
Espainiar Estatuko Idazle Elkarteen Konferentzia
Iazko abenduaren 12an Espainiako Alcala de Henares hirian egin zen Espainiar Estatuko Idazle Elkarteen VII. Konferentzia. Aurreko bilkuren bideari jarraituz, idazleen egoera fiskal eta laboralari dagokionez Artistaren Estatutuaren garapenean egin diren urratsak, egiteko falta direnak eta mahai gainean dauden proposamenak aztertzea zuen helburu. Horiekin batera, gaien artean zegoen, baita ere, egile eskubide digitalei buruzko Europako zuzentarauaren transposizioaren gauzatzea zertan den ikustea.

Juan San Martinen noranahikotasuna
Juan San Martinen figura zirriborratzen hasita, kalifikatibo parea datoz boteprontoan: todoterreno –Jose Luis Lizundiak erabilitakoa, kulturgintzan jokatu zuen noranahiko papera azpimarratuz–, eta kaleidoskopioa, Oier semeak ezartzen diona, noranahikotasun hori literaturaren mundutik haratago ere zabalduz.

Euskal Idazleen Elkartearen Lehen Pik-nik eguna
Batzuetan iruditzen zait Virginia Woolfek gela bat norberarena izateko plazeraz eta beharraz gogoeta egin zuenetik, hitza zorrotzegi hartu geniola eta idazleok ez garela hortik atera. Izan ere, idazketa oso diziplina bakartia da, eta, txantxak alde batera utzita, gutxitan izaten dugu aukera talde-lanean aritzeko, edo beste idazleekin harremanetan egoteko liburu aurkezpen bezalako ekitaldietan ez bada.