MARI ANBOTOKOA ETA OLA BARRIA
Kristautasuna Euskal herrira heldu berri zegoela, Gorbeia inguruko herri txiki eta polit baten ola-jaun handiki bat bizi zen bere ola zaharrean. Urteak joan urteak etorri, zaharkitu eta gauzeztandu egin zitzaion bere ola zahar maitea eta berria egitea pentsatu zuen. Esan eta egin. Lehenengo, ola zaharrak zeuzkan gauza probetxugarriak aukeratu, gero falta zitzaion beste guztia lortu eta hasi zen ola berri hori egiten handikeriaz beterik. Behingo baten lortu zuen ola berri hori egitea eta pozik baino ere pozago zegoen lehengoa baino ola handiagoa eta hobea egin zuelako. Herriko zein albo-herrietako beste ola-jaunek sorots egiten zioten euren olatxoak ezerezean geratuko ote ziren bildurrez.
SUNTSIPENA
Duela urtebete, lagun on bat (esan dezagun P izena duela) urdaileko arazoak izaten hasi zen (tripako mina, ez zuen jandakoa ondo txegosten…). Sendagilearengana joan zen, ultzera bat edo antzeko zerbait zuela esango ziolakoan, baina glutenarekiko intolerantzia diagnostikatu zion. Ezusteko handia izan zen, noski, bai berarentzat, baita bere familia eta lagunentzat ere.
GEREZIONDOEN LORAKETA
Udaberria ofizialki martxoaren 20ean (edo 21ean, nori galdetzen diogun) hasten den arren, oro har ez diogu neguari behin betiko agur esaten apirila heldu arte. Edo horrela gertatu ohi zen, behintzat, klima-aldaketak mehatxua izateari utzi zion eta errealitate bihurtu zen arte. Alemanian, alde horretatik gauzak ere aldatzen hasi badira ere, aipatu dudan sentsazio hori oraindik sentitzen da. Are gehiago, esan ohi da udaberria heltzen ez dela harik eta gereziondoak loratu arte. Esan hori, dena den, berri samarra da eta 90eko hamarkadaz geroztik entzun daiteke bakarrik. Zergatik?
KARMA APETATSUA
Bizitza honetan dena zerbaitegatik gertatzen da. Ezer ez da besterik gabe gertatzen, ezertxo ere ez. Adibidez:
MAISU
Gurea ere etorkizuneko karrera izan zen iragan ez hain urrun batean. Etorkizunekoa eta iraupen luzekoa.
Idazleak ikastetxetan
Literaturaz eta irakurzaletasuna sustatzeaz eta zabaltzeaz ari nintzen enegarrenez ofizioko kide batzuekin (“iragan egun batez ostatu batean”…). Zer egin daiteke eskoletan ikasleak zaletzeko eta letren ingurumarian murgilarazteko? Zer mirari klase behar ote dugu irakurle kopuruak gora egin dezan?
Sarien itzala
II
(Bigarren atala)
Lehenengo bilera hartan ezagutu nituen nire kideak: Yrigaray andrea, Puch jauna eta Benitez andrea. Laugarrena, noski, Bartolini bera, balizko berdinketak hausteko ahotsa, pentsatu nuen. Bertan azaldu zidatenez, ordea, aho batez erabaki beharko genukeen irabazlea eta, beraz, erabateko adostasunak erdietsi beharko genituen. Hor hasi ziren denak irakurritakoen zerrenda egiten eta, zalantzarik gabe, irakurrita ez bagenituen denbora galtzerik merezi ez zutenen izenburuak errezitatu zituzten. Ez nuen protokoloa ezagutzen, bistan da, eta nik izen bakarreko zerrenda bat neukan: nire ordura arteko hautagaia, hiru zerrendatan, hain zuzen ere, birziklatzeko ontzira bidali zuten eskuizkribua, alegia.
Sarien itzala
I
(lehen atala)
Gaur kontatuko dudan hau ere Buenos Airesen (BA) gertatu zitzaidan. Behar bada, nire esperientziarik bitxienetako bat errealismo magikoaren kontinentean. Holakorik, noski, ez litzateke sekula gure Euskal Herrian gertatuko; hemen, errealitatearen zentzu arrazional zorrotza izateaz gain, mikrokosmos literario aratza eta interes ezkuturik gabea, eta berezko izaera leiala eta zintzoa baitauzkagu. Euskaldun hitza. Gertakariak urrun kokatu, itsasoaz gaindi, eta zerikusia duten pertsonek euskaraz jakin ez arren, izen guztiak asmatuak izango dira. Hori hemengo fikzio bakarra, gainerakoan nire idatziek benetan gertatutakoak jasotzen baitituzte, salbuespenik gabe.