“Leize bat bada erditzearen eta ama bilakatzearen artean, batez ere adin horretan”
Duela gutxi Baionan zen Marie Darrieusecq (1969, Baiona) bere azken nobelaren irakurketa musikatua eskaintzeko. “Fabriquer une femme” ( POL, 2024) eskuan, galdera batzuk egin dizkiogu.
Simone de Beauvoirrek erraten zuen “ez gara emazte sortzen, emakume bihurtzen gara”. Zure nobelako bi neskak eraikuntza betean dira. Eta doloretsua da...
Doloretsua da, bereziki Solangentzat, gazteegi erditzen baitu, hamabost urtetan. Baionako Marracq kolegioan eta gure herrian apaleste aire batekin, “neska-amak” deitzen ziren haiek naute inspiratu. Hiru ezagutu ditut, ezberdinak: bat, laborantza mundu pobrekoa, bestea giro burges bateko katolikoa zitekeena eta bestea oraino Alsaziatik etorria, hamalau urtetan ama bilakatu zena, iradokitzailea eta izpirituz betea, ez zen batere biktima bat.
Ninaren mendekua
Ninak odolaren koloreko soinekoa jantzi du. Ninak eskopeta bat du esku batean, zigarroa bestean. Indarkeria gosez dago Nina. Eta guk, zinema pantailaren beste aldean gauden ikusleok, gustuko dugu indarkeria hori, berea den zauria gurea sentitzen dugulako. Izter artetik jausten zaion zurruztada gorriaren pare, haserre korronte bat nabaritzen dugulako erraietatik igotzen. Andrea Jaurrietak zuzendutako filmeko protagonistak justizia nahi du, baina ez ziurraski erasotzailea baino gehiago erasotua epaituko lukeen justizia; bere barreneko sua, gorrotoarena, lasaitu dezakeen justizia bakarra baizik: mendekuarena.
ERREALITATEA ETA FIKZIOA: ELKARRERAGINAREN BESTE ADIBIDE BAT
Aurreko artikuluaren ildoari jarraiki, errealitatearen eta fikzioaren elkarreraginaren beste adibide bat dakart lerrootara. Kasu honetan Amerikako Estatu Batuetako literatura, zinema, hilketa saiakerak eta beste kontu ilun batzuk nahasten dira, bertako gizartea, idiosinkrasia, armak lortzeko erraztasuna eta beste faktore batzuk kontutan hartu gabe ulertu ezin daitezkeenak.
“Nik gehiago tratatu nahi nuen jendeen engaiamendua, engaiamendu horren arrazoiak”
1979an sortu zen Donamartirin eta Baionan bizi da Bea Salaberri, AEKn euskara irakasle eta material didaktiko sortzaile. Txalaparta argitaletxean plazaratu duen “Mesfida zaitez” bere lehen nobelaren aitzakian egin diogu elkarrizketa.
Zientzia fisikoen mendea eta Ilustrazioarena (XVII-XVIII)
Thomas Willis (1621-1675) ingelesa izan zen lehenbizikoa proposatzen oroimenaren kokapena garuna zela eta ez zerebeloa. Willisek adimen-urritasuna zuten bi pertsonaren garuna aztertu zuen, eta oso tamaina txikikoak zirela ikusi zuen. Horrek baieztatzen zuen, hain zuzen ere, adimen-gaitasunaren eta garun-masaren artean lotura zegoela.
Batzuk bai, baina ez sobera
“Ama, sar zaitez etxe barrura eta arduratu zure lanetaz (...) Kontakizuna gizonen zainpean egongo da, eta batez ere nire menpe. Nirea da, beraz, etxeko gobernua”. Hamar urte luzeren ondoren Ulises heroia etxera bueltatu eta halaxe esaten dio Telemako semeak Peneloperi. Emakume, zure gauzetara, gizonok idatziko dugu gizateriaren historia. Homerok Grezia zaharrean bere obra idatzi zuenerako erabakita zegoen noren esku zegoen boterea eta nardagarria da pentsatzea gauzak aldatu badira ere zentzu askotan nola ez diren batere aldatu. Errelatoak, Kontakizun Handiak, gizonen esku dirau.
XINGAR PUSKA BATEN TRUKE
Duela bi aste edo, hiltzeko besta egiteko enbeia zuten hankabikoz mukuru bete zen Baiona. Arrosa arin aireko lepokoak, kapeluak, bularretakoak, kamisetak, galtzak, kuleroak, galtzoinak eta galtzerdiak zeramatzaten soinean. Normalean, jende klase horrek, kolore hau, gutxiesten dituzten “emaxte eta gixon” ondasun gisa kontsideratzen du. Paradoxaz hantu mundu batean bizi ginela pentsatzen nuen, Baionako geltokian, Bilbotik etorri adiskide pare baten aiduru nengoela, trenak bata bestearen ondotik husten segitzen nituen bitartean. Hauxe urdanga-nobela bati hasiera emateko era egokia, ezta?
“Gauza batzuk bai, idatzi ditut, eta beste batzuk, berriz, nik ezin erranak dira!”
Ingeniaria da Sara Zaldaiz, eta uraren antolamenduaren ardura eman berri diote Nafarroako gobernuan. Erriberako Lurribar herrira joan da, ur-horniketa dela eta ez dela zenbait arazo baitira bertan, udalaren eta laborarien artean. Herri mailako aferak, ordea, hamaika zikinkeria ekarriko du azalera: enpresari handien jukutriak, alderdi politikoen baitako botere borrokak, eta, azkenik, asasinatze bortiz bat. Hortxe Ura ez baita beti gardena (Elkar, 2023), Xabi Lasa Gorraizen (Iruñea, 1967) lehen nobela, iazko Irun Hiriko Kutxa saria irabazitakoa.
BIGARREN MAILAKO GENEROAK
Gogoratzen dudanez, liburu edo komiki bat (edo bestela, koaderno eta idazluma/bolaluma bat) eskuetan dudala ikusten dut neure burua. Egia esan, asko irakurtzen dut, haurra nintzenetik, eta, nahiz eta ia genero guztiak mainarik gabe irakurtzen dudan, beldurrezko literatura nire gustukoena da, ezagutzen nautenek ondo dakiten bezala. Beldur klasikoa, body horror, folk horror, beldur kosmikoa, slasher, weird fiction, beldur psikologikoa… Berdin dio, beldur-mota guztiek erakartzen naute.