
ERREGINAREN KOPLAK
Familia bazkarietan dagoeneko, Macronen eta Bornen erretreten erreformaren kontrako lehia galdu dugulako, urrikalgarritzat gauzkate eta galtzearen ardura gure bizkar jartzen dute. Mila aitzakia aurkitzen dituzte: sindikatuak dira bekatorosak, manifestazio bukaeretan guzia suntsituz jazartzen diren bloke beltzen biolentzia, gobernu ustez progresista baten aurka batailatzea atzerakoia dela diotenak ere badira mahaiaren inguruan. Hamahiru aldiz karrikara jaitsi dena ihardukitzen saiatzen da, zainetara jauzi egin gabe: han izan bahintz, ez geninan/genian galduko... hamar milioi juntatu bagina Macronek legea berdin promulgatuko zinan/zuan... mugimendu sozialak ez ditun/dituk gutatik kanpo pizten eta garatzen... bai aldiz akabatzen!

Denbora abolituz
Zer du Mosen Bernat Etxepare handiak Rosalia kantari arrakastatsuarekin ikustekorik? Horrelako loturarik egin al dezaket, sakrilegio izan gabe? Mendeen harresiak abolituko bagenitu, Mosen Bernati gustatuko ote litzaioke bere koplak Rosaliak kantatuak entzutea? Galdera zerrenda potoloa dakarkizut goizon, irakurle, irudiz kidetasunik ez duten bi pertsonaia hauek parez par jartzen ditudanean.

GAUA, BIZIOA
Ez duzu asmatzen ahal, irakurle, zenbat maite ukan dudan, Euskal Herri barnealdean zehar, autoz eta gauez, gidatzea. Euskal Herri diodanean iparraldeko eremu huts hauek ditut gogoan. Bistan denatik, noskin gaindi, prefostaraino. Ilunpearen sakona, leize horizontala, soilik beribilaren argiek zulatzen dutena abiadura hartu eta aitzinatu arau. Neguan, hotza alde orotatik. Udaberrian haize hego beltzaren buhakoak. Udaran aldiz, bide bazterretatik jazartzen diren belar usain gatibagarriak. Ez dut larrazkenik aipatuko, naturaren, kulturaren eta arimaren betetasuna baizik ez didalako burura ekartzen.
HALABEHARRA?
Noizean behin ikusten dut, bazkaldu ondoren, EITB Kultura izeneko programa. Espazio horrek leiho bat eskaintzen die egungo euskal sortzaileei –eskultoreak, margolariak, zinemagileak, arte plastikoetakoak, musikariak, antzerkilariak, diseinatzaileak…–. Artista guztien ahozko adierazpen hizkuntza euskara da.

Independentziaren prezioa
Hasi baino lehen, ez dadila inor lar poztu, ez baitut idatziko ezein aberriren balizko independentzia politikoaren prezioaz. Gauza itxuraz xumeago bat hartuko dut hizpide: idazleen eta, oro har, artisten independentzia intelektuala.

Pentsatzea
Eta giltzari sarraila egokitzen badiogu? Egon gaitezke giltza-sorta gainezka jarri eta zuloari ertzak bortxatzen, temati, setatsu, burugogor, betea dagoena lehertzen, itsu, geure zilborrari emanak.

MENAGE A TROIS
Eseri aulki batean edo meditazio-kuxin baten gainean, bizkarra tente baina erlaxatuta. Nahi baduzu, begiak itxi ditzakezu.

Isiltasuna
Ba al dago isiltasuna baino esanguratsuagorik? Etengabe mintzo zaigu isiltasuna, mezu ezin argiagoak igorriz.

Kronotopoak
1975. Marsella. Ostatuz ostatu ibili zen galdezka, ia egun osoz, platera garbitzaile modura lana bilatzen. “C’est complete” erantzuten zioten. Nekatuta, katedralean sartu zen hiriko zaratatik alde egin eta atseden hartzera. Handik egun batzuetara, eliza katolikoaren Misión Española izeneko bulego batera joan zen.