Elkarrizketa 2026/03/06

MISTER ELEIZEGIREN ITZALPEAN

Koldo Izagirre & Joseba Tapia

MISTER ELEIZEGIREN ITZALPEAN

Altzoko Handiaren figurak urte luzez piztu ditu euskal iruditerian era askotako hurbilketak, hala nola, historikoak, literarioak, zinematografikoak, akademikoak zein herrikoiak. Haren itzal luzean, belaunaldi askok aurkitu dute tamaina fisikoaz haragoko sinbolismo bat, desberdintasunarena, bazterrean geratzearena, ikusgarritasunaren eta ikusiezintasunaren arteko talkarena, alegia.

Baina badira lan batzuk, hain zuzen ere, pertsonaia historiko horren hezur-haragizko dimentsioa baino gehiago, haren inguruan eraikitako mitoari, metaforari eta ispilu-izaerari erreparatzen diotenak.

Fito Rodriguez
Artikulua 2026/03/05

Poesiaren kontra

Poesiaren kontra

2026ko martxoaren gaurko egunean, Donostiako Liburutegi Nagusiaren aurrean Poesiaren kontra lelopean egin duten elkarretaratzea eta gero, honako adierazpen hauek eman dituzte poeta prekario anonimo baten (hemendik aurrera O deituko diogu) lagun eta senideek. Adierazpenak bildu dituenak (erabili kazetari, antropologo, kuxkuxero edo egokien iruditzen zaizuen kontzeptua) aldez aurretik barkamena eskatu nahi die Euskal Herriko poetei (eta poetei orokorrean), poesiaren kontrako ekintza hau zilegiztatzearren, O-ri, bere intimitatea hain gordinki saltzeagatik (berak egin ohi duen bezalaxe), eta EIEri, honek ekar diezazkioken ondorio zuzenengatik.

Oihana Arana
Artikulua 2026/03/03

KAX-KAX

KAX-KAX

Ikastetxeko txangoan koma etilikoan murgiltzear egon den ikaslea salbatu ostean (salbatu zerbait esatearren idatzi dut, koma etilikotik at beste zerbaitetik salbatu beharko nukeela pentsatu baitut, baina ez dut argi nondik tira egin behar den 17 urteko ikaslea salbatzeko), nire umea gurasoenetik jaso egin dut, umeari liburu azokan erositako lau ipuin berri kontatu dizkiot (egun guztian kanpoan izan naizela konpentsatzeko edo), umea lokartu dut, umearen aurpegialotankontenplatu,umeaestali,umeamaitatu,umealogelanutzi,umeaetaumeaetaumea. Une horretantxe, ama perfektuaren ume-zerrendan txek guztiak beteta, nire ohera salto egin dut. Gauan murgilduta, azken egunotako ametsgaiztoa itzuli da. Betiko sorgina agertuko dela badakit sorgina ikusi aurreko beldur sakon berberak astindu nauelako.

Uxue Juárez
Elkarrizketa 2026/02/27

“Poesia espeleologia egitea da eta narrazioa landa zabalean ibiltzea.”

Teresa Colom i Pich

“Poesia espeleologia egitea da eta narrazioa landa zabalean ibiltzea.”

Teresa Colom i Pich (La Seu d’Urgell, 1973) andorratar idazlea da. Ekonomia Zientzietan lizentziaduna, urte luzez zenbakien eta kalkuluaren munduan jardun zuen, idazketari erabat eman aurretik.

Katalanez idazten du, eta Andorrako literatura garaikideko ahots berezienetako eta sendoenetakoa da. Literaturaren esparruan 2000. urtean agertu zen indarrez, Andorrako Gobernuak antolatutako Miquel Martí i Pol Poesia Saria eta Grandalla Saria irabazi zituenean. Aitorpen horien ondoren, Com mesos de juny (Edicions del Diari d'Andorra, 2001) argitaratu zuen, bere lehen poema-liburua, eta horrekin hasi zuen obra poetiko jarraitu eta trinkoa.

Aintzane Galardi Portu
Artikulua 2026/02/26

TXIKIA… ALA TXIKIENTZAT?

TXIKIA… ALA TXIKIENTZAT?

Nire egunerokoa haurtzarotik oso gertu dago. Hiru eta zazpi urteko bi umeren ama naiz, eta eskola publikoan lan egiten dut lehen hezkuntzako tutore gisa. Haurrez eta liburuz inguratuta bizi naiz, eta askotan haurrentzako istorioen artean igarotzen ditut egunak.

Maitane Pérez Gómez
Artikulua 2026/02/24

Irantzu Varelari eta Munilla gotzainari gustatu zaien filma

Irantzu Varelari eta Munilla gotzainari gustatu zaien filma

Datorren larunbatean Espainiako Zinema Akademiak Goya sariak emango ditu Bartzelonan, eta litekeena da Alauda Ruiz de Azua zinemagilearen (Barakaldo, Bizkaia, 1978) Los domingos filmak sari horietako bat baino gehiago irabaztea. Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorra eta Irizar Saria jaso zituen pelikulak, baita beste hainbat aitortza ere irailetik hona. Baina sari guztiez harago, Los domingos-ek solaserako eta hausnarketarako ematen du. Zinema aretoetan jarraituko du bolada batean. Eta etxeko goxotasunean gelditu nahi duenak, Movistar Plus plataforman izango du ikusgai ostiraletik aurrera.

Urtzi Urkizu
Artikulua 2026/02/19

Maitasuna, izotzezko arrakalen artean

Maitasuna, izotzezko arrakalen artean

Ez dut uste inoiz baimendu diodanik neure buruari artikulu bat hasteko neure liburu baten aipamena egitea, baina pudorea alde batera utzi eta zabarkeria hori barkatzeko eskatuko dizuet, sinboloei buruz hitz egin nahiko nukeelako eta ez zaidalako adibide argigarriagorik okurritzen sinboloen esanahi unibertsala adierazteko eta sinboloak erabiltzeko orduan idazlearen inkontzienteak duen eragina ilustratzeko.

Irati Jiménez
Artikulua 2026/02/17

Virginia Woolf Euskal Herrian

Virginia Woolf Euskal Herrian

Virginia Woolf Ingalaterrako goi-klasearen alaba zen, garai hartako inperio zabalenaren hizkuntza egiten zuen. Baina andrea zen. Idazlea izanik ikusi zuen lanerako dirua behar zela, dirua eta gela bat norberarena. Inguruko gizon intelektualek ez zuten idazteko arazorik: lekua zuten eta oinordetzan jasotako dirua eta ondasunak. Andreek, ostera, lekua irabazi behar zuten, eta goi-klasekoak izan arren, gizonek baino oinordetza txikiagoa jasotzen zuten, eta emakumeen lanek ere ordain urriagoa zuten. Ondo ordaindutako lanpostuak debekatuta zituzten. Gizonek, gainera, bazuten non idatzi, gela bat bakarrik edo lagunekin egoteko, gela bat irakurtzeko, musika entzuteko, beste ezein ardura barik. Aldea ikusi eta hartaz idatzi zuen Woolfek. Inperioaren hizkuntza ikasian idatzi eta irakurtzen zuen. Berea goi-mailakoen ingelesa zen. Urtean 500 libera utzi zizkion oinordetzan izeko batek. Pribilegioetatik idatzi zuen.

Iratxe Ormatza Imatz
Elkarrizketa 2026/01/15

«Rebista ulertzen dugu artea erakusteko beste espazio baten moduan».

Elena Olave eta Jone Erzilla

«Rebista ulertzen dugu artea erakusteko beste espazio baten moduan».

Elena Olave eta Jone Erzillarekin elkartu gara Bilbon Isla #1 Love aldizkariari buruz hitz egiteko. Uda aurretik aurkeztu zuten lehen zenbakia, eta elkarrizketa hau egiteko unean bigarrena izango dena ari dira prestatzen. Proiektuaren bultzatzaileek belaunaldi bereko hainbat artista saretu dituzte aldizkariaren edukiak osatzeko, eta Maria Gascon-i eman diote aldizkariaren estetika -eta harekin bat eginez datorren oparia- diseinatzeko ardura. Bere argazkiekin batera, Irantzu Yaldebere, Adrian Campos eta Maider Gonzalorenak datoz.

Aldizkariak funtsean artearentzako erakusleihoak berrasmatu eta zabaldu nahi dituen arren, ez da arteaz bakarrik ari, edo ez modu hertsian: osatu gabe geratu ohi zaizkien arteari buruzko elkarrizketak jarraitu nahi izan dituzte bertan, eta kritikaren ikuspegia zabaldu kronikaren hibridatzean. Artea eta beste diziplina batzuen arteko zubiak zabaltzen ditu Islak; haien artean, literatura.

Aldizkariaren aurkezpenei buruz solasean aritu gara lehenik: Anti- liburu-dendan eta Iruñeko Matalaz espazioan Egun Motelak eta Plazeratu kolektiboekin egin dituzte udaberrian. Elena Olave eta Jone Erzilla bultzatzaileek sortu dute zerotik proiektuari dagokion guztia, eta beren gain hartu dute zabalkundea ere: Anti- bera, Karrikiri, Katakrak, Kaxilda... Lan karga horrek suposatzen duen erronkaz eta irakaspenaz mintzo dira etengabe, pasio handiz. Ez da ohikoa paperean euskara hutsezko aldizkari berriak sortzea, are gutxiago estetika zaindu batekin, eta dagoeneko bigarren zenbakiak berrikuntzak izango dituela aurreratu dute.

Oier Guillan
HITZEN UBERAN

Uxue Alberdi eta Oier Guillanen eskutik sortu zen Hitzen Uberan webgunea, eta Euskal Idazleen Elkarteari beregain hartzea proposatu zioten. Haiek ez ezik, Ima Ubeda eta Danele Sarriugarte ere aritu ziren edukiak lantzen. 12 urte oparo egin zituzten. Hona hemen haiek utzitako altxorra.