LIBURUA IDATZI DUT, ETA ORAIN?
Euskal Idazleen Elkarteak Mentoretza Literarioa egitasmoa abiatu zuen urte hasieran. Iza ere, idazketaren sustapena da etxearen helburuetako bat. Parte hartze deialdiaren erantzuna ezin hobea izan zen eta urtean zehar 3 mentore eta dagokien mentoretuak aritu dira elkarlanean.
Datorren astelehenean, hilak 13, bizitakoaren berri emango digute EIEk antolatutako jendaurreko batean. Antxiñe Mendizabal editorearekin solastatuko dira Danel Lauzirika, mentoretua, eta, Irati Jimenez, mentorea. Mikel Ayllonek gidatuko du saioa, eta idazketa eta argitaratze prozesuaz galdetuko die.
LIBURUA IDATZI DUT, ETA ORAIN?
Urriaren 13an, 17:00etan
BBK Sala - Gran Vía de Don Diego López de Haro, 19-21 BILBO
Doakoa izango da, baina aforo kontuetatik izen ematea eskertuko da hurrengo helbidean: komunika@idazleak.eus
Mentoretza literarioa ekimena gauzatzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzak izan ditugu.