haur guztiak pozaren pozez dabiltza. Baina Usoa serio jarri da, eta urduri, eta kopetilun..

Miraren mendekua

Loiola Pikaza, Nerea

ESKAPUTXIKI BILDUMA BERRIA (Aukeratu zure abentura + ihes liburua. Irakurlea da protagonista!)

Noraino eraman gaitzake mendeku goseak?  Zilegizkoa da minari minez erantzutea?
Gaizki-ulertu bat tarteko, liburu honetako protagonista (irakurlea bera) abentura misteriotsu bezain arriskutsu batean murgilduko da. Aitona, basoa, enigmak eta troll bat; gai izango al da erabaki zuzenak hartu eta iraganeko minak sendatuz etorkizun berriak sortzeko?

Klarisa. Ume desagertuaren kasua

Egana Gimenez, Arrate

Bertolek kamuflatzeko eta ezkutatzeko abilidade berezia du, eta bere urtebetetze egunean desagertu egin da; itxuraz, etxetik irten gabe. Inoiz baino hobeto gordeko zen, agian? Txantxa gogaikarri bat al da? Eskolako ikaskide harroputzek zerikusirik ote dute desagerpenarekin? Arazoak ditu lagunekin? Familiarekin? Ematen du inork ez dakiela ezer. Poliziak bilatu du, baita bere aitonak ere, espioi jubilatua baita, baina alferrik. Gurasoak biziki kezkaturik daude, eta lagunak, larriki urduri. Zer gertatzen ari da?

Hiru lehoi

Zelaieta Anta, Edu

Amonak Duniari mapa zahar bat eman zion, eta horrekin batera esan zion berarekin partekatu nahi zuela bere bizitzako sekreturik handiena. Horrela, urtetan amonak isilean zuen altxorraren berri jakingo du Duniak. Neskatxak ez du jakingo, ordea, altxorra bilatzerakoan hiru lehoirekin topo egingo duela. Hiru lehoi hauen eskutik Duniak proba ezberdinak gainditu beharko ditu.

LH 1-2

Mari gonagorri eta hamazazpi berri

Arrieta Malaxetxebarria, Yolanda

Saguak ohar bat jarri du herriko plazan, esanez ezin duela lanean jarraitu. Ez jakin noiz arte. Mimi eta Loa bikiak dira. Zazpi urte dauzkate eta zazpi hortz kolokan. Zazpi hortz kolokan eta arazo potolo bat bihotzean: nori eskatu oparia erortzen direnean?

Klarisa eta K Taldea. Mamuak eta bihotzak

Egana Gimenez, Arrate

Hirugarren atal honetan, elur-ekaitz bat dela eta, etxean itxita daude Klarisa Lupabitx detektibea eta K taldeko bere lagunak. Kalera atera ezinik, Klarisa bere haurtzaroa gogoratzen hasi da. Bihotzeko gaitz batek markatu zion garai hura, baina ez zion eragotzi Parisko kanpoaldeko ospitale zahar bateko korridoreetan zebilen mamuaren misterioa ikertzea. Aldi berean, Klarisaren etxean bertan gertatzen ari diren gorabehera estrainio eta enigmatikoek desafio egingo diote K taldearen trebetasunari.

Txirolo

Aiertza Rementeria, Maribel

Urko ez da etxe normal batean bizi: belaontzi batean bizi da gurasoekin. Posez hartu zuen aldaketa, oporretan bezala biziko zelakoan beti. Baina eskolako mutil berriak, Aitzol harroputzak, zerbait jakin zuenean iseka eta irain gerra gordina hasi zuen haren aurka. Denetik egin zion izorratzeko! Ezizen itsusi bat ere jarri zion: Txirolo. Eta horrek bai ematen ziola min.

Urkok ere ezagutzen zuen Aitzolen familiako sekretu bat; irainka eta mundu guztiari esaten hasiko zen?

10 urtetik aurrera

Martin

Agirre Garmendia, Alaine

Martin desberdina da. Hala esaten dute denek. Gauzak egiteko bere modua daukalako, edo gehiago kostatzen zaiolako. Baina kontalariak badaki Martin ez dela arraroa, normala dela eta maitagarria… nahiz eta berezi samarra izan.

7G

Loiola Pikaza, Nerea

LIBURU HAU DESBERDINA DA.
Istorio honetan gertatuko dena ZURE eskuetan dago.
ZU zara protagonista.
Arriskuak, dilemak, eta abenturak aurkituko dituzu. Erabakiak hartu beharko dituzu eta enigmak ebatzi. Zure gaitasunak eta adimena erabili beharko dituzu. Erabaki txar batek hondamendia eragin lezake… eta heriotza ere bai!

Jajatxo

Muguruza Ugarte, Jabier

Esnatu zen Jajatxo bere ohean eta saiatu zen gogoratzen zer egin zuen bezperan. Ohi bezala, ez zen ezertaz oroitzen. Sabaiari begira, ez zen oroitzen; ohean buelta batzuk eman zituen, ea, baina bai zera. Sudur handiari hiru aldiz hazka egin, eta berdin. Memoria txarrekoa zen Jajatxo, mekatxo.

Aitona Floren

Mitxelena, Karmele

Danel aitonaren zain dago eskolako atarian, egunero bezala; bera joaten zaio bila, Danelek bere kabuz moldatzeko gauza dela uste duen arren. Txurirekin joan ohi da; txakurrak haur guztiek entzuteko moduko zaunkak eginez agurtzen du beti. Gaur, ordea, aitona asko berandutzen ari da, eta bakarrik abiatzea erabaki du. Etxera iristean jakingo du aitona zorabiatu egin dela eta ospitalera eraman dutela. Haurrei norbait betiko lo geratu dela esaten zaienean, badakite norbait hori hil egin dela, izarretara joan dela esaten zaienean bezala. Danelek ondo daki aitona ez dagoela lo, bazkalostean telebistaren aurrean geratzen denean bezala. Eta amari galdetu dio erantzun zehatz baten bila: “Aitona hil egin da, ama?”. 

LH4tik aurrera

Anna Kopek eta matrioxken kondaira

Larrageta Martinez, Haritz

Uxueren eta Jokinen ama kazetaria da eta, hori dela eta, bidaiatzea tokatzen zaie maiz. Baina, honako honetan, ezohiko abenturak biziko dituzte eta Moskuko kaleetan arriskuari aurre egin beharko diote.

Aita oker dago

Zabala Artetxe, Juan Luis

Ipuin guztietan ez bada askotan behintzat, aitaren bat agertzen da arazoak eta zailtasunak izaten, aitatasunaren ondoriozkoak normalean, kasu askotan umorezko egoeretan.

New York, New York

Osoro Igartua, Jasone

Maddik eta Zurik New Yerseyn pasa dute ikasturtea. Bizipen asko eta zirraragarriak bizi izan dituzte bertan, eta itzultzeko gogoz daude, baina aurretik Enara eta June bisitan joango dira eta bost egun pasako dituzte elkarrekin New Yorken. Lagun batek utzitako apartamentuan hartuko dute ostatu eta, hiriarekin bat eginez, era guztietako abenturak gertatuko zaizkie.

LH 5-6

Puka eta Mateoren oilarra

Mitxelena, Jokin

Puka artzain-txakurraren lagunek gaurkoan ez daukate plan onik. Marina Mostaza, Nora Ketchup, Kepa Piper, Blas Amuarrain eta Lizar Txanpu erabat aspertuta daude. Ondo pasatzen ari den bakarra Puka da: Kepa Piperrek errekako putzu handira botatzen dion makila harrapatuz jostatzen ari da. Halako batean, ordea, Pukak Erdiko Kaletik Mateo Legami herriko okina ikusi du aiene batean, guztiz aztoratuta.

Amaren bila

Agirre Garmendia, Alaine

Jatekoaren bila joan zen Untxi Ama egun batean eta etxetik ez ateratzeko agindu zion Untxi Txikiri; baina zer uste duzu egin zuela orduan Untxi Txikik? Zulotik irten. Berehalakoan, haizeak haserre egin zuen putz eta etxetik urrutira eraman zuen.

Basoaren magia ezagutuko du Untxi Txikik amaren bila ari dela

Zuhara, itsasoaren deia

Telleria, Amaia

Zuhara lekuz kanpo sentitu izan da beti. Ingurukoekin asmatu ezinik, ezberdina, arraroa sentitzen da. Besteen aldean hutsala eta aspergarria. Bere urrezko adatsekin eta ozeanoaren koloreko begiekin, munduan galdua. Bat-batean, azaleko alergia batek zabalduko du familiako sekretuen kutxa. Bizitza hankaz gora jarriko diona. Ustekabean, amak bizitza berri baten aurrean jarriko du Zuhara. Itsas azpian bilatu beharko ote du bere iparra? Bigarren aukera izango du neskatoak. Garbi dauka ezin duela huts egin…

LH 5-6

MADDI TA EUSKAL PIRATAK

Morillo Grande, Fernando

Pirata-barku bat Donibane Lohizuneko portuan! Maddik ezin du sinetsi. Abenturazale amorratua da, aitona Antton bezainbeste.

Saharako itsasoa

Gallastegi, Lur

Haizeak izebarekin igaroko du uda. Izebak, ordea, Souhaila izeneko neska sahararra hartuko du etxean. Laguntasuna, sentimenduak eta herri oso baten borrokaren lekuko izango dira biak.

LH 5-6

J.SMITHEN ALTXORRA

Fernandez Mendia, Oihane

Udako oporrak!!! Agur eskolari, matematikako azterketei eta iratzargailuaren soinu jasanezinari. Martxel, Sare, Peio eta Olaia hurrengo ikasturtean institutura joango dira, baina lasaitasunez betetako bi hilabete luze dituzte aurretik. Hala ere, antzinako pirata baten mezu misteriotsuak eta altxor preziatu baten promesak dena hankaz gora jarriko dute. Pirata misteriotsua nor zen jakitea lortuko ote dute? Altxorra aurkituko ote dute?

Bihotzak dun-dun

Meabe Plaza, Miren Agur

Learen aita langabezian geratu, eta goiko Ixidro zaharra zaintzen hasi da. Neskatxoak harreman hori, eskolako gorabeherak, familiako kontuak, lagunen arteko abenturak eta abar kontatuko dizkigu, baita noizean behin izaten dituen “bidaiak” ere. Bidaia horietan amets bera izaten du beti: oraindik zein den ez dakien lore bat topatu beharra.

Amona Tomaxa eta sagarra

Agirresarobe, Ixabel

Amona Tomaxak sagar gosea duenean ahaleginak eta bi egingo ditu sabela asetzeko.Bidean aurre egingo dio edozeri.

Ozen irakurtzeko modukoa da. Lehen irakurlearentzat edo laguntzaile batekin egitekoa.

HH5 eta LH

Iker ikerlaria

Olaso Bengoa, Xabier

Galdetu dizute inoiz zer izan nahi duzun handitan? Ikerri galdetu zioten behin, eta liburu honetan gorde zuen erantzuna.

LH 1-2-3

Abezedario titirijario

Igerabide Sarasola, Juan Kruz

Letren irudiekin eta soinuekin egindako poemak, abezedario-oihan bat osatuz.

LH 1- 2

Pantaleon badoa

Zubizarreta Dorronsoro, Patxi

Pantaleon elurrezko panpina bat da. Hotzaz eta paisaia zuriaz asperturik, basamortura joatea erabaki du, beroa eta koloreak ezagutzera. Eta arraunean joan behar izan du, eta oinez, eta bizikletaz. Natasha hartz zuri bat da, eta ezkutuka joan zaio atzetik, eta basamortura iristen lagundu dio. Baina, ai, oi, ei!, Pantaleon urtzen hasi da, eta Natasha itotzen…

Ez dakit zergatik

Kazabon Amigorena, Antton

Eraikin berean bizi diren lau neska-mutiko lagunak dira txikitatik. Egunero elkartzen dira atariko petrilean. Hantxe eserita igarotzen dituzte orduak eta orduak. Urteak pasa ahala, handitzen doaz eta aldatzen, izaeraz nahiz gorputzez, eta arazo berriak nahiz abentura berriak bizitzen hasten dira, maitasun kontuek zipriztintzen baitituzte gure lau lagunok.

Nerbioi zinemako sekretua

Arostegi Catrillo, Gaizka

Hiru lagun biharamunean suntsituko duten zinema zahar batean sartzen dira gau batean. Han pasatako une zoriontsuak gogoratu nahi dituzte. Bat-batean, bertan ikusi dituzten pelikuletako protagonistak bizia hartu eta endredo korapilatsu batean aurkitzen dira. Gaiztoen zintzoen aurka. Pelikula haiek betiko galtzeko arriskutan daude eta gure lagunei egokituko zaie endredoa konpontzea.

Amestoki goxoa

Kazabon Amigorena, Antton

Laino ttikiarentzat etxeko  atarian daukan gereziondoa da bere amestokirik goxoena. Udaberrian, udan, udazkenean zein neguan. Udaberri batez, ordea, gereziondo ttikia ez da loratu. Amak esaten dio ihartu egin dela, baina lasai egoteko, beste bat landatuko dutela bestearen ordez. Lainok ez dio inolaz ere utziko holakorik egiten.

Haurrekin heriotzaren gaia lantzeko metaforatxo poetikoa.

Ipuina bertan entzungai.

Nire musika-kutxa

Kazabon Amigorena, Antton

Gauero loak hartzeko musika-kutxa polit bat oparitu diote gurasoek beren haurtxoari. Kutxatxoa matxuratu ondoren, amak loharrarazten du haurra, musika-kutxa konpondu bitartean. Handik aurrera…

LH 3-4

Galtzagorriak dabiltza etxean

Olaso Bengoa, Xabier

Ordu txikitan idazten ari zela, lo seko gelditu zen Xabier. Ahots batzuek esnatu zuten bat-batean. Begiak ireki, eta galtzagorri batzuk ikusi zituen ingurumenean. Lau ziren guztira, bihurriak eta jostalariak. Langile prestuak ere baziren, eta buru-belarri lagundu zioten Xabierri liburu bat idazten. Galtzagorrien kontakizuna da, guztiz dibertigarria.

LH 3-4-5

Burua galdu zuen jirafa

Arrieta Kortajarena, Bertol

Burua galdu du jirafak. Zer egingo du orain? Lehoi-magoak lagundu nahiko dio, lepo luzearen amaieran buru berri bat ipiniz, baina ez da oso abila, eta hanka sartuko du behin eta berriz. Baietz haurrak barre-algaraka jarri!

Bikini

Kamio, Garazi

Leire sandwich bat bezala sentitzen da: alde batean Oier dauka eta bestean Aitor. Oierrek Aitorri jazarpena egiten dio eta Leirek badaki hor ez dagoela ondo. Hala ere, Oier ere bere laguna da eta bere estatusa galduko duelakoan dago. Erdibidean, ikuslearen papera du Leirek eta adineko haurrek dituzten gorabeherak kontatzen ditu liburuak. Batek egiten duena ez dago ondo baina ez du era berean laguna galdu nahi.

LH4-5

Sagu bat nire katiluan

Larreategi Duralde, Yolanda

Bere urtebetetze egunean, ziztu bizian jaiki zen Malik ohetik, aitari eskatua zion koloretako argidun patinetea oparitu ote zion jakin nahirik. Patinetearen ordez, ordea, sagu bat aurkitu zuen gosariko katiluan eta berebiziko ezustea hartu zuen Malikek. Nor zen sagu hura? Zer egiten zuen bere etxean? Eta, garrantzitsuena, zer nahi zuen sagu hark?

Piraten uhartea

Eugi, Jon

Piraten uhartea nobelak pirata euskaldun batzuek Karibe aldean izango dituzten gorabeherak kontatzen ditu. Beraiekin hamaika abentura biziko dituzu, irakurle: abordajeak, espetxe ihesak, urrezko altxor baten lapurreta... Izan ere, Martin Legarreta marinel gazteak ezusteko handi bat izango du bere lehenengo itsas bidaian: Juan Agirreandia pirata ospetsua ezagutuko du. Harekin batera piraterian arituko da eta horrela, bera ere pirata bihurtuko da.

Naia Chinatown inguruan

Rabelli, Alvaro

Naia neska gaztea ez da Archer detektibe famatua, ez da Los Angeles-en edo New York hirian bizi. Naia gure artean bizi da, hemengoa da, titaniozko museoaren ondoan ibiltzen da egunero. Naia emakume langilea eta ikaslea da. Naia hirikoa da, gaurko kultura anitzeko hirian bizi da. Naiak ez du detektibe bokaziorik, baina lan egin behar du bizimodua ateratzeko. Naia zinema beltza da. Naia gure bizitzaren itsasgora eta itsasbehera da. Naiak guk bezala sufritzen du, maitatzen du. Naia Chinatown da, Jack Nicholson gabe.

Dardarak

Mitxelena, Karmele

Maritxu eta Katalina teilatupe berean bizi dira. Zeru horren babesean, zimurrak eta urteak zenbatzen dizkiote elkarri. Bietatik dituzte ugari. Azkenaldian, ordea, zeru berak dar-dar egiten du maiz, eta, lurrikarek bezala, haien barrenean erreplikak ditu dardara horrek. Teilatupe osoa hotzikarak hartzen duen egunera arte.
Bi emakume adinduren arteko maitasuna eta elkar zaintza du ardatz liburu honek, bai eta “etxe” esaten ahal zaion aterpe baten beharra aldarrikatzen ere.

LH3tik aurrera

MUNSTRO TXIKIAK IV: FRANKITXOREN MASKOTA BERRIA

Agirre Garmendia, Alaine

Xabier Mendiguren idazlearekin lankidetzan idatzitako abenturazko eta fantasiazko ipuinak dira Munstro Txikienak, umorez idatziak. Dagoeneko lau daude argitaratuta eta independenteki irakur daitezke.

Sinopsia: Bost lagun dira Munstroen Eskolako ikasleak: Hagintxo, Mamutxo, Sorgintxo, Frankitxo eta Neskaotso. Eta haien irakaslea Andereño Herminia. Guztien bizitzak eta komeriak ezagutu ahalko dituzu orain Munstro Txikien istorioak irakurriz.

Frankitxoren urtebetetzerako gurasoek maskota berezi bat egingo diote: herensuge txiki biomekaniko bat. Laborategian ondo joango dira eraikitze-lanak, baina azken orduko ezusteko batek hankaz gora botako du dena, herensuge txiki hori hazi eta hazi egingo baita, hiri osoa arriskuan jartzeraino.

Ilezuri

Etxabe Martinez, Kristina

Duela hamar urte baino gehiago gertatutako gertaera errealean oinarritutako istorioa da. Ipar Poloko hartz bat agertu zen Argentina hegoaldeko kostaldean, eta aditu guztiek zehaztu zutenez, gutxienez 2.000 kilometro igerian eginda. Arrazoi tragikoa zuen hartzaren balentriak: berotze globalak ez die janaririk lortzen uzten Ipar Poloan bizi diren hartzei, eta bizirik jarraitzeko habitata aldatu behar dute. Horra Poloko hartzak arriskuan dauden animalien zerrenda luzean egotearen zergatia. Istorio zirraragarri honek, haurrei helarazten die zeintzuk diren klima-aldaketaren zergatiak eta ondorioak, irtenbide posibleen inguruan hausnarketa egin dezaten.

Galdu dena azaldu dadila!

Kamio, Garazi

Lagun talde bat plaza erdian barrezka ari da. Etxekoak galdu zaizkie eta haiek itzuli zain daude. Despistatu kuadrilla da etxean dutena eta bakoitzak non ibiliko ote den kontatzen die besteei. Hiria eta bertako tokiak ezagutzeko lana da.

LH1

Trianoko gau gorriak

Friera Urbistondo, Iñaki

Gorria da Trianoko lurra; gorria da inguru haietan behinola ugari zegoen mineralaren aztarna. Baina, gauak eguna menpe hartzen duenean, beste gorri mota bat nagusitzen da Zugaztietan: dirua inolako gupidarik gabe egin nahi dutenen ikuskizun larria.Blacky, Patxoren txakurra, ikuskizun horretara eraman dute. Lagunen ausardiak bakarrik salbatu ahal izango du txakurra.

LH4-LH5-LH6

Ez esan inori

Elizagoien, Amaia

Euskal Herrian istorio asko daude, batzuk oso ezagunak, besteak ez horrenbeste. Erraten dutenez, kondaira berezienak gogotik bilatu ondotik topatzen dira. Guk bilaketari ekin genion duela zenbait urte, eta dagoeneko jaso ditugu altxor batzuk. Sekretuak izan dira orain arte, baina zuekin partekatu nahi ditugu. Prest abentura berri honetarako?

Kontaketa honen bitartez, kondairak, feminismoa, hezkidetza, laguntasuna, inklusioa eta arrazakeria landuko ditugu, besteak beste.

Amona Tomaxa eta gizandia

Agirresarobe, Ixabel

Amona Tomaxa baserrian bizi zen, eta herritik urruti samar egon arren, auzokoak aholku eske askotan joaten zitzaizkion. Udaberria bazetorren eta oso laguna zuen Patxi Putxi artzaina ahuntz taldearekin mendira joatekoa zen. Horretarako, zubia zeharkatu beharko zuen, baina gizandi beldurgarri bat egoten zen bertan.

Argixorgin

Vivanco, Esti

Illarek zailtasunak ditu batzuetan zuzen ahoskatzeko; batez ere, jende aurrean irakurri behar duenean, eskolan esate baterako. Horregatik, alabari lagunduko dion logopeda bat etxera eramatea erabakiko dute gurasoek: Agate. Dena den, Agate etxera sartzen denetik, Illareri ez zaio parte onekoa iruditzen. Nikole bere adiskidearen eta kalean topatuko duen saguzarkume baten laguntzarekin, Illarek aurre egin beharko dio etxeko guztiak mehatxatzen dituen arriskuari.

Izaroko altxorra

Friera Urbistondo, Iñaki

XVI. mendearen amaieran Drake piratak eraso zien Izaron bizi ziren frantziskotarrei, eta han lurperatu omen zuen bere altxorra. Lau mende geroago, beste lapur batzuek ordura arte artxibo zaharretan gordeta izan den sekretua ezagutu eta plan bat prestatu dute altxorraren jabe egiteko.

LH4-LH5-LH6

Asteburua landetxean

Aiertza Rementeria, Maribel

Ikasle talde bat Urdaibaiko landetxe batera joango da eta ezustekoz eta abenturaz betetako asteburua biziko dute. Eider eta Galder desagertu egingo dira. Geroago, Lioren erruz Santimamiñeko kobazuloan harrapatuta geratuko da neska-mutiko talde bat. Eta falta zena, Gus irakasleari ere zerbait harrigarria eta sinestezina gertatuko zaio. Edo, etorkizuna ikusteko gaitasuna ote dauka?

Auzoko mutil bat izango da abentura zirraragarri honen lekuko eta konplize.
Abentura, historia eta zientzia fikzioa uztartzen dituen istorio hau adiskidetasun istorio samur bat ere bada.

10 urtetik aurrera

Putzua

Labandibar Arbelaitz, Goiatz

Goizean esnatu denean, Laurek kuleroak odolez zikinduta ikusi ditu. Hilekoa etorri zaio lehenengo aldiz. Baina Laurek ez du hilekorik izan nahi. Eta ez du nahi inork jakiterik hilekoa etorri zaiola. Bere sekretua da.
Bere buruari galderak egiten hasi da Laure: lagunek ba ote dute hilekorik? Zer ote daki bere lagun Xabatek hilekoari buruz? Aitari kontatu nahi al dio? Eta nolakoa izan zen amonaren lehenengo hilekoa?
 

Armiarmak parapentean

Aiertza Rementeria, Maribel

Gabriela eta Abelardo armiarma parea parapentean ibiltzera atera dira. Kukulu gaineko talaia ederretik aztertu dute hiria eta erabaki dute erroskila itxurako teilaturik gabeko etxe biribil handian hartuko dutela lur: zezen-plazan. Bidean, ordea, galdu egingo dira eta nahikoa lan izango dute berriz elkartzeko.

Animaliei eta gizakiei buruz gogoeta eragiteko abenturazko istorio dibertigarria.

8 urtetik aurrera

Besarkada bat, beharbada

Arrieta Kortajarena, Bertol

Arazoak bata bestearen atzetik pilatu zaizkio Eleneri, eta, gainera, urtebetetze-eguna zapuztu dio lagun batek. Zer egin? Amari betiko besarkatuta egon nahiko luke, eta halaxe geratzea eskatuko du kandelak itzaltzeko unean. Arranopola! Nola jakin desioa bete egingo zela? Amari kateatuta dago geroztik, pega-pega eginda biak, eta hala egotea ez da hasieran zirudien bezain polita. Ala bai? Kontuz desioekin, bete egin daitezke eta!

Surrealismoa eta emozioak pil-pilean ageriko dira liburu honetan. 

LH5-LH6

Gora teloia!

Goenaga Mendiola, Aizpea

Antzeztea sekulako erronka da, erronka ederra. Talde lana egin, arduratsu eta gogotsu jolastu, eta batez ere, sorkuntza garatuko duzue. Antzezlanetan zer kontatzen den garrantzitsua da; aukera paregabea eskaintzen du amesteko, edota kezka sortzen diguten gaiak taularatzeko eta gai horien inguruko hausnarketa egiteko, edota umorea partekatzeko, eta batez ere, gure inguruko hainbat korapilo askatzen laguntzen du; eta nola ez, “begirada berezi” bat garatzeko tresna ezin hobea da.

HARAGI KOLOREA

Fernandez Mendia, Oihane

Zoratu beharrean dabil Danel azkenaldian inondik ere ageri ez den kolore baten bila. Katuak ikusteko gai ez diren kolore baten atzetik. Kolorea ahoskatze hutsarekin, tripak orroka jartzen dizkizun kolore zaporetsua.
Kapaz izango ote da Danel haren detektibe sena erabili eta kolore misteriotsua aurkitzeko?

Naia India Gorrietan

Rabelli, Alvaro

Papiroflexia biltzar batera gonbidatuta zegoen gizon bat desagertu egin da ezustean. Haren maitaleak arrastoa galdu du. Naia detektibe gazteak eta Margot laguntzaileak lanak izango dituzte gizona aurkitzen. Hiriko ilunpe ezezagunetara eramango ditu kasuak bi neskak, baita lur azpira ere; hiri honetako aspaldiko india gorrietara, hain zuzen ere.

Otsorik gabeko basoa

Labandibar Arbelaitz, Goiatz

Laida beti beldurtu izan dute otsoek. Gurasoek haiei buruzko beldurrezko istorioak kontatu izan dizkiote ttiki-ttikitatik: Pelloren ardi guztiak jan zituen otso zitalarena, txanogorritxuren amona askaritarako jan zuenarena... Gauza bakarrak lasaitzen du Laida: bere etxe inguruan ez dagoela basorik. Badago jolas-parke bat eta bidegorri bat erreka baten ondoan. Txirrindan eta patinetan ibiltzera joaten da hara. Eta, batzuetan, errekan bizi diren ahateei ogi puska batzuk ematera.

Etxetxorotarrak

Gallastegi, Lur

Lea eta Mattin kokoteraino daude etxean egin beharreko zereginez. Gurasoek, ordea, ez dute iritzi bera eta greba egitera iritsiko dira, seme-alabak etxeko gauzez ardura daitezen lortzeko. Zaintzaz, etxeko ardurez… hausnartzeko liburu aproposa.

LH 4-5-6

Ilargiaren xuxurla

Igerabide Sarasola, Juan Kruz

Esloveniako baserri baten albotik igarotzen dira Siriako gerratik ihesi doazen taldeak. Bi ume daude aitonaren baserrian asteburua pasatzen eta egoera zirarragarriak biziko dituzte.

LH 4-5-6

Anna kopek eta erreginaren edabea

Larrageta Martinez, Haritz

Moskun bizitako abentura ahaztezinaren ondoren, oraingo honetan, Kairora eramango ditu Uxue eta Jokin amaren lanak. Bertan, gaur egungo eta antzinako Egipto nahasiko dituen misio baterako laguntza eskatuko die emakume misteriotsu batek.

Asteburu bat eskiatzen

Osoro Igartua, Jasone

Lagun-taldea berriz elkartzeko irrikitan dago, baina Basakabi eta uda urrun geratzen dira oraindik. Horregatik, asteburu bat eskiatzen pasatzea erabaki dute. Zuri eta Maddi New Jerseyn badaude ere, beste guztiek lo-zakuak prestatu dituzte eta aterpetxe batean hartu dute ostatu. Batzuek primeran eskiatzen dute; beste batzuek, berriz, ideiarik ez.

LH 5-6

Koralaren distira

Etxabe Martinez, Kristina

Uda heldu da, eta, urtero bezala, Elene herrira joan da gurasoekin. Bertan, koralezko uharri eder bat dago eta urpean igeri egitea da Eleneri gehien gustatzen zaiona. Urte horretan, ordea, gogoratzen zituen koralek guztiz galdua dute kolorea. Protagonistak, gaur egun benetan gertatzen ari diren egoera batzuekin egiten du topo itsasoan urperatzean, eta horiei aurre egitea erabakitzen du.

KUOI

Rodriguez, Fito

Ekialdera garamatza liburu honek, ametsezko mundu batera, irakurleari oso hurbilekoa eginen zaion istorio batekin. Testu bizia irudi txundigarriekin nahasten da haur gezurti, lapur eta bihurri baten ibilkerak kontatzeko. Usain, paisaia eta testurak sentituko ditugu Kuoiren bidaian goazela, ahozko ipuin tradizionalek duten kontaera bereziaren bidez.
Fito Rodriguezek ahozko istorio tradizional hau idatzira ekarri du, eta Irrimarra bikote artistikoak irudi eder eta ñabarduraz beterikoekin jantzi du.

LH 2-6

Urtegi misteriotsua

Arana Luzuriaga, Aitor

Mikeli Iker anaia urtegian ito zitzaionetik, etxeko txakurrak itotako anaiaren izenean hitz egiten dio. Baina mutikoari inork ez dio sinesten hildako anaiak txakurraren bidez hitz egiten dionik. Mikel, horregatik, helduekin beti haserre biziko da. Zorionez, gizon bat azalduko da mutikoaren bizitzan, sinetsi egingo diona: Paxkual, Mikelen etxera bizitzera etorri zen aitona berria. Sinesteaz gain, urtegiko misterioa argitzen lagunduko dio aitona honek mutikoari.

Mobilak

Ibarra Basanez, Arantza

Abenturazko komiki bat mugikorrei buruz. Fantasiazko istorio bat baina barnean kontsumismoaren gaiarekin.

*komikigintza lantzeko

LH3-LH4

Txantxa gutxi!

Jaka, Ana
Noa eta Lea ahizpa alai eta bihurriak kanpaldira doaz, baina Lea kezkatuta dago, lagunek ez dakiten zerbaitengatik... Lasaitzen denean, Noa izango da bere beldurrei aurre egin beharko diena. 
Bigarren ipuinean, osaba Martin etxera etorri eta bi neskatoak zirikatzen arituko da. Baina marimatrakekin, txantxa gutxi!

TXOMINTXO ETA PERUTXO LEHENDAKARI

Magdalena Arriaga, Peru

Astelehen goiza da eta Txomintxo eta Perutxoren ikasgelakoak Gasteizera doaz autobusean. Gaurkoan bisita berezia dute: Eusko Legebiltzarra. “Legebiltzarrean, helduek bozkaz hautatutako legebiltzarkideak egoten dira”, azaldu die Txoxe maisuak. “Eta zer egiten dute han legebiltzakideek?”, galdetu du Urtzik. “Legeak egin, denon dirua zertan gastatu eztabaidatu, jaiegunak noiz jarri erabaki… gauza asko!”. Txomintxo eta Perutxori ez zaie batere lan zaila iruditu. Are gehiago, oso dibertigarria dirudi!

Jakelinen egunerokoa

Ibarzabal Salegi, Nerea

Nire izena Jakelin da. Ia 9 urte ditut. Afalorduan ustekabeko aurkikuntza bat egin dut: uste dut nire familia ez dela nire benetako familia! Susmoa dut beste mundu batetik natorrela. Beste PLANETA batetik. Orain ez dago atzera egiterik. Hemendik aurrera, nire jatorrizko etxera itzultzea izango da nire misioa. BANOA!

LH 2-3-4-5

Euskal Herriko ipuin mitologikoak

Bergara Alustiza, Aritza

Ahozko tradizioak bizirik iraun du betidanik euskal herrietan; ahozkotasuna kondaira, mito, ipuin eta jazoeren transmisio-tresna ezinbestekoa izan da. Euskal mitologia mendez mende gorde da txikitan sutondoan entzundako istorio haiek gazteenei kontatzen zizkieten adinekoei esker. Ahoz aho eman eta hartutako ipuinek ere alegiazko edo benetako gertakariak azaldu dizkigute.

LH3-LH4-LH5-LH6

Puagg!!

Etxegarai, Eneko

Marixa bere baserrian bizi da, animaliez inguratuta. Tortilla goxo-goxoak egin ahal izateko, bost oilo ditu baserriko lurretan aske. Baina... zertan ibili dira oilo hauek??

Torlojuak

Zelaieta Anta, Edu

Ipuin ilustratua da, tonu umoretsuan neskato batek irudimenaren bidez lor daitekeen guztiaz eredu ematen diguna. Baita heriotzak denongan eragiten digun beldurraren aurrean ere.

Aneren lagunaren hamsterra akrobazia arrikutsu batean hil da. Bere hamster maiteari gauza bera ez gertatzeko Anek ideiatxo bat izango du, eta leku ezberdinetatik torlojuak biltzen hasiko da.  Hala, kontu xelebreak gertatzen hasiko dira: eskolako eskeletoaren hezurrak lurrean agertu, pianoa doinu desafinatuak egiten hasi, lur globoa ardatzetik askatu, atariko leihoak zilintzan, Gilanta jaunaren bizikletako gurpilak aske…

Valerium Tremens eta Traganarruak

Etxeberria Garro, Martin

Hondartzan hilotz bat azaldu denetik, herriko marinel zaharrek itsasoko izaki ahaztuei buruzko kondairak baino ez dituzte guztiek ahoan. Eskolan ordea, Valerium Tremens amerikar etorri berria da denen hizketagai. Sara, Martin eta hirurek altxorraren bila jolasean Azken Portuan barneratzen direnean, arriskuan ikusiko dute euren burua. Traganarruei ihesi, ustekabeko sekretuak topatuko dituzte.

Martin eta Xabier Etxeberria

AMALUR, euskal mitologia

Millet Heyries, Ixabel

AMALURrek mundua biziz betetzen du guretzat bi alaba sortuz: Ilargi eta Eguzki. Horrelam Amalurrek haren señe-alabeim gizakioim eskaintzen dizkigu argiam beroa eta babesa. AMALUR ipuin etiologikoa da, munduaren sorreraren mitoa, euskal mitologiak kontaturik. Liburua “kamishibai” formatuan argitaratua da.

 

Zoo bat ikasgelan

Iturralde Uria, Joxe Mari

Lehen eguna ikastetxean, eta Marko irakasleak errieta egin digu ez ditugulako animaliak adiskidetzat hartzen. Animalien lagun izan behar dugula, ondo tratatu behar ditugula, beren izenak eta ohiturak ondo ikasi… Kasu egin diogu irakasleari, eta hasi gara animaliak ikasgelara ekartzen eta zoo eder eta handi bat osatu dugu bertan, benetan izugarria, aizue!

Marimutila naiz eta zer?

Jaka, Ana

Ioneri marimutila deitu diote eskolan. Futbolean jokatzen duelako, ile motza daramalako. Izeba Naiararen ezkontzarako, gainera, gurasoek soineko bat jantzarazi nahi diote...

LH3-LH4-LH5-LH6

Lamiak eta emagina

Agirresarobe, Ixabel

Ixabel Agirresarobe Ilustrazioak: Iñaki Martiarena

Lamiak pertsonengandik urruti bizi ziren. Ez zuten elkarrekin harremanik. Ez eta nahi ere. Behin ordea, halabeharrez, lamiak per- tsonen mundura hurbildu ziren. Zergatik?

Hizkien alde manifestua

Labandibar Arbelaitz, Goiatz

Artista bateko ordezkari eta jarraitzaile talde batek plazaratzen duen printzipio eta asmoen bilduma bat da. Hizkien Alde, haurrentzako irakurketa eta idazketa aldeko manifestua da.

Printzesa puzkertia

Egana Gimenez, Arrate

Neskatxa batek arazo txiki bat dauka: puzkerrak botatzen ditu modu kontrolaezinean. Pozik bizi da, ordea, inguruak babestua: azken batean, printzesa bat da, errege-erreginaren alaba. Baina egun batean, Kurdabitximistango printzea ezagutu eta arazo bihurtu zaio puzkerren kontua. Horregatik erabaki du bere gaitza sendatu behar duela. Hortik aurrera, bere bizitza aldatuko duten zenbait abentura biziko ditu.

Akordatzen

Sarrionaindia, Joseba

Oroitzapen hauek kilkerren hotsa pupitreetan entzun ahal zeneko garaiarekin dute zerikusirik, lagunekin eta etsaiekin, lehenengo mitinekin, futbolarekin, senideekin, auzoarekin, irakurritako liburuekin, entzundako musikarekin, zeruekin, maitaleekin, ofizioarekin, oroimenarekin eta ahanzturarekin. Memoria ariketa hau Sarrionandiaren autobiografiaz gain, belaunaldi oso baten autobiografia da. Ez dira aforismoak, ez dira poemak, liburuxka honetan bildutakoak iragan denbora eta geografia baten akordatu poetikoak dira.

LH6 eta DBH

Ipuin hunkigarriak

Arrasate Lauzirika, Iñigo

Liburu musikatu honek Euskal Herri Magikoko beste hiru herritara bidaiatzen lagunduko dizu; Mendexa, Lekitto eta Larrabetzura. Bertan sentituko duzuna ez duzu inoiz ahaztuko... Zatoz gurekin Euskal Herri Magikoa ezagutzera!

Nerbioiko piratak

Arostegi Catrillo, Gaizka

Jonek eta bere lagunek pirata izatea erabakitzen dute zineman pelikula bat ikusi ondoren. Baina piratek itsasontzi bat behar dute, jakina. Zorionez haiek badakite non dagoen bapore zahar bat. 

 

Yako kokomoko

Etxabe Martinez, Kristina

Aitonak Mikeli loro bat oparitu dio bera ez dagoenerako. Yako du izena. Elkarrizketa luzeak izaten dituzte, eta, horregatik, sarritan aldatu behar zaizkio pilak. Aitona ospitalera eraman dute eta Mikel triste eta kezkatuta dago. Loroak beti erantzuten dio:

—YAKO KOKOMOKO, aurrera mutiko!

Maddi eta euskal sorginak

Morillo Grande, Fernando

Euskal sorginak ezagutu nahi?

Sorginak gauean Sarako lurretan. Lancre inkisidorearen eta Axular idazlearen garaira joango da oraingoan Maddi. Bai ederra eta zaila sorgina izatea!

8 urtetik aurrera

Akats bat lehenengo lerroan

Kamio, Garazi

Gartxotek bere izena aukeratzen sekulako zortea izan du: jaio zeneko izena ahaztu eta berak jarri zion bere buruari izen berria. Lagunek, etxekoek eta ingurukoek badakite baina ez inguratzen dituen guztiek. Kiroldegitik botako dute izen desberdina erabiltzeagatik eta lagunek bengantza txikia asmatuko dute Gartxot defendatzeko. LH5eko gela batekin batera idatzitako lana da.

LH4-5

Gurasoak tokatzen zaizkit

Larreategi Duralde, Yolanda

Mikelen eta bion gurasoak bananduta daude, eta Mirenenak ere bai. Patxi Puzkerrenak, ez, ordea; baina guztiok egin behar izaten diegu aurre hartu ez ditugun erabakien ondorioei.
Gurasoak ez dira horretaz enteratzen. Mundua, gure ikuspegitik, ez baita haiek pentsatzen duten bezalakoa.
Gure betaurrekoak jantzi nahi?

Aitona Lukasen txabola Aitona Lukasen txabola

Añorga Lopez, Pello

Baserria eraitsi zutenez geroztik, aitona txabolan bizi da, eta ez da beste inora joaten. Krispin biloba gonbidatu du gaurkoan. Pozik hartu du gonbidapena, izan ere aitonak ez du inoiz presarik izaten, eta berarekin egoteko behar duen denbora hartzen du. Txabolara sartu orduko, ordea, asko harritu da Krispin: batetik, inguratzen duen guztia zaharkitua iruditu zaiolako, bestetik, aitona bakarrik ikusteak harritu eta kezkatu egin du. Aitonak, ordea, aurrea hartuz argitu dio bakarrik bizi dela, baina ez dagoela bakarrik. Hain justu, Krispinek banan-banan ezagutuko ditu aitonaren lagunak: Xilbestre armiarma, Margarita ahatea, Clementina sagua eta Pakito barraskiloa.

Hiruretatik lauetara

Meabe Plaza, Miren Agur

Virgilia Enean, Virgilia Michaels idazlearen etxean, erlojuek ordu debekatua markatzen: goizeko hiruretatik lauretara. Mamuen ordua da. Bere iloba Iria bertan lo egiten geratzen denean, ordu kritikoan esnatzen da beti, eta gauza arraroak gertatzen dira... Egia al da hildakoek ez dutela atsedenik hartzen pendiente dituzten arazoak konpondu arte eta horregatik lagundu behar zaiela?

Naia eta eskultore itsua

Rabelli, Alvaro

Kaleko prostituta batzuk hilda agertu dira errepide-bazterretan. Heriotza horien atzean pertsonen trafiko deitoragarria eta aberastasunaren paradisua aurkitu ez duten etorkinen bizimodu latza daude. Baina, heriotza horietan zerbait gehiago ere ezkutatzen da, zerbait iluna eta ankerra, Andre de Toth zuzendariaren House of wax (1953) filmean bezala. Naia detektibe gazteak eta bere laguntzaile Margotek argitu beharko dute.

Txomintxo eta Perutxo bakarrik geratu dira etxean

Magdalena Arriaga, Peru

Txomintxo eta Perutxo anaia bikiak etxean bakarrik daudela konturatu dira, goizean esnatu direnean. Eta sekulako egonezina sartu zaie. Dena den, dagoeneko mutil handiak direla sinetsita daude, eta euren kabuz konpontzen saiatuko dira.

Iratxoak eta uraren misterioa

Arrasate Lauzirika, Iñigo

Kontuz, liburu hau iratxoz beteta dago!Abentura berri bat hastera doa GOOKAPI basoan. Zazkatan munstroak gaiztakeria berri bat egin du eta ibaiko ura kutsatu du.Mithy, Liz, Pintxo, Hur eta Ezki iratxoek misterioa argitu beharko dute. Lortuko ote dute?Zatoz eta ondo pasa errealitate areagotuaren magiaren bitartez iratxoei bizitza ematen.

Amaiur

Elizagoien, Amaia

Amaiur, ipuina, iraganera eginen dugun bidaia ttipi bat da. Herri batez baino gehiago, herritarrez mintzo dena. Zenbait lagunen bitartez, aspaldiko kontuak jaso ahalko ditugu; gerra gertutik ezagutu zutenena, egun batetik bestera bizitza aldatu zitzaienena... funtsean gaur egungo kontuak izan daitezkeenak.

Hau bai istorio bitxia!

Etxegarai, Eneko

Ez da erreza istorio bat asmatzea, eta batzuetan, ez da zaila. Batzuetan bakarrik sortzen da, besteetan aldiz denbora gehiago darama.

Motoa

Igerabide Sarasola, Juan Kruz

Mutiko batek bere motoarekin maitasun-abenturak bizitzen ditu, auzo bateko giro sozial zail samar batean (droga, gatazka sozial-politikoak) eta familia arazotsu batean.

DBH 1-2

Fotogramak

Labandibar Arbelaitz, Goiatz

Zinemagilea balitz bezala, zenbait argazki ezaguni mugimenduaren ilusioa eman die Goiatz Labandibarrek. Modu horretan bidaiatuko du irakurleak hainbat leku eta garai jakinetara: 60ko hamarkadako AEBko hippy giroa, 50eko Hegoafrikako apartheida, Espainiako Gerra Zibileko Bartzelona edota modaren hiriburua izan den Paris.

 

Sex-sua

Aretxabaleta Ormaetxea, Karlos

Karlos Aretxabaleta "Txapel"-ek gazteengan pentsatuz idatzi ditu hurrengo bederatzi ipuinak, erotikoak guztiak. Adin eta genero aniztasuna aintzat hartuz, irakurlearen zentzumenak asaldatzea dute helburu, sentimenduak eta irrikak azaleratuz.
Oscar Wilde idazlearen esaldi ospetsuari jarraituz, idazleak tentazioari ihes egiteko modu bakarra tentazioan bertan erortzea dela gogorarazten digu.

DBH 4 + Batxilegoa

1948ko uda

Zubizarreta Dorronsoro, Patxi

Astelehenean daukan Gizarteko azterketa dela eta, larunbat arratsaldean Beñat etxean geratu da. Dena dela, asteburuetan ikasi behar izatea aspergarria zaionez, liburuak bertan behera utzi, eta gurasoen logelara jo du, aitari zigarro bat lapurtzeko asmotan. Baina zigarropean koaderno zahar bat dago, eguneroko moduko bat, eta horrexek piztuko du mutikoaren jakin-gosea.

AHT (ARRIKSU HANDIKO TRENA)

Loiola Pikaza, Nerea

ESKAPU BILDUMAKO 3.LIBURUA (Aukeratu zure abentura + ihes liburua. Irakurlea da protagonista)

Ikasbidaira joateko trena galduko protagonistak oraingo honetan, eta gehien gorroto duen irakaslearekin hartu beharko du Pariserako gaueko trena. Berehala ohartuko da zerbait arraroa gertatzen dela: desagertu bat, susmagarriak, identitate faltsuak, 80.hamarkadan lapurtutako umeak… 7G UDALEKUAK eta AZKEN DENBORA liburuen arrakastaren ondoren, abentura berri honi heltzeko prest?

Jentilak. Gure arbasoen azken sekretua

Bergara Alustiza, Aritza

Joseba Etxebarrieta Euskal Herriko Unibertsitatearen irakaslea da Antropologoa Sailean eta, gure herriaren kultura, sinesmen eta ohiturei dagokienez, aditu nagusienetakoa dugu. Hori dela eta, euskal mitologiaren hedatzaile handia izan zen Aita Barandiaran isilpean gordetzen saiatu zen idazki batean ostentzen den gertakari iluna argitzeko asmoa duen lantalde batera sartuko da. Antzinako izkribua ikerturik, garbiro lotu zuten belaunaldiz belaunaldi igarotako kondaira zahar batekin, bertan Jentilak nola galdu ziren azaltzen baita.

DBH3-DBH4

 

Zendabalitz

Elizari Salvador, Erika

Parisko Charles de Gaulle aireportutik Loiukora doan hegaldia. Barruan hamaika bidaiari eta beste hainbat istorio: lan-elkarrizketa batera joan eta haurdun dagoela ezkutatu duen exekutiboa; barruko bulkada suntsikorrei aurre egin behar dien pilotua; egungo bikotekideari aurretik ezkonduta egon zela kontatzera ausartzen ez den emakumea; oporretan bakarrik abentura bila joan eta aspertu besterik egin ez den neska gaztea...

DBH 4 eta Batxilergoa

Ametsondoa

Magdalena Arriaga, Peru

Ipuin laburrak, ipuin zoroak, ipuin zoragarriak. Pentsamenduak eta sentsazioek bat egiten duten puntuan, filosofiari arrazionaltasuna kenduta, mistikari umorea erantsita, literaturaren lilura bere baitan duten pieza txiki, jostagarri, paradoxazkoak asmatu ditu Peru Magdalenak. Errekak eta loreak, ispiluak eta txoriak, maitaleak eta zaldiak, perretxikoak eta desertuak topatuko dituzu orriotan zehar, baina batez ere gogoa biluzteko gonbidapen bat, begiak zabalik amets-itsaso honetara dzanga egiteko.

DBH 4

Literaturatik musikara

Serrano Lasa, Asier

“Literaturatik musikara” saio musikatua eskaintzen dut. Saioa hiru zatitan banatuta dago.

Erakusleihoan

Mitxelena, Karmele

Amak halaxe nahita, saxofoia jotzen ikasi zuen semeak. Eskolatik bueltan, bere gelan sartu eta ez zion amak afal ordura arte deitzen. Aspertuta, leihotik begira ematen zituen orduak, eta iruditzen zitzaion begiratzen zituen leiho haien atzean bizi zen jendea bera baino zoriontsuagoa zela. Ordurako aita hila zen, eta bazekien amarentzat ez zela musika garrantzitsua, baina lustrea ematen zion familiari.

DBH3tik aurrera

BAT BI MANCHESTER

Jimenez Uriarte, Irati

Itxura batean, ezinezkoa dirudien amodio baten kontaketa da Bat, bi, Manchester baina horrekin batera, sorkuntza eta bereziki, sorkuntza literarioa, oztopatzen duten ezintasunei eta horiek gainditzeari buruzko kontakizun bat ere bada. manchesterren elkar ezagutzen duten bi gizon dira protagonistak, biak euskaldunak. Batetik, itzultzaile diharduen baina idazle izan nahiko lukeen narratzailea: homosexuala, uzkur samarra, porrot batetik irten berria, homosexuala. bestetik, Aitor: guapoa, karismatikoa, oso bizitza erraza izan duen eta aktore izan nahiko lukeen heterosexuala. Halabeharrak elkartzen ditu Manchesterren eta ia halabeharrez hasten dira pisua konpartitzen.

DBH 4

Ekialde hurbila

Zurutuza, Karlos

Ekialde hurbila, muinak eta ertzak, Mikel Ayestaran, Ane Irazabal eta Karlos Zurutuza: 2011n, itxaropena lehertu egin zen herrialde arabiarretan, askatasun politikoaren eta justizia sozialaren izenean, plazaz plaza zabaldu zen iraultza, mugak zeharkatuz. Baina indarkeriak demokraziak baino azkarrago egin du aurrera. Udaberri Arabiarrak eremu antzu bihurtu dira.

ANE

Agirre Garmendia, Alaine

Institutua bukatu berri du Anek, eta iritsi da, azkenean, zer egin erabakitzeko ordua. Gurasoek berarentzat nahi dituzten ikasketei ekin die, baina ez du bere burua hor ikusten. Eta ez dauka B planik. Hala ere, aurrera egingo du Anek bere bidea topatu nahian, eta barruan dauzkan galderei erantzuten joango da bizi dituen esperientzien bitartez, ezagutzen duen jendearengandik ikasiz.

Beldurrari, ziurgabetasunari, konbentzioei aurre egingo die eleberri honetako protagonistak ausardiaz, erabakimenez eta nortasunez. Eta bere burua eraikiko du, collage batean nola, gustatzen ez zaizkion piezak albo batera utzi eta txataltxo berriak hartuz adiskidetasunetik, hausnarketetatik zein bizipenetatik. Txandaka kolekzioko MAREN, LIBE eta OIER liburuen hurrengoa da hau, baina ez da zertan hurrenkera horretan irakurri behar.

Ubide 1936-1945 Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan

Juaristi Galdos, Felipe

Gerra Zibilean Ubiden eta, oro har, Ubideko frontean gertatu zirenak azaltzen dira.

Abbadiaren sekretua

Morillo Grande, Fernando

Abbadia Eremua liluragarria eta misteriotsua da. Alar eta Kaiet anaiak larriturik daude: badirudi zerbait beldurgarria gertatzen dela han. Bi lagun desagertu dira bertan, eta susmo latz bat dabil airean. Zer munstro mota ezkutatzen da zuhaitz artean edo gaztelu sorgingarrian? gaztelua Are okerragoa dena. Amona gerlariz jantzi eta eremura joan da, aspaldian hitza eman omen zuelako leku hura defendatuko zuela. Zoratu egin ote da?

Ene baitan bizi da

Txoperena Iribarren, Maddi Ane

Aitari zerbait entzunik, amatxiren bizipenen gibeletik abiatzen da Marie, Donibane Lohizuneko gaztea, Parisko ikasketak bururatzeko egin behar duen azken memoria lanerako. Ez zaio erraza suertatuko, ordea, amatxik ez baitio nahi duena emanen, eta Mariek berak ere ez baitaki zeren bila dabilen, xuxen, kutxa batean gotorturiko oroitzapen zatiak balira bezala jasoko ditu irakurleak Josefinaren gazte garaiko amets, pentsamendu eta bizi-minak, Marieren begiradapetik.

Poesia hilda dago? / ¿La poesía está muerta?

Sarrionaindia, Joseba

Hamar poemaren irakurketa proposatzen da, gehienek abesti forma ere hartu dute. Autoreak bakoitzaren bere esplikazioa emango du, eta elkarrizketa ireki bat proposatuko ikasleekin.

Ni ez naiz txotxolo

Goenaga Mendiola, Aizpea

Martinek zakur bat eduki nahiko luke; Norak eskolako futbol taldeko kapitaina bilakatzearekin amesten du. Aliren gogoa, berriz, Play Station bat lortzeaz gain normala izatea litzateke. Neska mutil hauen eguneroko bakardadeetara hurbilduko gara, modu alai batean.

Zarpiel

Kazabon Amigorena, Antton

Paul, ikastolako musika-irakaslea, bat-batean kalean aurkitzen dute bere ikasle ohiek lur jota, zarpa zaharrez jantzita, gitarra jotzen eta eskean. Mari ikasle ohiak asko maite zuen irakasle izan zuen garaian, eta oraindik ere bai, beharbada. Eta lagun talde bat elkartuta, Paul zulo ilun horretatik ateratzen saiatuko dira.

Bisera gorria

Kazabon Amigorena, Antton

Martinaren desagertze bat-batekoa. Beldurra, kezka, intriga…

DBH 1-2

Bibliomania

Rodriguez, Fito

Gustave Flaubertek (1821-1880), Bibliomania idatzi eta argitaratu zuen hamalau urte zituela. Unibertsitatean Zuzenbidea ikasten ari zela nerbioetatik gaixotu zenez, ikasteari utzi behar izan zion eta handik aurrera bere neurosia literaturaren bidez saiatu zen apaltzen. Esaldi zuzenak eta solas garbiak azaltzen zaizkigu haren literaturan ohikoa ez den gai baten inguruan: liburuek eragindako eritasuna.

DBH 3-4

Leku bat omen zuen

Perez Gomez, Maitane

Basurdearen gorpua errepidean etzanda zegoen. Errei oso bat hartzen zuen, gorputz handi, puztu horrek. Gauaren iluntasunean animalia estaltzen zuen odolak distira berezia ateratzen zuen kotxearen argiekin. Odol asko zegoen, animaliaren ilea dena bustita. Iratik begiak ikusi zizkion, haginak, sudurra, haren ondotik pasatzerakoan. Ez zuen denbora nahikoa izan oraindik arnasten ote zuen edo erabat hila ote zegoen ziurtatzeko…

Geuretik Sortuak ipuin bildumaren parte da, eta booktegin digitalki irakur daiteke.

Pitzatuta gaude denok!

Telleria, Amaia

Joneren ama oso kezkatuta dago ikasturte amaieran alabak mugikorrean jaso dituen mezu eta bazterketagatik. Hurrengo urteari begira zer egin pentsatzen duen bitartean, Mundakan bizi den ahizpari eskatuko dio alaba nerabea etxean har dezan, surf-udalekuetara joateko aitzakian. Bere lehengusina Eurirekin igaroko du Jonek, hortaz, uztaila. Euri Jonek izan nahi lukeen guztia da: polita, jatorra, alaia, nortasun handikoa… Egunak aurrera doazen heinean, ordea, Jone konturatuko da gauzak ez dabiltzala espero bezala...

DBH 1-2

Hiru istripu eta bi amodio

Morillo Grande, Fernando

Anuskak eta Galderrek mendi-istripu lotsagarri baten ondoren ezagutzen dute elkar. Anuska liluraturik dago, baina Galderrek sekretu beltz bat ezkutatzen du. Txinpart distiratsu baten ondoren, bereizi egiten dira. Destinoak istripu larriago bat ekarriko dio Anuskari, eta orduan Izortze ezagutuko du, oso neska berezia.

Giltza

Egana Gimenez, Arrate

Nikok lehenengo etxeko giltza eskuratzean poz handia hartu du, horrek askatasuna eta heltzeko aurrerapauso bat ekarriko diolakoan. Baina gauzak ez dira guk espero bezalakoak izaten, eta etxeko atea giltza berriaz irekitzean ezusteko harrigarriak topatuko ditu. Bestalde, gertatzen zaizkion kontu bitxietan murgiltzeko giltzarik gabe topatzen du bere burua.

Baina ez lukete han egon behar

Osinalde, Asier

Bakarrik jaio eta bakarrik hiltzen gara. Bitartean, hari ikusezin baten gainean orekari eusten saiatzen gara eta argazkiak ateratzen dizkigute. Gu argazkitakoak izaten saiatzen gara, baina ez gara. Gu argazkiaren atzean dagoena gara, irudiaren ertzetatik kanpo dagoena, eta bizitza ez da lerro zuzen bat, ibili ahala etengabe josten eta askatzen ari garen armiarma-sarea baizik.

Pantailaren garaipena

Martinez Peña, Iñigo

Iñigo Martinez Peñak begi zorrotza duela esan nezake eta gure gizartearen argazki izugarria eskaintzen digula, baina nahiago dut esan usaimen fina duela. Eta ezin uka: usain txarra du bizi garen gizarteak. Liburuan Aurrera egin ahala, kiratsa: botereak erabat garden nahi gaitu, boterea bera sekula garden izango ez den arren; kaleak eta lanpostuak bideozaintzaz Beteta dauzkagu eta etengabe zelatatzen gaituzte; nahiago dugu GPSari itsatsita egin bidea, bila gabiltzana non dagoen ingurukoren bati galdetu baino...

Zigortzaileak

Ibarra Basanez, Arantza

Leire hamabi urteko neskatoa da. Kokoteraino dago haurrak zirikatzen eta jotzen aritzen diren bere gelakide batzurekin. Arratsalde batean, Anjel eta bere hiru adiskide astokilok, Ainara, Leireren lagun mina, erasotu egiten dute, oso gaizki pasa araziz. Ainarari egoera jasan ezina egiten zaio eta erasoak pairatzeaz nekatuta, eskolaz aldatzea erabakitzen du. Ondorioz, Leirek, Sandra eta Leo lagunekin batera, talde sekretu bat eratzea erabakitzen du. Zigortzaileak deituko da eta babesgabeko eskolakideak defendatzea du helburu. Horretarako, hainbat trikimailu eta estrategia asmatuko dituzte, erasotzaileak eta lotsagabeak uxatu eta aurre egiten. Mota guztietako asmakizunen bidez, talde berezia eta dibertigarria osatuko dute.

Filma doan ikusteko esteka: https://primeran.eus/m/zigortzaileak

Elur gorrituaren egunak

Telleria, Amaia

Gerrak, neguan elurrak bezala, guztia estali du Uharka-ondokoen egunerokotasunean. Argi-izpi bat sartuko da, ordea, gauzak alda ditzakeen gutuna etxean jasotzen dutenean. Familiako kide bakoitzaren testigantzak josiz osaturiko narrazio honi 200 ilustrazio ikusgarrik lagunduko diote, gerraren txikizio eta gordintasuna agerian utziz. Nostalgia, maitasuna, errua, beldurra eta adorea topatuko ditu irakurleak, besteak beste.

Orube abandonatuak

Kamio, Garazi

Mario, Miren eta Maider dira hiru istorio paraleloren protagonistak. 36ko gerraren ondorengo urteak bizi ditu lehenak, lan-eremu batetik etorri berritan. Bere emaztearen lotsa eta beldurra gehituko zaizkio bizitza berrian.
Mirenek beste hagin bat galduko du urtezahar gau batez; enegarrena. Heroinaren munduan murgildu zenetik bakarrik bizi da eta ez du semea ikusteko aukerarik.
Maiderrek gezurrezko mundu bat asmatu du inguruko guztientzat. Ez du mutil-lagunik baina bat asmatu du; ez du denek uste duten lanpostu hori… Noizbait dena zapuzten zaion arte.

DBH 4 eta Batxilergoa

Zortzi ipuin gotiko

Eugi, Jon

Beldurrezko zortzi ipuin biltzen ditu liburu honek. E.A. Poe, R.L. Stevenson edo Bram Stoker handien tankeran, hainbat gai eta giro erabili ditu egileak izu sentimendu hori pizteko: gazte-talde batek Halloween gauean hilerrira egindako bisita, etxe sorginduak, begizko eta madarikazioak, funeraria bateko langilearen ezustekoak, mamuak eta deabruak.

Conemara gure bihotzetan

Gabiria Lara, Julen

Desmaitasun-istorio bat Irlandan zehar: Eider istripu batean hil da; handik gutxira, haren mutil-lagunak, Txemak, neskaren eguneroko bat aurkitu du. Eiderri buruz ez zekizkien gauzak aurkituko ditu bertan, eta, egunerokoari jarraituz, Txema Irlandara joango da, Eiderrek urte batzuk lehenago egindako bidaia errepikatzera.

Itsasoaren atea

Meabe Plaza, Miren Agur

1870eko negua. Aitak bapore batean utzi du Elora Duval, Ubarroien Uhartera bidean. Hamahiru urteko neskatxari ama hil zaio eta bizimodu berri bati ekin beharko dio Brigita amonaren basetxean. Lanean ere hasiko da, umezain, Galantenean, eta laster estutuko du harremana bertako Ariane txikiarekin.
Baina ez Elora, ez Ariane, ez dira neska arruntak: beste inork igartzen ez dituen mezuak edota gertaerak hautemateko dohaina izanik, bion artean askatuko dute aspaldiko kondaira tragiko baten korapiloa.
Eta garrantzitsuena: Elorak emakume-leinu indartsu baten partaide dela jakingo du. Agian, horrexegatik aurkituko du berak Itsasoaren Atea.

Dena ametsa den irudipena

Vargas Nieto, Leire

Gazte baten noraezak, barne-minak eta egokitu ezinak ageri dira poema sorta honetan: bere buruarekin, gizartearekin, bikote barruan… Guztiak ere, hizkuntza doi eta dotore batean adieraziak. Ahots gazte eta berri bat, edertasun eta nortasun handi baten jabe, Irun Hiria poesia-saria merezi izan duena.

7G

Loiola Pikaza, Nerea

LIBURU HAU DESBERDINA DA.
Istorio honetan gertatuko dena ZURE eskuetan dago.
ZU zara protagonista.
Arriskuak, dilemak, eta abenturak aurkituko dituzu. Erabakiak hartu beharko dituzu eta enigmak ebatzi. Zure gaitasunak eta adimena erabili beharko dituzu. Erabaki txar batek hondamendia eragin lezake… eta heriotza ere bai!

Lidiaren betaurrekoak

Arana Luzuriaga, Aitor

Lidia esperanto hizkuntza sortu zuen Ludovik Zamenhofen alaba gazteena zen. Beharbada bere aita baino esperantista sutsuagoa izan zen, eta hura bezain bakezalea bai. Lidiak inoiz ez zuen izan Adolf Hitler gerrazale eta antisemita itsuarekin hitz egiteko abagunerik. Biak garai berean eta munduko inguru berean bizi izan baziren ere, Adolf eta Lidia euren pentsamendu eta jokaeretan elkarrengandik oso urrun zeuden.

NOR

Goikoetxea Asurabarrena, Irati

Sare-korapiloan murgilduta, itota, arnas beharrean daude, bakoitza bere modura, 14 urteko bost gaztetxo. Aurrez aurreko, zeharkako eta begietara begirako begiradak korapilatzen dituzte, nahita eta nahi gabe. Begirada itsuak asko, mutuak beste asko, zalantzaz beteak gehienak. Erantzunik gabeko galdera asko zamatuko ditu bakardadeak eta galderarik gabeko erantzun asko saretuko taldeak. Nor izan, ikusia, onartua. Lehia, beldurra, identitatea, iraina, mina, ezintasuna, adiskidetasuna… horiek dira, besteak beste, istorioari tira egiten diotenak.

 

 

Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa

Gaztañaga, Amancay

Istorioa pasabide ezkutuz, aztikeriaz eta mamuz beterik dago. 13 urteko Martin Martina du protagonista.
Institutuko zuzendariak aitona-amonen gazteluan uda pasatzera zigortu du Martin Martina, eta iritsi orduko konturatu da ezer ez dela pentsatu bezala. Gazteluaren hormek isilean gordetzen dituzte hainbat sekretu, igarkizun bat baino gehiago eta lapurreta bat; baita maitasun apur bat ere. Nork lapurtu du laminen urrezko orrazia; eta zertarako?

DBH 2-4

Eztia eta ozpina

Zubizarreta Dorronsoro, Patxi

1990eko hamarkadan gaude. Gazte magrebtar askoren antzera, Selimek Maroko hitsa utzi, eta Paris distiratsura joatea desio du. Hantxe dago beraren Meka. Bidaia horretan eztia eta ozpina edango ditu halabeharrez: eztia, Esther gasteiztarraren eskutik; ozpina, Mendebaldeko errealitate gordinetik.

Eta Selimen historia kontatzeko hiru ahots: gazte ma­gre­btar berarena, Estherrena eta garaitsu hartan gurean ezagunagoa zen mugalari batena. Historia bakarra hiru generoren bidez emana: kontakizun zuzena, egunerokoa eta erreportajea. Hiru ahots, hiru kontamolde historia zahar –bezain berri– baterako.

Naia Chinatown inguruan

Rabelli, Alvaro

Naia neska gaztea ez da Archer detektibe famatua, ez da Los Angeles-en edo New York hirian bizi. Naia gure artean bizi da, hemengoa da, titaniozko museoaren ondoan ibiltzen da egunero. Naia emakume langilea eta ikaslea da. Naia hirikoa da, gaurko kultura anitzeko hirian bizi da. Naiak ez du detektibe bokaziorik, baina lan egin behar du bizimodua ateratzeko. Naia zinema beltza da. Naia gure bizitzaren itsasgora eta itsasbehera da. Naiak guk bezala sufritzen du, maitatzen du. Naia Chinatown da, Jack Nicholson gabe.

Beti iparralderantz

Arretxe Perez, Jon

Europako ateak jotzen edo jo gabe ate gainetik pasatzen diren etorkin horiek nondik datoz? Malin, Senegaletik hurbil dagoen Kayes herrian jaio zen Drissa. Han bizi izan da bere gurasoekin eta bi anai-arrebekin eta haurtzaroaren gomuta atseginak ditu, baina egun zoritxarreko batean aitak lanpostua galdu eta bizibidearen bila hasi behar izan zuen familia osoak.

DBH1

Naia India Gorrietan

Rabelli, Alvaro

Papiroflexia biltzar batera gonbidatuta zegoen gizon bat desagertu egin da ezustean. Haren maitaleak arrastoa galdu du. Naia detektibe gazteak eta Margot laguntzaileak lanak izango dituzte gizona aurkitzen. Hiriko ilunpe ezezagunetara eramango ditu kasuak bi neskak, baita lur azpira ere; hiri honetako aspaldiko india gorrietara, hain zuzen ere.

PIZTIAK ESNATZEN DIRENEAN

Perez Argote, Maitane

Gau erdian, basapiztiek errepide ertzetatik behatzen gaituzte. Eta haien begirada tinkoetan, ahaztu ezin izan ditugunak. Gauez errepide txiki batetik gidatzen dijoan protagonistak gaueko arriskuak eta bere barnekoak nahastuko ditu, kanpoko basapiztien beldur, barruko min, damu, erru eta oroitzapenekin bat egiten dutenak. Basapiztiak errepide erdira aterako zaizkion ikara eta desioa, biak bat. Begirada baten beharra. Minak atzean uzteko desioa.

Hau ez da gerra bat

Ayllon, Mikel

Hiru antzezlanekin osatutako gerrari buruzko triptiko bat da liburu hau. Antzezlan oso literarioak dira, irakurtzeko gozagarriak eta gaurkotasun handiko gai sozialen inguruan hausnartzeko bidea eskaintzen dutenak.

110. Street-eko Geltokia

Zabaleta Urkiola, Inaki

Euskal iheslari/errefuxiatu bat New Yorken bizi da, dokumentu legalik gabe. Abentura, amodioa, hiri erraldoietako bakardadea, sexu jazarpena, laguntasuna eta solidaritatea...bertan daude.

Dei galdu bat

Garzes Aldazabal, Idoia

Isaso, Andaluziako kostan da oporretan. Hondartzan botila bat topatuko du eta botilaren barruan telefono bat, eta telefonoaren barruan laguntza dei bat, eske bat, Amirena. Senegalgo etxea utzi behar izan du Aminatak familia aurrera ateratzeko. Europarako bidaia hasiko du eta zer gerta ere, bizitza gal dezakeela jakitun, bidaia kontatu du telefonoan, inork entzuten badu haren gurasoei helarazteko.

12 urtetik aurrera

Tigreak hondartzan

Aiertza Rementeria, Maribel

Animaliek txiki-txikitatik txunditu zuten Ander, hezur-haragizkoek nahiz irudimenezkoek: herriko hondartzan bisitari arrotz batek eginiko hareazko tigre-familiak edota aitonak kontatutako Arnoko tigrearen istorioak.
Ezbehar edota patuak zirkuko bizimodura eraman zuen umetan, jaiotetxetik eta etxekoengandik urrun. Amak hil aurretik, bere bizitzaren benetako historia gutun batean idatzita utziko dio Ninori.

14 urtetik aurrera

Ezer ez da dirudiena

Aiertza Rementeria, Maribel

Artea gai eta giro duten zortzi narrazio kolore eta tonu anitzekoak:

Van Gogh margolari ospetsuaren ezkerreko belarria ikusgai jarri duen erakusketa; museoko lorazainak lapurturiko grabatuaren ezkutalekuan agertutako hilotzaren kasua; Gabonetako jaiotzak museora garraiatzean, bi tarantulek sorturiko nahasmena eta deskalabrua; koadro baten aurrean musean jolasean aurkitu eta ospitaleratutako aitonaren istorioa; mutil-lagunaren hitzordura joanda grafitigile talde batekin  eta guardia zibilarekin endredatzen den neskaren abenturak eta desbenturak…

14 urtetik aurrera

Trumoiaren alaba

Arretxe Perez, Jon

Sumatra uhartean kokatutako abentura-nobela honetan, neska nerabe bat, Batari, eta bere neba txikia, Kusuma, bakarrik geratu dira munduan hondamendi natural baten ondorioz. Ibilbide luze bat egin behar dute elkarrekin uhartean zehar harrera ona egingo dien ahaideren baten bila.
Ustekabez eta magiaz zipriztindutako istorio honetan, mila abentura eta arrisku biziko dituzte neba-arrebok eta hainbat adiskide egingo dituzte beren helburua lortzen lagunduko dietenak.

DBH 2

Barraskiloek baino bat gehiago

Labaka Mayoz, Ane

Gurasoak gai ziren sentitzen zutenari eusteko, eta eusteko, eta eusteko, eta, azkenerako, niri ere amorrua habia egiten hasi zitzaidan ahots-kordetan. Arnasa falta nuela sentitzen nuen eta, unerik larrienetan, desesperatuki aritzen nintzaion ahokadaka inguratzen ninduen masa beltz likinari. Teilatupe hartako isiltasuna oihartzuntzen zitzaidan etengabe.

AMALUR, euskal mitologia

Millet Heyries, Ixabel

AMALURrek mundua biziz betetzen du guretzat bi alaba sortuz: Ilargi eta Eguzki. Horrelam Amalurrek haren señe-alabeim gizakioim eskaintzen dizkigu argiam beroa eta babesa. AMALUR ipuin etiologikoa da, munduaren sorreraren mitoa, euskal mitologiak kontaturik. Liburua “kamishibai” formatuan argitaratua da.

 

(IA) GUZTIA MOZTU ETA ITSATS DAITEKE

Usandizaga Lopez, Aintzane

Esther Ferrer artistak denboraren inguruan egindako lanak daude, eta modu jostagarri eta ederrean hauek ezagutaraztea da liburuaren helburua.

Andraizea

Goikoetxea Asurabarrena, Irati

Mundu paraleloak habitatzen dituzten pertsonez osatua dago ipuin-bilduma, errealitateak une oro egiten du irudimenarekin dantza, talka eta batez ere jolas. Ikusten duguna, ikusi nahiko genukeena, irudikatzera ausartzen garen horrekin nahasten da etengabe ipuin bakoitzeko puzzlea. Bizitzaren hari solteen inguruko hausnarketa egiteko aproposa.

DBH3-4

Zoriontsuak izatea aukeratu genuen

Ayllon, Mikel
Anjak lana, familia eta sorterria utziko ditu, ezagutu duen maitearen atzetik joatearren. Marcok haurtzaroko mendietako mamuak ahaztu nahiko ditu. Itsas lainoen artean Rosalía beretik eman eta eman ariko da, ordainetan deus gutxi eskatu gabe. Amaiak ez du bere institutuko lagunen moduan amaitu nahi. Izaskunek badaki beste pertsonei nola lagundu, bere buruarekin asmatzea falta…. Zoriontsu izan nahi dute istorio hauetako protagonistek.

FRANKENSTEIN AGURGARRIA

Galarraga, Ana

Frankenstein agurgarria Pettik eta Ana Galarragak sortutako emanaldi bat da, Mary Shelleyren Frankensteinetik abiatuta, baina gaur egunera ekarrita. Victor Frankensteini bidalitako gutun musikatua da, nolabait esateko. Hitzak eta kantuak uztartzen ditu, eta estreinatu zenetik (2022ko (H)ilbeltzan), dozena bat emanaldi baino gehiago eskaini dituzte, beti harrera oso beroarekin, eta, askotan, leku berezietan. Testuak gutun formatua du, idazleak Frankenstein doktoreari idatzitako eskutitza irakurtzen du, eta bertan hainbat gogoeta egiten ditu gaur egundik begiratuta.

DBH 4 eta Batxilergoa

Eskularru beltzak

Osoro Igartua, Jasone

Eskularru beltzak izena du Jasone Osororen proiektu berriak. Gazteei zuzendutako bilduma bat da eta hasiera batean lau liburukiz osatuta egongo da. Zazpi pertsonaia nagusiren bueltan harilkatuko da bilduma: Baba, Beire, Linda, Lete, Beyonce, Kar eta Bala, zakurra. Istorio eta abentura ezberdinak egongo dira liburuki bakoitzean baina horietan guztietan bada elementu bat nabarmenduko dena: boxeoa.

Urrezko orrazia

Arostegi Catrillo, Gaizka

Ainhoa gurasoekin doa arbasoen baserri zaharrera. Bertan, nahi gabe, bere birramonaren erruagatik gertatu zen istorio arriskutsu batean murgilduko da. Ur, azti gaizto batek sorgindutako lamia bat, burdinazko estatua bihurtzen da eguzkia sortzen denean. Baina badago sorginkeria apurtzeko modu bat. 

Gerra Zibila Berriatuan eta Lekeitioko frontean. Berriatua Berrezarkuntzan, II. Errepublikan eta Gerra Zibilean

Juaristi Larrinaga, Patxi

Gerra Zibilean Berriatuan eta, oro har, Lekeitioko frontean gertatu zirenak azaltzen dira.

Jack Destripatzailearen arrastoa

Iturralde Uria, Joxe Mari

Patrizio Dagerrezahar mutilak zorte txarra izan du orain arte. Osabak Ameriketatik deitu du berarekin bizitzera joateko, baina Londresera iritsi baino lehen, itsasontzian, dena lapurtu diote. Dirurik gabe, agiririk gabe, Londresen hasi beharko du lan bila. Bertan ez du inor ezagutzen, eta, nahi gabe, auzo ilun eta zatar batean erori da, Whitechapel auzo arriskutsuan, hain zuzen ere.  1888ko udan gaude, eta auzo horretan gauza ikaragarriak hasi dira gertatzen. Oso ezaguna egingo den gaizkile bat, Jack Destripatzailea, emakumeak hiltzen hasi da, bereziki prostituta bakartiak.

Kixmi elurpean

Egana Gimenez, Arrate

Nerabezaroa atzean utzi eta gaztaro betean sartzen ari den neska-mutil koadrila baten inguruan girotu du Arrate Egañak nobela hau. Droga, manifestazioak, sexua, adiskidetasuna edota abortua. Hain zuzen ere, abortua da gertaera giltzarria. Neska protagonistak, Kixmik, ideologia sendo bat dauka, baina abortua gertatzen denean, zalantzak sortzen zaizkio eta amaren herrira itzultzea erabakiko du. Istorioa gau bakar batean gertatzen da, Urtezahar gau batean.

Ez erran inori

Txoperena Iribarren, Maddi Ane

Haurra zela sexu-abusu bat pairatu zuen Lidek, etxean bertan, Donapaleun. Gertakaria memoriaren zoko batean erdi baztertua eduki du urtetan, baina gaztaroan, Baionan bizi dela, trumilka datozkio irudiak gogora. Oroitzapenetik askatu nahian, sexura joko du ihesbide bila, drogara, plazerera, sorgortasunera… Baina Piztia hor da beti, eta ez du bakerik eman nahi.

Elurraren formula

Arrieta Kortajarena, Bertol

Bikote-krisi latza dute Manuk eta Martak, eta banantzeak saihetsezina dirudi. Haserrealdi baten ostean, elurretara eraman du Manuk bien alaba, Jaione, baina azken honek faltan sumatu du ama, eta egunaren oroigarri, elur-bola bat eraman nahi dio, nahiz eta arrisku handia duten etxera iristerako dena urtu eta ur putzu bat besterik ez topatzeko.

Gazteak maiteminaren eta maitasunaren inguruan hausnartzen jarriko dituen nobela motza.

DBH3 - DBH4

Ezpainetakoa

Labaka Mayoz, Ane

“Arkatz gorriarekin ezpain haragitsuak perfilatzen nenbilen ni, akrobazietan galduta bera, bere larruazalak komun likits harekin izan zezakeen kontakturik minimoena ere ekidin nahian"

Bisita

Pagadi, Mikel

Plater hegalari bat iritsi da Lur planetara, estralurtarrak etorri dira gugana, baina ez dute lur hartu ez Dakotan ez Minessotan, baizik eta Euskal Herrian; zehazkiago, Anoeta herriko bi baserriren arteko soroan. Mundu osoa aztoratuko du gertakari horrek, baina batez ere bertakoak: zer da objektu hegalari ezezagun hori? Nondik dator? Zer nahi dute? Zer egingo dugu? Mikel Pagadizabal aktore, aurkezle eta gidoigileak umore ganberroz idatzitako zientzia-fikziozko nobela.

Txokolategia

Arrieta Malaxetxebarria, Yolanda

Galdera bat aurkituko duzu TXOKOLÃTEGIA lanaren muinean: zergatik ez da ageri txokolate-maistrarik Historian?
Donak eta Lilik hirugarren belaunaldia osatzen zuten eta, adin txikikoak izanik, oraindik ez ziren txokolategiaren jabe-jabeak, baina gurasoek erretiroa hartu orduko bilakatuko ziren saltegi gozoaren ugazabandre (amona bezalaxe).

Osaba Joxeren sotoko kutxan

Arruabarrena Elizalde, Marisa

Orioko udalak moila eraberritzeko lanekin hasi nahi duela eta Mirenen familiak moila gainean duen sotoa langileen lanerako lanabesak gordetzeko erabili nahi du. Familiarentzat aitzakia ezin hobea izango da aurrekoek gordetako gauzetan ordena ipintzeko eta balio ez duen guztia zakarretara ateratzeko. Sotoa txukuntzen hasi direnean, traste zaharren artean egurrezko aintzinako kutxa eder bat topatu du Mirenek. Kontu handiz zabaldu ondoren paperez beteta dagoela ikusi du. Bere familiaren historia ezagutzeko aukera izango duela otu zaio Mireni.

Lehen amodioa Suedian

Iturralde Uria, Joxe Mari

Risky Suediara joango da oporretan. Han, bertako bi neska ezagutuko ditu, Ingrid eta Marjia, eta hauek sortzen dioten zirrararen eraginez pixka bat aztoratuta ibiliko da. Maitasunaren ziztada ere biziko du.

Kukuaren kantua

Garzes Aldazabal, Idoia

Jaxinto gaizki ikusia dago herrian, “trenak ekarritako hezurbeltza” esaten diote. Martinek ez du ulertzen hori, inork hezur beltzak izatea, gainera ez da trenik iristen herrira. Errebelatuko zaie guztiei eta Jaxintorekin ibiliko da batetik bestera, hamaika kontu ikasten, hegaztien gainean, bizitzaren gainean...

12 urtetik aurrera

Kakao zaporeko gauak

Gallastegi, Lur

Añesek Bordelen eman du urtea Erasmus ikasle gisa. Bertan Boli Kostatik iritsitako emakume batzuk izango ditu bizilagun. Drogak, sexua, migrazioa, prostituzioa… Bordele eta Donostia artean gertatzen den istorio honetan hainbat pertsonaien ikuspuntutik ezagutuko ditugu hainbat emakumeren bizipenak.

DBH 3- 4

Artxipelagoa

Etxeberria Garro, Martin

Etorkizun ez oso urrun batean, aldaketa klimatikoak ekarritako hondamendiaren ondoren, Euskal Herri gehiena urpean dago, eta ur gainean geratzen den apurra lehengo mendi-tontorrak dira, gaur egun Artxipelago moduko bat osatzen dutenak, eta bizimodua ez da erraza, ezta harremanak ere. ÓArtxipelagoa" podcast-fikzioa, audio formatuan arrakasta izan ondoren orain komikira jauzi egin duena.

Martin eta Xabier Etxeberria

Etsai gordea

De Pedro Perez-Salado, Jokin

Etsai gordea, Jokin de Pedro Perez Salgado: Josu Arriola kazetari ezaguna bere apartamentura sartu eta postontzitik ezezagun baten gutuna jasotzen duenean abiatzen da istorioa: “Zure egunak zenbatuta daude, aurpegi faltsu hori ezabatuko dut albistegietatik; denak du bere ordaina”. Gorospe inspektorea kazetariaren ilobaren laguntzaz ariko da kasua argitu nahian. Hala ere, Ertzaintzak berak espero ez duen amaiera izango du misterioak, irakurlea ustekabean hartuko duena.

ERROTIK

Barandiaran Arteaga, Gotzon

Langileen adorea, zanpaketaren gordinkeria, erresistentziaren ederra, familiaren estura, borrokaren zaila, mendekuaren bihozkada dira Gotzon Barandiaranen lehen nobelako gaiak.

Bilboko Euskalduna ontziolan 2.461 langileetatik 200entzako tokia besterik ez zela izango adierazi zuen Espainiako Gobernuak 1984an, birmoldaketa asmoak abian jarri zituenean. Txikizioaren aurrean kalera atera ziren beharginak protestan eta borrokan, borroka gogoangarrian.

Euskaldunako behargina izan zen Luis Urresti, hamahiru urteko mutil kozkorra zenetik; deskalabru haren ondotik minbizi batek eraso du eta hiltzera doa. Aitaren eta Lore alabaren arteko solas etenek, oroitzapenen asaskatze idatzizkoek egituratzen dute kontakizuna.

Gazte Idealistak

Torre Roca, Gorka

Eleberri honek, 1970-garren hamarraldian sortutako Aritxo deitutako Donibandar baten biziaren gorabeherak kontatzen ditu. Sortzetik heldutasuneraino, Aritxoren ibilbidea segitzen du idazleak: haurtzaroko bihurrekeriak, nerabezaroko abenturak, unibertsitateko grebak, gaztaroko aurkikuntzak, zaharrekilako harremanak, maitasun istorioak, kontzientzia abertzalearen garapena, formakuntza politikoa, eztabaida filosofikoak, militantzia, idealismoa...

Kaliforniako neskak

Iturralde Uria, Joxe Mari

Kaliforniara joan da Anuxka, Risky eta Ainhoa bere lagunekin batera. Han, jende mota askotakoa dago, gauzak oso diferente ikusten dituena bai maitasun kontutan, bai dirua irabazteko moduan, baita jendea menperatzeko orduan edota etxetik ihes egitekoan…

Putzua

Labandibar Arbelaitz, Goiatz

Goizean esnatu denean, Laurek kuleroak odolez zikinduta ikusi ditu. Hilekoa etorri zaio lehenengo aldiz. Baina Laurek ez du hilekorik izan nahi. Eta ez du nahi inork jakiterik hilekoa etorri zaiola. Bere sekretua da.
Bere buruari galderak egiten hasi da Laure: lagunek ba ote dute hilekorik? Zer ote daki bere lagun Xabatek hilekoari buruz? Aitari kontatu nahi al dio? Eta nolakoa izan zen amonaren lehenengo hilekoa?
 

Eireren egunerokoa

Vivanco, Esti

Eireren gurasoek Irlandan ezagutu zuten elkar, izugarri maite dute herrialde hura, eta hara bidaliko dute alaba udan, bere ingelesa hobetu dezan. Eirek ez du ingelesa maite, ordea, eta gogoz kontra ekingo dio bidaiari. Dena dela, uda luzean era guztietako esperientziak ezagutuko ditu Eirek: maitasuna, jeloskortasuna, porrotak eta arrakasta, baita poliziaren egoitzak ere...

Elurpean

De Pedro Perez-Salado, Jokin

Neguaren atarian Aranbeltza goi-mendietako herrixkara dator Gorospe inspektorea, oporraldi atsegina eta lasaia igarotzeko asmotan. Elur-gosea du, neguko elurteen babes isilean aurkitu nahi du bakea. Baina amesten duen elur horrek berak buruhausteak besterik ez dizkio ekarriko laster. Ekintza lazgarri bezain korapilatsuek zeharo aztoratuko dute Aranbeltzako bakea, atsedenaldi bila etorri den inspektorea bere gogoaren aurka ezinbestean lanean jarraraziko dutenak.

BI

Carramiñana Miranda, Idoia

Poema-liburu bat baino, joan-etorriko txartela eskaintzen duen liburu-bidaia da. Berez, idazleak bere burmuinaren atal desberdinetatik garamatza bertan ezkutatzen diren emozio-poemak ezagutarazteko (beldurra, memoria, lotsa, maitasuna) Baina poemek, behin irakurrita, itzulera bidea hartu eta irakurleari itaundu egiten diote: eta zuk, zer sentitzen duzu? Poesia ez da artefaktu ulertezina. Poesia bada zulatu ahal zaituen hitza.

Arrain hezur bat eztarrian

Mitxelena, Olatz

On asmoz abiatu eta hondamendian amiltzen diren txangoak, edo itxura negargarria izan arren amaiera gozoa hartzen duten festak. Ezer ez da dirudiena istorio hauetan: errealistak batzuk, fantastikoak bestetzuk, beti dute gorderik ustekabearen harra, bolante kolpea, magiaren printza.

 

Bizirik nagoelako

Elordi Etxabe, Ainhoa

Olerki bilduma bat da. Oso erraz ulertzekoa, nun edonor identifikatuta sentitu ahal dan. Idazlearen bizipen pertsonaletatik abiatuta, bihotzetik eskura bidaiatzen duten hitzekin.
Amodioa, pena, poza, haserrea….

LH 5-6, DBH 1-2

Antipodak

Arostegi Catrillo, Gaizka

Euskal Herria. Berunezko urteak. Jon, preso dagoen etakide baten semea, eta Oliva, Intxaurrondoko kuartelean destinatutako guardia zibil baten alaba, elkar maitemintzen dira Donostiako kale sutsuetan.

Euskalia

Alvarez, Mikel

XXIII. mendean euskaldunek gidatzen dituzte unibertsoko hamaika galaxiak, ehunka merindade eta milaka planetak, eta inoiz, inon ezagutu gabeko zorion eta ongizarte maila gozatzen dute bertako biztanleek oro.Alabaina, beti dago matxinkontra petralen bat. Muturgogor barrutian, garai bateko espainiar kultura eta hizkuntzaren gailentasuna berreskuratu nahi lukete erresistentziako kideek, eta hori lortzeko estrategia pentsatu dute: XXI. mende hasierara bidaiatu, iraultza handia abiatu zen unera, eta hura posible egin zuten gertakariak zapuztu.

 

DBH3-4 + Batxilergoa

Oier

Agirre Garmendia, Alaine

Mundura begira bizi da Oier, baina ama gaixotzen zaionean bere barrura begiratu beharko du halabeharrez. Ustez sendoak ziren ideietan arrakala txiki batzuk irekiko zaizkio, eta emozioek dardarka jarriko dute bere izateko moduaren eraikuntza osoa. Jakiteak eta ulertzeak bizitzako gertaera batzuk konpondu ezin dituztenean, bizitzan aurrera egiteaz eta kolpeei aurre egiteaz dihardu eleberri honek.

Ezekiel

Osoro Igartua, Jasone

Ezekielek 15 urte ditu, lagunarte jator bat, neska-lagun moduko bat... Bizitza zoriontsu hori aldatu egingo da, ordea, inoiz ikusi ez duen aita bat-batean agertzen denean: ezagutu nahi luke, batetik, baina baita alde egin izana aurpegiratu ere.

Markinako Frontea

Juaristi Larrinaga, Patxi

Gerra Zibilean Markina-Xemeinen eta, oro har, Markinaldeko frontean gertatu zirenak azaltzen dira.

Zabaleko txorimaloa

Zabala Artetxe, Juan Luis

Bi gaztetxoren arteko amodioa kontatzen da. Mutila oso herabe eta uzkurra da, baina neskaren argitasunak bien arteko amodiorako bidea irekiko du, txorimalo misteriotsu baten laguntzaz.

Anna kopek eta erreginaren edabea

Larrageta Martinez, Haritz

Moskun bizitako abentura ahaztezinaren ondoren, oraingo honetan, Kairora eramango ditu Uxue eta Jokin amaren lanak. Bertan, gaur egungo eta antzinako Egipto nahasiko dituen misio baterako laguntza eskatuko die emakume misteriotsu batek.

Bideak, aldapak eta bihurguneak

Zabala Artetxe, Juan Luis

Neska gazte txirrindulari baten kezkak eta zalantzak kontatzen dira. Txirrindularitza maite du, baina beste kontu batzuk ere oso erakargarri gertatzen zaizkio, eta denak ez dira bateragarri.

Ostadar 7310

Ibarra Alonso, Inigo

Ostadar 7310 izeneko “planetan” bizi dira gizakiak. Zeru koloretsu baten pean eta marraz ongi zehaztutako metal koloreko lur soil eta amaigabe batean. Ozeanoa bezalako zerbait da. Androideak gizakien laguntzaileak dira.
Dena da ederra eta zoragarria, H57 izeneko androide batek protagonistaren bizitza hankaz gora jarriko duen arte. Ezusteen kateak ez du atsedenik, jakin-minak bezalaxe.

DBH 3- 4 eta Batxilergoa

Egun gorriak

Vivanco, Esti

Izar eta Ekhi hamabi urteko neba-arreba bikiak dira. Nahiz eta biek futbola maite duten, familiako kide batzuek tratu desberdina ematen diete. Horrez gain, Izar nerabezaroan sartuta dago bete-betean, eta bere gorputza zeharo aldatzen ari da. Izar bidean topatzen dituen oztopo guztiak gainditzen saiatuko da.

Izarrak eta haitzak

Aretxabaleta Ormaetxea, Karlos

Imajinatu eskalatzaile edo mendizale ezagun baten aurrean zaudela, miresten duzun baten aurrean; garagardoa daukazuela eskuan, irribarrea aurpegian, eta ahotik hitzak jariatzen direla, konfiantza osoz. Imajinatu euren istorioetan sar zaitezkeela, euren bizitza eraiki duten pasadizoetan eta, ondoren, guztia liburu batean gordetzen duzula. Bada, horixe egin du Karlos Aretxabaleta idazle bizkaitarrak.

DBH 3-4 + Batxilergoa

ITZALEN DAMA ETA PATXI BAKALLU 2: HARRIZKO ERREMENTARIAK

Leonet Santa Cruz, Urtzi

Portutxotarrek iparraldeko itsasgizonen eraso bati aurre egin behar izan diote, baina ez da eraso arrunta: ipartarrek Jaun Zuria bera dute buru, eta honek eginahalak egingo ditu Jentilen Oihanean gaitz iluna hedatzeko. Aparloreako eskifaia ausartak gaitz horri berari aurre egin beharko dio, ustekabeko aliatuak lagun. Arriskuz betetako bidean abiatuko dira iparraldeko eremu basatietan barna, harrizko errementarien hiri ezkutuaren bila, gaitzaren sendabidea topatu asmoz.

Ura ez baita beti gardena

Lasa Gorraiz, Frantzisko Xabier

Uraren antolamendurako ardura eman diote Sara Zaldaiz ingeniariari Nafarroako gobernu berrian, eta horregatik joan da Erriberako Lurribar herrira, ur-horniketan arazoak daudela eta. Udalaren eta laborarien arteko liskar moduan hasten dena, ordea, korapilatuz joango da, enpresarien trikimailuak, alderdi politikoen xextrak eta hilketa ilunak ere nahasteraino.

Mandamentu hipermodernoak

Martinez Peña, Iñigo

Zerk egiten du gure gizartea den bezalakoa? Zertan eta zergatik gara aurreko belaunaldietatik desberdinak? Gure aroa bereizten duten ezaugarriak hauteman nahi ditu Iñigo Martinezek, eta, horretarako, inkontzienteki geureganatu ditugun aginduak bilatu eta definitzen ditu: bidaia ezazu, ez egon triste, izan zu zeu, zaindu zaitez, ez hartu maitasunkonpromisorik, izan zoriontsu, bilatu berriena…

MAGALI EZ DAGO BAKARRIK

Andueza Altuna, John

Magali eta Nekane hamazazpi urteko ahizpa bikiak dira. Bietako batek sexu-eraso bortitza jasan du, eta eraso horrek ondorio latzak utziko ditu bailara osoan.

14-16 urte bitartean

Etxetik Ameriketara

Garmendia, Enara

Maiak Euskal Herria utzi eta urtebeteko abentura hasi du Ameriketako Estatu Batuetan. Dena ongi doa, baina halako batean gelakide batek begitan hartu, eta beste kide guztiak aurka jarri zaizkio.

Ayla estatubatuarra da, eta Maia ezagutu bezain laster bihurtu da honen lagun. Baina zer egin bere lagun minetako batek Maiarekin hitz egitea debekatu dionean? Betiko lagunak alde batera utzi eta Maiaren alde jarri ala injustiziari aurre egingo dio?

LH6-DBH1-DBH3

Hodeien gaineko aldean

Arrieta Kortajarena, Bertol

Bikotekidearen suizidioak sortutako mina jasan ezinda, bidaia batean abiatuko da Leire. Antsietateak ez dio urrun joaten uzten, ordea, eta errepideko gasolindegi batean geratuko da helmugara iritsi aurretik. Ezleku horretan egin beharko dio aurre doluari, Fernando Rusek Artikoan bizi izan zuen abentura lagun duela: 800 kilometroko bidaia, bakarrik eta oinez, ipar polo geografikoa helburu.

Nobela grafikoa

DBH3-DBH4

Munduari buelta eman zion ontzia

Sarrionaindia, Joseba

Kontatu ohi da Fernao Magalhaesek eta Juan Sebastian Elkanok munduari bira eman ziotela, lehenengoz, 1522an. Bidaia hori da amama historiagilea bere ilobari kontatzen hasiko dena, baina neskak errelatoaren haria etengo du behin eta berriro gai arraroak planteatuz: nor edo zer den Jainkoa, zer dela eta da lurra propietate pribatua, zer da dirua, nondik dator bortxa eskubidea, zer den progresoa. Munduari buelta eman zion ontziaren ibilbidea ordutik hona bilakatu den kapitalismoaren metaforatzat har daiteke. Gaur eguneko gure arazoak planteatzeko aitzakia da.

Liburuaren tituluan aipatzen den itsas-ontzia, konkista erreminta hori, humanitateak betidanik erabili dituen ontzi domestikoekin alderatu behar da, historia konprenitzeko.

Anna Kopek eta matrioxken kondaira

Larrageta Martinez, Haritz

Uxueren eta Jokinen ama kazetaria da eta, hori dela eta, bidaiatzea tokatzen zaie maiz. Baina, honako honetan, ezohiko abenturak biziko dituzte eta Moskuko kaleetan arriskuari aurre egin beharko diote.

Arrastoa

Igerabide Sarasola, Juan Kruz

Lekunberri herrira detektibe bat iristen da hilketa bat ikertzera, eta hantxe harrapatzen du 36ko gerra zibila hasi zuen estatu-kolpeak. Zer egin ez dakiela geratzen da, baina bere ikerketarekin jarraitzen du. Herriko aguazila ezagutzen du, eta haren bizitza bitxia kontatzen digu. Oso egoera arriskutsua gertatuko da faxistak herria hartzen dutenean.

DBH 3-4

Limoiondoaren loreak

Gallastegi, Lur

Luna Donostian bizi da ama, amaren lagun bat eta haren alabarekin. Nikaraguako amona gaixotu eta amak hara egin behar du. Joan aurretik, amonak Lunarentzat idatzitako koaderno bat ematen dio, inoiz ezagutu ez duen amonaren istorioa jakin dezan. Nikaraguako iraultza, egungo migranteen egoera… azaltzen dira liburu honetan.

DBH 1-2

Nafarroako mariskala

Lasa Oyarbide, Aitzol

Nafarroako Erresumak aspaldi gainditu zituen behinola Gaztelarekin izandako liskarrak. Mugak ongi zehazturik eta kanpoko etsairik gabe, erresuma modernitatean sartu da, nagusitasun teknologikoaren bitartez erabateko agintea ezartzen duen Nafarroako Mariskal nonahikoaren zaintzapean.

Lauterdi pirataren altxorra

Goenaga Mendiola, Aizpea

Hamaika urteko neska da Atxu. Urtero bezala, aitonaren baserrian igaroko ditu oporrak, kostaldean, Manu lehengusuarekin batera. Aurten, gainera, txalupan ibilaldia egingo dute aitonaren lagun batekin, eta Lauterdi pirataren kontuak ezagutuko dituzte. Altxorraren berri izan orduko misterioa nagusituko da egunero, eta bi lehengusuak ikerketan murgilduko dira. Ezustekoak, ordea, bata bestearen atzetik iritsiko zaizkie.

Usategiaren printzipioa

Lasa Oyarbide, Aitzol

Argi sutan jartzen zen haren amak Argitxu esaten zionean. Ez zuen gustuko, pentsatzen baitzuen aspaldian utzi ziola haur izateari, eta, honenbestez, txikiga­rria soberan zegoela. Hala ere, ustekabeko gertaeren hu­rrenkera harrigarri batek abentura bateko heroi bihurtu zuen Argi.

Aitzol Lasaren proposamena matematikak eta literatura batzea izan zen, zientzia gazteengan hurbiltzeko asmotan, eta halatan, zenbakiak eta formulak baino, hizki, esaldi eta esaerak landuko ditu.

Hankazikin

Barrio Ramirez, Pablo

Antzerki testua da. Hankazikin esaten dioten umea hiltzen da eta Herioarekin egiten du topo. Arraioa! Zer egin behar da horrelakoetan? Herioak, maite dituenen memorian bizirik jarraitzeko, bere bizitzaren hainbat pasarte antzeztea proposatuko dio. Umeak erronkari heldu eta ausart egingo dio aurre bizitzari eta heriotzari buruzko gogoetari.

Oharra: Nahi izanez gero, eta irakurketaren osogarri moduan, antzezlanaren bideoa erabiltzeko aukera dago.

LH 5- 6 eta DBH 1

 

LUAREN ITZALA

Andueza Altuna, John

Herriko gazteak suminduta daude, Koronabirusaren eraginez ezarritako debekuekin kokoteraino daudelako. Gaupasa klandestinoa antolatu dute eraikin abandonatuan. Hurrengo goizean norbait hilda aurkitu dute. Salaketa anonimoek sekulako triskantza eragingo dute, hasia baita errudunaren ehiza. 

14-16 urte bitartean

LABARREKO ITSASARGIA

Fernandez Mendia, Oihane

Trenean doa Ania, bera bakarrik. Etxeko istiluetatik urruntzearren, itsasertzean bizi den osabarenera bidali dute gurasoek; izan ere, farozaina da osaba Giuseppe, eta, horrez gain, bere isiltasunaren atzean misterio bat ezkutatzen duena. Marinel eta saregin, itsaslabar eta ekaitz, garai bateko maitasun debekatuen eta itsas abenturen kutsua du Oihane Fernandezek idatzi eta Lizardi Saria irabazi duen istorio eder honek.

Piraten uhartea

Eugi, Jon

Piraten uhartea nobelak pirata euskaldun batzuek Karibe aldean izango dituzten gorabeherak kontatzen ditu. Beraiekin hamaika abentura biziko dituzu, irakurle: abordajeak, espetxe ihesak, urrezko altxor baten lapurreta... Izan ere, Martin Legarreta marinel gazteak ezusteko handi bat izango du bere lehenengo itsas bidaian: Juan Agirreandia pirata ospetsua ezagutuko du. Harekin batera piraterian arituko da eta horrela, bera ere pirata bihurtuko da.

ITZALEN DAMA ETA PATXI BAKALLU 1: HERRI MARGOTUA

Leonet Santa Cruz, Urtzi

Laino Zuri Handiaren Lurraldean iluntasuna da nagusi; Tawhirimatea zeruetako jainkoa haserre dago, eta laino beltz eta ekaitzekin estali du eguzkia. Herri margotua erabat abailduta dago, baina gure protagonisten etorrerak piztu die itxaropenaren sugarra; Patxi Bakalluk badaki non bizi den haka dantzek aipatzen duten gizon iletsua; antzinako garai ilunetan eguzkia berriro distirarazi zuen gizatzar kementsua. Gure basoen zaindaria. Basajaun. Horretarako, Itzalen Dama, Patxi Bakallu eta Kamaka Portutxora etorriko dira, eta bertan Kotte Zaharra ipuin kontalaria eta Xaxi gazte misteriotsua batuko zaizkie oihanerako bidean.

Egunen akabera

Albizua Castelao, Garazi

Barras 16 urteko gaztea da, Santurtzin bizi da. Bere familia bitxia da. Berezia. Iluna Otakito, neba maiteena, banpiroen eta mangen friki hutsa; Ahizpa-tornadoa agintaria eta bere seme biki xelebreak; amama kondairazalea, birramama diktatoriala; ama, aspaldi olagarro bihurtutakoa, eta aita… aita erregea. Isiltasunak gobernatzen du bere etxea. Ez du oraindik aitortu, baina Barrasek beldurra dio munstroari. Munstroei. Halere, inguratzen duen iluntasunean, baditu bi kale-argi: Youssef eta Euskolabel, bere lagun minak, bere zaintzaileak. Ondoan dituen bitartean, ez da ezer gertatuko. Edo bai.

DBH 3 - 4 eta Batxilergoa

Amodioaren gazi-gozoak

Arana Luzuriaga, Aitor

XX. mendearen hasieran lanerako saldu zuten Miren neskatoa. Gezurra badirudi ere, horrelako gauzak egiten ziren gure herrian bertan. Gora-behera handiko bizimodua izan zuen Mirenek baserrian beti zerbitzari, beti lanean. Maitasunez beteriko urte samurrak ere ezagutu zituen, urte luzeetan gartzela izandako baserria paradisu bihurtu zitzaionean.

Urtebete itsasargian

Meabe Plaza, Miren Agur

Urtebete iraungo du gerrak Euskal Herrian, faxisten matxinadatik Santoñako errendiziora, eta bitarte horretako gertaera nagusiak ezagutuko ditugu Jonen ikuspegitik, batzuk bere begiz ikusiak eta beste batzuk han-hemen irakurriak edo entzunak. Horrela guk ere ezagutu ahalko ditugu lubakiak eta gudaldiak, ebakuazioak nahiz fusilamenduak, Gernikako bonbardaketa zein Bilboren jaustea...

Han goitik itsasoa ikusten da

Gabiria Lara, Julen

1937ko Gernikako bonbardaketan hasi eta 1943ko Italia faxistan amaituta, injustizien aurrean gutako bakoitzak egin dezakeenari buruzko istorioa da hau. Gino Bartali txirrindulariak 800 judu salbatu zituen faxisten eskuetatik: baina berak bakarrik lortu ote zuen hori? Zenbat jende geratu da entziklopedietatik kanpora, ekintza handiak egin dituzten arren?

Ataria

Arrieta Malaxetxebarria, Yolanda

ATÃRIA lau ikasle ezezagun institutu berean

ATÃRIA bi jauzi denboran eta hamaika jirabira bidean

ATÃRIA utopiazko babesgunea hiri distopiko batean

ATÃRIA txango egiati bat fikziozko etorkizunean

Balio erantzia

Goikoetxea Asurabarrena, Ekaitz

Balio erantzia hitz egoki eta neurtuekin egia esateko ahalegina da, ezer ez eta festa. Zeharkatzen ditugun eta gaituzten oinarrizko gaiak ditu hausnargai Ekaitz Goikoetxearen aforismo liburuak: Bizitza, heriotza, denbora, isiltasuna, hitza, hizkuntza, identitatea…

Freeport

Odriozola, Ander

Detektibe koxkor bat da Joanes, adar eta gona kontu ziztrinekin nola-hala moldatzen dena bizirik irauteko. Halako batean, ordea, Ondarroako portura argazki konprometigarri batzuk saltzera joan, eta tiro batez hilik topatzen du bere bezeroa.Hainbat hari dituen mataza batean nahasturik aurkituko da ikerlaria.

DBH 4 - Batxilergoa

Martin Martina eta sorginen batzarra

Gaztañaga, Amancay

Martin Martina Gaztetxoenei zuzendutako trilogia Abentura eta fantasia bat eginda Euskal mitologia erdigunean Martin eta Martina eta Sorginen Batzarra trilogiaren bigarrengo liburua da. Istorioa pasabide ezkutuz, aztikeriaz eta mamuz beterik dago. 13 urteko Martin Martina du protagonista. 12 urtetik gorako irakurleei zuzendurik dago.
Izaki beldurgarri baten erruz, herri osoa aztikeria baten eraginpean dago. Martin Martinak eta Juliak aurre egin beharko diote egoerari, lapurreta bat ikertzen duten bitartean. Ez da abentura erraza izango lagunarte osoarentzat; ezinbestekoa izango dute sorginen laguntza.

Freeport

Odriozola, Ander

Detektibe koxkor bat da Joanes, adar eta gona kontu ziztrinekin nola-hala moldatzen dena bizirik irauteko. Halako batean, ordea, Ondarroako portura argazki konprometigarri batzuk saltzera joan, eta tiro batez hilik topatzen du bere bezeroa.Hainbat hari dituen mataza batean nahasturik aurkituko da ikerlaria.

DBH 4 - Batxilergoa

Txokolat

Arostegi Catrillo, Gaizka

1944 urtean gaude eta Ipar Euskal Herria Alemaniako nazien menpe dago. Poliziek gurasoak atxilotzen dizkiotenean, Sara, hamalau urteko neska judu batek, muga zeharkatzeko erabakia hartzen du. Baina ez da erraza izango, Hitlerren soldaduek pasabideak  zorrotz zaintzen dituztelako. Denak galduta dirudienean, Sara neska ezezagun baten laguntza jasoko du.

Masusta-Erreximenta, Abertzale baten bizipenak

Bergaretxe Dorronsoro, Ekaitz

Deskribapen laburra: Euskal Herriak pairatzen duen zapalkuntzari buruzko lekukotasun bat. Gatazka zuzenean eta barrutik bizi izan duen haur eta nerabe baten lekukotasuna eta askatasun itxaropena.

Gaur egun oraindik isilean daukagun gaia da; familietan nekez aipatzen da; gizartean nekezago. Baina gazteek jakinmina daukate; sentitzen dute helduek ez diegula zerbait kontatzen; helduoi/herriari zaila egiten zaigu gaia aipatzea. Belaunaldi berrien jakinmina asetzen hasteko proposamena da.

Sex-sua

Aretxabaleta Ormaetxea, Karlos

Karlos Aretxabaleta "Txapel"-ek gazteengan pentsatuz idatzi ditu hurrengo bederatzi ipuinak, erotikoak guztiak. Adin eta genero aniztasuna aintzat hartuz, irakurlearen zentzumenak asaldatzea dute helburu, sentimenduak eta irrikak azaleratuz.
Oscar Wilde idazlearen esaldi ospetsuari jarraituz, idazleak tentazioari ihes egiteko modu bakarra tentazioan bertan erortzea dela gogorarazten digu.

DBH 4 + Batxilegoa

Ezkutuan dagoena

Arruabarrena Elizalde, Marisa

Orion Oria da itsasadarra; bertan biltzen dira itsasoko gazia eta ibaiko ur gozoa. Bi hauen arteko talkak bizitza gogorra ematen du; arnasa eta hatsa sortzen dira. Ur horretan borrokarako ametsak jaiotzen dira. Bertan agertzen dira arraunlariak, arrantzaleak, sare-jostunak, arrain-saltzaileak, umeak jaiotzen dira…, eta igeri egiten da, eta bazkaltzen, ezkontzen…, eta azkenean hil. Marisaren lan honetan uraren mota guztien isla nabarmena da. Egileak indar haundiz itsas ertzeko jendea eta bere bizimodua islatzen ditu. Bere herria, Orio, olerki argazki hauetan erakusten digu eta bertakoak beti ditu gogoan.

Idaztea gibelera zenbatzen ikastea da

Larretxea Gortari, Hasier

Hasier Larretxearen Idaztea gibelera zenbatzen ikastea da landa eremutik hirirako bidaia fisiko eta emozionalaren kontakizun honek belaunaldien arteko zubiak eraikitzen ditu, identitatearen bilaketa konplexua ardatz hartuta. Liburuaren muinetako bat aitaren eta semearen arteko erlazioan datza: baserri mundutik hiri modernora, tradiziotik garaikortasunera, isiltasunetik komunikaziora. LGTBI identitatearen bizipena landa eremutik abiatuta modu sentsible eta ausartean lantzen du, deskubrimendu, galdera, gogoeta eta bizipen desberdinak elkarbanatzen dituen heinean.

DBH3-DBH4 eta Batxilergoa

JUANA

Artano Izeta, Jon

Juana da liburu honetako protagonista: Juana Perea Plata, 1937an Bilbotik ihesi Bogotara iritsitako euskal familia batean jaiotako ardi beltza, legendazko emakume bat. Nerabetan etxetik alde egin zuen abentura bila Karibera. Urpekaria izan zen, marinela izan zen, pirata izan zen... beti ezarritako arauak hautsiz, mugak zeharkatuz, zoriontasunaren atzetik. 2020ko urriaren 29an parte txarreko gizon batzuek erail zuten arte.

Ahuakatearen zaintzarako gida

Perez Gomez, Maitane

Zaindu. Hori izan da X-ri esan dion azkeneko gauza. X-k irakurri duen azken mezua. Momentuz. Zaindu zaitez, esan dio, ardura bere gainetik kenduz, berak zainduko ez duelakoan, urrunduko delakoan, nahiz eta hori oraindik seguru ez jakin.

Liburu digitala, booktegin irakurgai

Beste norbaiten zapatak

Kamio, Garazi

Zortzi kontakizunez osatutako liburua da. Hainbat gai jorratzen dira bertan: belaunaldi desberdinen arteko desoreka, adinekoen bakardadea, inbidia eta itxurakeria… Zortzi lan labur, irakurri eta lanketa txikiak erraz egiteko gonbita ematen dutenak.

DBH 4 eta Batxilergoa

Balio erantzia

Goikoetxea Asurabarrena, Ekaitz

Balio erantzia hitz egoki eta neurtuekin egia esateko ahalegina da, ezer ez eta festa. Zeharkatzen ditugun eta gaituzten oinarrizko gaiak ditu hausnargai Ekaitz Goikoetxearen aforismo liburuak: Bizitza, heriotza, denbora, isiltasuna, hitza, hizkuntza, identitatea…

Tantaka

Magdalena Arriaga, Peru

"Funtsean, artefaktu txiki bat egin nahi nuen, kutixi bat, opari bezala funtzionatuko lukeen keinu poetiko bat". Barruan, haikuak topatuko ditu irakurleak: naturari buruzko hiru lerroko poematxoak.

Zureak egin du

Friera Urbistondo, Iñaki

Kazetariari gutun anonimoa heldu zaio erredakziora, emakumeen aurkako indarkeriari buruzko erreportajea idazteko enkargua hartu eta segituan, bideo-irudi hauekin: gizonezko batek kotxe baten atea zabaldu, barruko andrea bortizki atera, ileetatik tiratuz lurrera bota du eta ostikoka hasi zaio. Isilgordeko mezu honen argudioak zein diren, nork bidaliak eta zertarako, argitzeko gutizia piztu zaio kazetariari.

Idatzi behar nizkizunak

Loiola Pikaza, Nerea

Liburu honek badu misterio eta suspentsetik. Barbara Uribar dugu protagonista, Argentinara joan den aktoregai euskalduna. Familiaren iragan hurbileko sekretuak ezagutzeko bidaiari ekingo dio, erakusketa bateko argazki baten haritik tiraka. Buenos Aires, Iruñea, Bilbo… hiriz hiri joango da bilaketaz, traizioz, sekretuz eta istorioz jositako kontakizuna.

Arrakasta

Osoro Igartua, Jasone

Arrakasta gaitzat hartuta idatzitako saiakera, gure artean hainbat arlotan arrakasta izan duten gizon-emakumeak elkarrizketatu eta haien hitzak zein Osororen beraren gogoeta propioak bilduz osatutakoa. Hauexek dira liburuko protagonistak: Jon Garaño, Itziar Ituño, Izaro, Gorka Urbizu, Maider Egues, Harkaitz Cano, Eneko Atxa, Markel Irizar, Aizpea Goenaga, Eva Domingo, Joxemari Agirretxe “Porrotx”.

Zendabalitz

Elizari Salvador, Erika

Parisko Charles de Gaulle aireportutik Loiukora doan hegaldia. Barruan hamaika bidaiari eta beste hainbat istorio: lan-elkarrizketa batera joan eta haurdun dagoela ezkutatu duen exekutiboa; barruko bulkada suntsikorrei aurre egin behar dien pilotua; egungo bikotekideari aurretik ezkonduta egon zela kontatzera ausartzen ez den emakumea; oporretan bakarrik abentura bila joan eta aspertu besterik egin ez den neska gaztea...

DBH 4 eta Batxilergoa

Infernurantz

Vivanco, Esti

Columbia Unibertsitateko Tom Bradford irakaslea 16 ustekabean hil eta gero, Gabriel Pritchardek hildako lagunak sortutako CUMAE fundazioa ezagutuko du, Beatrice alargunaren eskutik. Aurkikuntza horrek hainbat ezusteko ekarriko dizkio Gabrieli, eta haren amesgaizto guztiak egia bihurtuko dira.

FRANKENSTEIN AGURGARRIA

Galarraga, Ana

Frankenstein agurgarria Pettik eta Ana Galarragak sortutako emanaldi bat da, Mary Shelleyren Frankensteinetik abiatuta, baina gaur egunera ekarrita. Victor Frankensteini bidalitako gutun musikatua da, nolabait esateko. Hitzak eta kantuak uztartzen ditu, eta estreinatu zenetik (2022ko (H)ilbeltzan), dozena bat emanaldi baino gehiago eskaini dituzte, beti harrera oso beroarekin, eta, askotan, leku berezietan. Testuak gutun formatua du, idazleak Frankenstein doktoreari idatzitako eskutitza irakurtzen du, eta bertan hainbat gogoeta egiten ditu gaur egundik begiratuta.

DBH 4 eta Batxilergoa

Sisifo maite minez

Mintegi Lakarra, Laura

Denok maitemindu gara noizbait. Eta badakigu maitasunak erotu egiten gaituela. Maitemintzeak muturreko egoeretara eramaten gaitu. Heroizidaderik handiena eta miserablekeria lardazgarriena egin dezakegu maiteminaren aitzakiaz. Bata zein bestea. Edo bata eta bestea, elkarren segidan, sekuentzia berean. Maitemina, pasioa, desira, gabezia, antsia, hutsunea, itxaropena, etsipena. Banaka hartuta arriskutsuak diren sentimenduak dira, baina lehergarriak izan daitezke denak batera agertzean.

Dena ametsa den irudipena

Vargas Nieto, Leire

Gazte baten noraezak, barne-minak eta egokitu ezinak ageri dira poema sorta honetan: bere buruarekin, gizartearekin, bikote barruan… Guztiak ere, hizkuntza doi eta dotore batean adieraziak. Ahots gazte eta berri bat, edertasun eta nortasun handi baten jabe, Irun Hiria poesia-saria merezi izan duena.

Badira, bagara - Euskal Herriko izaki eta sorkari mitologikoak

Bergara Alustiza, Aritza

Gure mitologian aditua den Aritza Bergarak bere azken ekarpena egingo du arlo honentan. Bizitza osoan zehar bildutako informazioa helarazten digu liburu eder honetan. Testuak Bergararenak, ilustrazioak adimen artifizialarekin sortutako basea eta gero Aritz Gartzia ilustratzaile eta diseinatzaileak landutakoak.

Puntobobo

Martin Zapirain, Itxaso

Ez da normala izango, esan zion medikuak haurrak urtebete zuenean. Jaio aurretik, ordea, Amak jakin bazekien barruan zeraman haurra ez zela besteak bezalakoa izango. Amak alaba etxean isolatu zuen, eta herritarren txutxu-mutxuak areagotu egin ziren. Hain zen estua bien arteko harremana, beste alaba baten jaiotzak ez baitzuen hori haustea lortu. Etxe heze eta ilunean sustraituko dira hiru emakumeak, asinkronia batean; bizilagunen usteak inguratuta, sufrikario eta errezoen artean, patu ankerrari begira. Etxe horretan ez dira, inolaz ere, hain erraz ustelduko sekretuak. Emakumeen sufrimendua, osasun mentala eta familiarteko dinamikak ardatz ditu Puntobobo eleberriak. Itxaso Martinek ez du eufemismorik erabiltzen; estilo intimista eta soil batez idatzi du istorio honen errealitate gordina. Ez da eleberri kostunbrista bat, protagonisten psikologian sakonduz idazleak ateratako argazki gardena baizik.

Maus

Gabiria Lara, Julen

Art Spiegelmanek bere aitaren benetako bizipenak baliatu zituen, historiako komikirik garrantzitsuenetakoa den “Maus” osatzeko. Judu poloniarra izanik, Spiegelmanen aitak sekulako infernua bizi izan zuen nazien garaian, eta hori kontatzen du liburu honek, pertsonen ordez animaliak erabiliz: naziak katuak dira, juduak saguak, poloniarrak txerriak…

Euskalia

Alvarez, Mikel

XXIII. mendean euskaldunek gidatzen dituzte unibertsoko hamaika galaxiak, ehunka merindade eta milaka planetak, eta inoiz, inon ezagutu gabeko zorion eta ongizarte maila gozatzen dute bertako biztanleek oro.Alabaina, beti dago matxinkontra petralen bat. Muturgogor barrutian, garai bateko espainiar kultura eta hizkuntzaren gailentasuna berreskuratu nahi lukete erresistentziako kideek, eta hori lortzeko estrategia pentsatu dute: XXI. mende hasierara bidaiatu, iraultza handia abiatu zen unera, eta hura posible egin zuten gertakariak zapuztu.

 

DBH3-4 + Batxilergoa

Artxipelagoa

Etxeberria Garro, Martin

Etorkizun ez oso urrun batean, aldaketa klimatikoak ekarritako hondamendiaren ondoren, Euskal Herri gehiena urpean dago, eta ur gainean geratzen den apurra lehengo mendi-tontorrak dira, gaur egun Artxipelago moduko bat osatzen dutenak, eta bizimodua ez da erraza, ezta harremanak ere. ÓArtxipelagoa" podcast-fikzioa, audio formatuan arrakasta izan ondoren orain komikira jauzi egin duena.

Martin eta Xabier Etxeberria

BI

Carramiñana Miranda, Idoia

Poema-liburu bat baino, joan-etorriko txartela eskaintzen duen liburu-bidaia da. Berez, idazleak bere burmuinaren atal desberdinetatik garamatza bertan ezkutatzen diren emozio-poemak ezagutarazteko (beldurra, memoria, lotsa, maitasuna) Baina poemek, behin irakurrita, itzulera bidea hartu eta irakurleari itaundu egiten diote: eta zuk, zer sentitzen duzu? Poesia ez da artefaktu ulertezina. Poesia bada zulatu ahal zaituen hitza.

Narrazioak

Sarrionaindia, Joseba

Irakurle eta idazleen belaunaldi oso bat markatu du liburu honek, askoren gogoan iltzaturik geratu baitira bertako hitz eta ipuinak, nolabait izendatzekotan lilura deituko genukeen sentimendu batez. Horrela definitu zuen Aingeru Epaltzak sentipen hori, argitaratu zeneko hamar urte bete zirenean: "Orduko lilura, bere horretan zegoen, batere apaldu gabe. Lilura, haren orrialdeek ageri duten kosmopolitismoak. Lilura, idazkera dotore nahastezinak, egilearen ama-hizkeraren eta gure klasikoen ekarpenak uztartzen dituenak.

ITZALEN DAMA ETA PATXI BAKALLU 1: HERRI MARGOTUA

Leonet Santa Cruz, Urtzi

Laino Zuri Handiaren Lurraldean iluntasuna da nagusi; Tawhirimatea zeruetako jainkoa haserre dago, eta laino beltz eta ekaitzekin estali du eguzkia. Herri margotua erabat abailduta dago, baina gure protagonisten etorrerak piztu die itxaropenaren sugarra; Patxi Bakalluk badaki non bizi den haka dantzek aipatzen duten gizon iletsua; antzinako garai ilunetan eguzkia berriro distirarazi zuen gizatzar kementsua. Gure basoen zaindaria. Basajaun. Horretarako, Itzalen Dama, Patxi Bakallu eta Kamaka Portutxora etorriko dira, eta bertan Kotte Zaharra ipuin kontalaria eta Xaxi gazte misteriotsua batuko zaizkie oihanerako bidean.

Ataria

Arrieta Malaxetxebarria, Yolanda

ATÃRIA lau ikasle ezezagun institutu berean

ATÃRIA bi jauzi denboran eta hamaika jirabira bidean

ATÃRIA utopiazko babesgunea hiri distopiko batean

ATÃRIA txango egiati bat fikziozko etorkizunean

Bar Gloria

Ibarzabal Salegi, Nerea

Egunaren zurrunbiloa noiz apalduko daude Ana, Rakel eta Migel, patxaran gozotan hirurei eusten dien sarea ehuntzen segitzeko. Idi buru bat dute zelatan —gorputz gaixo baten itzala ilunpean—, eta distantzia gutxira dute Paradise, desira ukatuen dantzaleku, gela erreserbatu eta moketazko hormekin; eta baita hiria ere, lagunarte berri, arrotz denaren aire urduri eta modernitatearen lokalizazioekin.

 

Nora ez dakizun hori

Jimenez Uriarte, Irati

Maitasun ezinezkoak eta kasualitate gertagaitzak topatuko dituzu eleberri honetan, likantropoak eta banpiroak, arima erosten duten aingeruak, ama hil ostean jaiotako haurrak, magoak, bidaiak, ipuinak. Pasioz eta liluraz beteriko liburua, jario hordigarri batez idatzia, amodio debekatuek bezala utzi ezinezko sorginkeriaz lotuko zaituena.

Elur gorrituaren egunak

Telleria, Amaia

Gerrak, neguan elurrak bezala, guztia estali du Uharka-ondokoen egunerokotasunean. Argi-izpi bat sartuko da, ordea, gauzak alda ditzakeen gutuna etxean jasotzen dutenean. Familiako kide bakoitzaren testigantzak josiz osaturiko narrazio honi 200 ilustrazio ikusgarrik lagunduko diote, gerraren txikizio eta gordintasuna agerian utziz. Nostalgia, maitasuna, errua, beldurra eta adorea topatuko ditu irakurleak, besteak beste.

Markinako Frontea

Juaristi Larrinaga, Patxi

Gerra Zibilean Markina-Xemeinen eta, oro har, Markinaldeko frontean gertatu zirenak azaltzen dira.

Galbahea

Barandiaran Arteaga, Gotzon

Hitzen zentzua eta bizitzaren zantzua berreskuratzeko, letrazko galbahe bat eraiki du Gotzon Barandiaranek bere hirugarren poema liburuan. Maitasunaz ari da, bere belaunaldiaz, elkarbizitzarako baldintzez, baina baita hildako deserosoez, isilean errepikatutakoez eta harrapatutako kultura baten nekeez ere. Memoria ardatzeko gaia izanik, amaren heriotzak ere zeharkatzen du liburua. Hark berretsi dio poetari, hain justu, galbahearen beharra.

Eresia. Hil-kanta aitari

Labandibar Arbelaitz, Goiatz

Aitzol Agirreren alaba Talak urruntasun ironikoaren eta min esanezinaren artean biziko ditu aitaren heriotzaren dolu egunei dagozkien fase eta zeremonia guztiak: etxean, beilatoki intimoan, herriko hil-kaperan, Euskal Herri osoa zeharkatuko duen biran, agur ekitaldi instituzionalean eta mendi tontorretan eskainiko zaion agur herrikoian. Gizon publikoen gabezia pribatuak, familia-ereduak, kausa nobleen alde sakrifi katzen direnak eta beste hainbat gai lantzen ditu egileak, umore bixiz eta behako zorrotzez, eleberri labur baina sakon, esanguratsu bezain dibertigarri honetan.

Ekialde hurbila

Zurutuza, Karlos

Ekialde hurbila, muinak eta ertzak, Mikel Ayestaran, Ane Irazabal eta Karlos Zurutuza: 2011n, itxaropena lehertu egin zen herrialde arabiarretan, askatasun politikoaren eta justizia sozialaren izenean, plazaz plaza zabaldu zen iraultza, mugak zeharkatuz. Baina indarkeriak demokraziak baino azkarrago egin du aurrera. Udaberri Arabiarrak eremu antzu bihurtu dira.

Arrain hezur bat eztarrian

Mitxelena, Olatz

On asmoz abiatu eta hondamendian amiltzen diren txangoak, edo itxura negargarria izan arren amaiera gozoa hartzen duten festak. Ezer ez da dirudiena istorio hauetan: errealistak batzuk, fantastikoak bestetzuk, beti dute gorderik ustekabearen harra, bolante kolpea, magiaren printza.

 

Ostadar 7310

Ibarra Alonso, Inigo

Ostadar 7310 izeneko “planetan” bizi dira gizakiak. Zeru koloretsu baten pean eta marraz ongi zehaztutako metal koloreko lur soil eta amaigabe batean. Ozeanoa bezalako zerbait da. Androideak gizakien laguntzaileak dira.
Dena da ederra eta zoragarria, H57 izeneko androide batek protagonistaren bizitza hankaz gora jarriko duen arte. Ezusteen kateak ez du atsedenik, jakin-minak bezalaxe.

DBH 3- 4 eta Batxilergoa

KAMISOI ZURI ZETAZKOA

Agirre Garmendia, Alaine

Hamaika urte zituen uda hartan, gurasoek ingelesa ikasteko kanpamentura bidali zutenean. Nagusia izan nahi zuelako erosi zion amak lehenengo sujetadorea, baina haurra zen oraindik, ez zuen ezagutzen helduen mundua, eta are gutxiago gizon hark jokarazi nahi zion jokoaren arauak.

 

Ezer ez da dirudiena

Aiertza Rementeria, Maribel

Artea gai eta giro duten zortzi narrazio kolore eta tonu anitzekoak:

Van Gogh margolari ospetsuaren ezkerreko belarria ikusgai jarri duen erakusketa; museoko lorazainak lapurturiko grabatuaren ezkutalekuan agertutako hilotzaren kasua; Gabonetako jaiotzak museora garraiatzean, bi tarantulek sorturiko nahasmena eta deskalabrua; koadro baten aurrean musean jolasean aurkitu eta ospitaleratutako aitonaren istorioa; mutil-lagunaren hitzordura joanda grafitigile talde batekin  eta guardia zibilarekin endredatzen den neskaren abenturak eta desbenturak…

14 urtetik aurrera

Egunen akabera

Albizua Castelao, Garazi

Barras 16 urteko gaztea da, Santurtzin bizi da. Bere familia bitxia da. Berezia. Iluna Otakito, neba maiteena, banpiroen eta mangen friki hutsa; Ahizpa-tornadoa agintaria eta bere seme biki xelebreak; amama kondairazalea, birramama diktatoriala; ama, aspaldi olagarro bihurtutakoa, eta aita… aita erregea. Isiltasunak gobernatzen du bere etxea. Ez du oraindik aitortu, baina Barrasek beldurra dio munstroari. Munstroei. Halere, inguratzen duen iluntasunean, baditu bi kale-argi: Youssef eta Euskolabel, bere lagun minak, bere zaintzaileak. Ondoan dituen bitartean, ez da ezer gertatuko. Edo bai.

DBH 3 - 4 eta Batxilergoa

Gezurra Berdaderoa

Arrieta Kortajarena, Bertol

Nobela bat idazteko eszedentzia hartuta zeukala, bere betiko andregaiak utzi egingo du Koldo, ganora eta konpromiso faltagatik, eta horra non, 44 urterekin, pizzak banatzen hasi behar duen lanean eta ikasle-pisu konpartitu batean bizitzen.
Bakarrik egoten etsi ezinik, norbaitekin nahiko luke endredatu, edonorekin kasik, eta dantzan ibiliko da hiru emakumeren bueltan.
Komedia erotikoa

 

Frantziako dama

Rabelli, Alvaro

Tragedia, amodioa, gorrotoa, mendekua eta damua ez dira falta Erdi Aroko istorio klasiko honetan. Juanita Frantziako Arrots etxekoandre noblea ona bezain saiatua zen egiten zituen gauza guztietan. Hori zen, behintzat, nebak, Arrots jaunak, ziotsona. Ona zaldi gainean, bikaina arkua eta ezpata erabiltzeko orduan, koblakari aparta jauregiko gau luzeetan. Horregatik, Frantziako erreginaren dama zen, eta horregatik ere Bizkaiko aiton-seme haren begiak berehala ilkatu ziren harengan. Nork esango zuen andrearen bihotzean maitasuna ernetuko zela lurralde urruneko arrotz horren besoetan.

Osaba Joxeren sotoko kutxan

Arruabarrena Elizalde, Marisa

Orioko udalak moila eraberritzeko lanekin hasi nahi duela eta Mirenen familiak moila gainean duen sotoa langileen lanerako lanabesak gordetzeko erabili nahi du. Familiarentzat aitzakia ezin hobea izango da aurrekoek gordetako gauzetan ordena ipintzeko eta balio ez duen guztia zakarretara ateratzeko. Sotoa txukuntzen hasi direnean, traste zaharren artean egurrezko aintzinako kutxa eder bat topatu du Mirenek. Kontu handiz zabaldu ondoren paperez beteta dagoela ikusi du. Bere familiaren historia ezagutzeko aukera izango duela otu zaio Mireni.

laranja bat zaborretan

Zubizarreta Dorronsoro, Patxi

Toki pobre edo aberats batean ote zauden jakiteko, begiratu zakarrontziei. Zikinkeriaren ordez zakarrontziak ikusiz gero, ez pobre ez aberats izango da: turistikoa, horixe. Zikinkeria zakarrontzirik gabe ikusiz gero, pobrea derrigorrean. Eta jendea zikinkeria artean bizi baldin bada, oso-osoa pobrea izango da. Aipu honek ematen dio hasiera Patxi Zubizarretaren ipuinari.

AMALUR, euskal mitologia

Millet Heyries, Ixabel

AMALURrek mundua biziz betetzen du guretzat bi alaba sortuz: Ilargi eta Eguzki. Horrelam Amalurrek haren señe-alabeim gizakioim eskaintzen dizkigu argiam beroa eta babesa. AMALUR ipuin etiologikoa da, munduaren sorreraren mitoa, euskal mitologiak kontaturik. Liburua “kamishibai” formatuan argitaratua da.

 

Turismo hutsala

Rodriguez, Fito

Giza espezieak bere sorreratik bidaiatu egin du. Areago, bidaiak eboluzioa ekarri dio espezie gisa, bidaiatzeak ikasteko aukerak irekitzen baititu. Turismoa, aldiz, esperientzia hutsala bezain txatxua izaten da, edozein ikasgairi ateak ixten dizkiona, eta gizadiarentzat gero eta arazo handiago bihurtu da. Hona antipodetara egindako bidaia, Euskal Herritik Zeelanda Berrira, literatura lagun.

Fito Rodriguez: "Kultura funtsezko sustrai eta euskarria da herri gisa bizi ahal izateko"

Hauts bihurtu zineten

Igerabide Sarasola, Juan Kruz

Trantsizio garaian kokatua, haur baten eskolako eta herriko esperientziak kontatzen dira, handituz doan heinean, nerabezarora iritsi arte. Garai hartako giro politiko nahasia islaturik agertzen da liburuan zehar.

Gazte Idealistak

Torre Roca, Gorka

Eleberri honek, 1970-garren hamarraldian sortutako Aritxo deitutako Donibandar baten biziaren gorabeherak kontatzen ditu. Sortzetik heldutasuneraino, Aritxoren ibilbidea segitzen du idazleak: haurtzaroko bihurrekeriak, nerabezaroko abenturak, unibertsitateko grebak, gaztaroko aurkikuntzak, zaharrekilako harremanak, maitasun istorioak, kontzientzia abertzalearen garapena, formakuntza politikoa, eztabaida filosofikoak, militantzia, idealismoa...

Ipuin entzulea

Arana Luzuriaga, Aitor

Itziarrek bere bizitzako ametsa betea du: idazlea da eta gazteek gogoko dituzten liburuak argitaratzen ditu. Gazteak ez dira, ordea, irakurtzen dioten bakarrak. Nahikoa izango da Fermin bezalako gizon heldu batengan piztutako miresmena, idazlearen ametsa amesgaizto bihurtzeko.

Ura ez baita beti gardena

Lasa Gorraiz, Frantzisko Xabier

Uraren antolamendurako ardura eman diote Sara Zaldaiz ingeniariari Nafarroako gobernu berrian, eta horregatik joan da Erriberako Lurribar herrira, ur-horniketan arazoak daudela eta. Udalaren eta laborarien arteko liskar moduan hasten dena, ordea, korapilatuz joango da, enpresarien trikimailuak, alderdi politikoen xextrak eta hilketa ilunak ere nahasteraino.

Pleibak

Amuriza, Miren

Egonezin handi bat jasotzen duen nobela da Pleibak; umezarotik nerabezarorako trantsizioari buruzkoa, harreman sinbiotikoei buruzkoa, haustura bati buruzkoa. 2000. hamarkadaren erdialdea da eta nerabe bi kotxe-bitarte batean botaka egiten ari dira elkarren adatsei txandaka eusten dieten bitartean.

110. Street-eko Geltokia

Zabaleta Urkiola, Inaki

Euskal iheslari/errefuxiatu bat New Yorken bizi da, dokumentu legalik gabe. Abentura, amodioa, hiri erraldoietako bakardadea, sexu jazarpena, laguntasuna eta solidaritatea...bertan daude.

2074

Barrio Ramirez, Pablo

Antzerki testua da. 2074. urtean gaude. Iraultza Industrialak ekarri zuen mundua Iraultza Digitalak eramana du dagoeneko. Harriak kristalean zuloa nola, kapitalismoak Erdi Aro Berria ekarri du eta Nazioarteko Kontsortzioak ditugu oraingo Ahaide Nagusiak. Pribatizazio-prozesuek aurreko mendetako estatu-nazioen desagerpena ekarri zuten aspaldian. Egun, ere, gerra usaina arnasten da munduan. Edo ez-munduan?

Gurean, geure etorkizunetik geure iraganari galdezka, euskeraz egiten duen giza talde bat noraezean ari da bidean,. Nor gara gu?, zer gara gu?, zer egin dugu honaino iristeko?, zer ez dugu egin...?

Paradisua

Egana Gimenez, Arrate

Zoriontasun izpien bila dabiltza Arrate Egañaren kontakizunetako protagonistak. Beren bizitzak dautzan gristasunetik aterako dituen esku salbatzailearen zain, mirari hori une bateko irudipena besterik ez izan arren. Familiaren abaroan gelditu edo etxetik joan barne tenkan dabiltzan gazteak, bikotean bilatzen zutena aurkitu ezinaz kexatzen diren gizon-emakumeak, beren erdipurdikeria estali nahiz besteen bizitzak banpirizatzen dituzten lagunak...Bost istorio batu ditu Egañak.

Puta gorda

Larreategi Duralde, Yolanda

Hori zara zu, puta gorda bat.
Ez zara puta bat, ez zaude lodi, baina horrela deitzen dizute.

Bisita

Pagadi, Mikel

Plater hegalari bat iritsi da Lur planetara, estralurtarrak etorri dira gugana, baina ez dute lur hartu ez Dakotan ez Minessotan, baizik eta Euskal Herrian; zehazkiago, Anoeta herriko bi baserriren arteko soroan. Mundu osoa aztoratuko du gertakari horrek, baina batez ere bertakoak: zer da objektu hegalari ezezagun hori? Nondik dator? Zer nahi dute? Zer egingo dugu? Mikel Pagadizabal aktore, aurkezle eta gidoigileak umore ganberroz idatzitako zientzia-fikziozko nobela.

Zoriontsuak izatea aukeratu genuen

Ayllon, Mikel
Anjak lana, familia eta sorterria utziko ditu, ezagutu duen maitearen atzetik joatearren. Marcok haurtzaroko mendietako mamuak ahaztu nahiko ditu. Itsas lainoen artean Rosalía beretik eman eta eman ariko da, ordainetan deus gutxi eskatu gabe. Amaiak ez du bere institutuko lagunen moduan amaitu nahi. Izaskunek badaki beste pertsonei nola lagundu, bere buruarekin asmatzea falta…. Zoriontsu izan nahi dute istorio hauetako protagonistek.

Erradikalak

Labaka Mayoz, Ane

Neska gazte promesa etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta beste hainbat gairi buruz kantatu eta kontatu dute bakarrizketa eta bertsoen bitartez, umoretik, generoen arteko desparekotasunak ez ezik feministon kontraesanak ere agerian utziz.

Galdu arte

Zabala Artetxe, Juan Luis

Mutil gazte baten bilakaera ikusten da, gaztetxearen okupazio garaitik hasita jonki bihurtzen den arte, eta baita geroagoko kontuak ere.

Herriak ez du barkatuko

Goikoetxea Asurabarrena, Irati

ETAK aita hil zion Oihanari duela hogeita bi urte, berak hemeretzi zeuzkala. Zauria bizirik du oraindik, baina ez du horretaz inorekin hitz egiten; bere seme-alabei ere ez die ezer argirik kontatu, nahiz eta barruan sumatu on egingo liekeela denei.

Ezustean, biktima ezberdinen lekukotasunak jasotzen dabilen antropologo baten deia jasoko du, ea berarekin bildu nahi duen.

Besteak beste, indarkeriaren eta indarkeriaren erabilerak uzten dituen ondorioen inguruan hausnarketa egiteko liburu aproposa.

DBH4 + Batxilergoa

Hutsaren itzalak

Arretxe Perez, Jon

Hainbat urtez bizirik irauteko borrokan ibili ondoren, Tourek Sira bere alabaren deia jaso du. Hendaiara datorrela esan dio, egun batzuk elkarrekin pasatu nahi dituela eta. Paperik ezaren arazoak saihesteko, Tourek Sa Kene bere amorantea bidaltzen du alaba autoz jasotzera. Baina Sira ez da hitzordura agertzen.

Ahizpa beltza

de Goñi García, Iosune

Ahizpa beltza barruan daramagun itzalari buruzko hausnarketa poetikoa da. Natura eta mitologiarekin lotutako iruditeria erabiliz, gordintasuna eta lirismoaren bidegurutzean, Iosune de Goñi Garcíaren bakarkako lehen poema-liburuak itsaso bilakatzen den desertu batera eramaten gaitu, niaren bikoiztasuna, sufrimendu emozionala eta indarkeria bezalako gaiak jorratuz.

Baina ez lukete han egon behar

Osinalde, Asier

Bakarrik jaio eta bakarrik hiltzen gara. Bitartean, hari ikusezin baten gainean orekari eusten saiatzen gara eta argazkiak ateratzen dizkigute. Gu argazkitakoak izaten saiatzen gara, baina ez gara. Gu argazkiaren atzean dagoena gara, irudiaren ertzetatik kanpo dagoena, eta bizitza ez da lerro zuzen bat, ibili ahala etengabe josten eta askatzen ari garen armiarma-sarea baizik.

DANBA!

Andueza Altuna, John

Bilbok badauka bere alde ilun eta biolentoa. Emakume baten gorpu erahila azaldu da Zugastietako ur-putzuetan, eta hilotz hori iceberg makabro baten ageriko muturra besterik ez da: droga salmenta eta prostituzio sareak kontrolatzen dituzten mafiak ez direlako txikikeriatan ibiltzen.

Ez erran inori

Txoperena Iribarren, Maddi Ane

Haurra zela sexu-abusu bat pairatu zuen Lidek, etxean bertan, Donapaleun. Gertakaria memoriaren zoko batean erdi baztertua eduki du urtetan, baina gaztaroan, Baionan bizi dela, trumilka datozkio irudiak gogora. Oroitzapenetik askatu nahian, sexura joko du ihesbide bila, drogara, plazerera, sorgortasunera… Baina Piztia hor da beti, eta ez du bakerik eman nahi.

Emakume burugabea

Mendizabal Aranburu, Antxine

Hitzez eta irudiz eraikitako poema ilustratu hau askatasun eta maitasun kantu bat da, eta aldi berean biziberritze baten metafora. Ipuin batean bezala kontatzen du bere gorputzetik arroztua izan den emakume baten ausardia, amildegiaren ertzeraino joanda, bere buruaz erditu eta bizialdi berri batera jaiotzeko. Izan ere, emakumeak bere buruaz gabetu beharko du, gorputzean bizitzen hasteko? etxera itzultzeko.

Liburu honen bitartez, irakurketatik urrunago dagoen bestelako esperientzia bat biziarazi nahi diegu ikasleei.

Izar malkoak

Morillo Grande, Fernando

Beñat informatika munduan murgildurik dabilen gaztea da, hacker izateko bidean ondo kokatua. Bi neska ibiliko zaizkio inguruan: bata jatorragoa, ddarik gabe; bestea misteriotsuagoa eta erakargarriagoa, bizimodu ilunekoa eta asmo ezkutukoa. Zoratzeraino menperatuko du bigarrenak Beñat, nahiz eta mutilak horren jakitun egon. Sexuaren eta ilunaren erakargarritasuna, ordea, handia da.

Suak erreko ez balu

Barberena Mondragon, Eneko

Aezkoako mendi sute batean hiru mendizale hil eta geroko ikerketan, poliziak bi artzain atxilotu eta espetxeratu ditu. Urtebete geroago, Konpainia izeneko aseguru etxeak Ainhoa Sanz peritua bidaliko du Aezkoara sutea ikertzera, aseguru etxeko bezero diren artzainen inplikazioa argitzeko; Konpainiak diru asko baitu jokoan bezeroak errudun joz gero. Horrela, Nabala herritik abiatuta, Ainhoak ezagutzen ez duen ingurune bat arakatu beharko du egia argitu nahian, Konpainiak jarri dion Joxe gidariaren laguntzaz. Bilaketa horretan, meatzaritza enpresen interesak, artzainen arteko ezinikusiak, Guardia Zibilaren presentzia itogarria, gaueko langileak eta beste hainbat elementu aurkituko ditu.

Joana

De Pedro Perez-Salado, Jokin

1970 urtean gaude. Joana Jauregizar nerabezaro zaila bizitzen ari da. Lehenengo kontraesana etxean bertan du: amaren euskaltzaletasun epelaren eta aitaren jarrera frankistaren artean kokatu behar du bere burua. Giro burges horretatik kanpo bilatu beharko ditu itotzen duten galdera ugariren erantzunak, iraganeko eta oraingo gertaera ilun eta isilduak... baina ez dago bakarrik.

Ezinezkoaren alde

Martinez Peña, Iñigo

“Nothing is impossible. Ez dago ezer ezinezkorik. Hori da gure garaiaren ideologiaren muina, behin eta berriro entzuten den leloa. Ezinezko guztiak gainditzeko nahi batek bultzatzen gaitu, sineste itsu batek. “Nahi baduzu, egin dezakezu!”, “Zugan sinesten baduzu, lortuko duzu!”. Hala al da, ordea? Liburuan zehar zalantzan jarri nahiko nuke ezinezkoaren kontrako jarrera hori eta kontzeptuaren alde egin, beste balio bat eman. Zer zentzutan? Balio hitza ekonomiara murrizteko joera daukagu, zerbaiten prezio hutsa balitz bezala, baina, noski, badira balio izateko beste modu batzuk ere pentsa dezagun, bestela, balio estetikoetan, balio etiko zein politikoetan edo balio sentimentaletan.

Haragizko mamuak

Mitxelena, Karmele

Guraso zaharren ezintasuna nola-hala daraman semea, bere bizitza noragabea zuzentzeko asmoz bikote-zita batera jotzen duen norbait, etxeko jaun-andreen gustuak bete behar dituen neskame etorkina, ama izatea lortzeko gorriak ikusteko prest dagoen emakume ez hain gaztea? Hezur-haragizkoak dira istorio hauetako pertsonaiak, ukigarriak haien arazoak, zinezkoak haien minak. Baina, aldi berean, badute mamuzko zerbait ere, alderdi ezkutu, lauso, atzemanezin bat.

Literaturatik musikara

Serrano Lasa, Asier

“Literaturatik musikara” saio musikatua eskaintzen dut. Saioa hiru zatitan banatuta dago.

Itzulerak

Meabe Plaza, Miren Agur

1569 urtea. Garaitzeta sutan dago. Sugarretatik ihesi hamabost urteko Estefana gaztea Garrax uhartera irits da, itsasbeheran. Itasertze berera iritsi dira Miriam Otalora eta Katalin eta Gontzal seme-alabak, Haize-Begi familia-etxera, 450 urte geroago. Elkarri lotuta daude, ordea, euren bizitzan.