<p style="text-align: justify;">Adimen artifiziala eta ahozko literatura&nbsp;izango dira protagonista Galeusca 2025ean</p>

Adimen artifiziala eta ahozko literatura izango dira protagonista Galeusca 2025ean

Escritoras e Escritores en Lingua Galega (AELG) anfitrioi, Galeuskako prentsaurrekoa izan genuen irailaren 12an, ostirala.

Zuzendaritza Batzordeko partaide dugun Oihana Arana idazlearen hitzetan, "Euskal Idazleen Elkarteko idazleok lan kolektiboak indar eta ahalmen estrategiko handia duela uste dugu. Hortaz, Galeusca etapa berri batean murgildu behar gara. Lankidetzan eta proiektu bateratuak egiten hasteko garaia da, elkar ezagutu ahal izateko, besteengatik ikasteko eta gure hizkuntzetako literaturak sendotzeko."

"Hunkitu egiten gaitu aurten Galeuscan ahozko literatura protagonista izateak. 

Izan ere, gure kulturan, oro har, eta gure literaturan, zehazki, oso garrantzitsua da eta izango da" aipatu zuen Aranak.

Ostiral eta larunbat honetan (19-20) Santiago de Compostelan izango den bilkuran, gure kulturan oso garrantzitsuak diren bi praktika literario erakusten saiatuko gara: batetik bertsolaritza. Eta bestetik, ipuinak kontatzeko artea: kontalaritza. 

Eskoriatzarrak gure hizkuntzaren eta literaturaren etorkizunean pentsatzea ezinbestekoa dela berretsi zuen prentsaurrekoan. Nork eta nola landuko eta elikatuko dituen pentsatu behar dela. Eta Galeusca tresna handia izan daitekeela jakinarazi zuen.