SUDUR GORRIA: PERTSONA BATEK BERE BURUA TOPA DEZAKEEN LEKURIK TXIKIENA
Mikel Osete Aranda (1978, Iruñea) pailazoa da. Ohiko bideetan barna zirrikituak eta leku sekretuak bilatzen dituen ameslaria. Errotxapeako auzoan jaioa, Azuelo plazan patinatzailea izandakoa, bere hamaika irristaldiek eta tupust egiteko joerak Oreka Zirko Eskolara bideratu zuten. Hor, beste disziplinen artean, klowna ezagutu zuen eta, badakizue: pailazo batek jarraitu nahi duen bidea behin topatu ondoren, ezerk ez du geldituko. Heriotzak, agian, bizitzak prestatu digun azken broma (Mikelek dixit). Osetek berak bere eskuekin eraikitako harrizko etxera inguratu naiz elkarrizketa egitera. Kanpoan eseri gara, intxaurrondoaren itzalpean. Galderen erritmoa etendu nahiko balute bezala, katu txiki bat oiloekin jolasten da tarteka.
Beltza uso mezularia lagun. Nikolas Xamardo gaziliar eta euskalduna, gertakizunak eta borrokak
Beltza ere bada eta Beltza izenaz deitzen du Nikolasek. Ipar Euskal Herriko usozaleek Arabako Berrikano herrixkatik Bruselara garraiatu zuten kamioi batean, beste hainbat uso mezularirekin batera, eta han askatu zuten, hega eta itzul zedin etxera, bere usategira.
Etnolinguistikan irakurtzen denez, hegazti saldo eta animalia taldeetako kideei ez zaizkie izenak jartzen, “baina uso hori berezia da, ez da urdina, pixka bat beltza da, nortasun berezikoa, eta nirekiko daukan hurbiltasuna... badakit nik. Harreman oso berezia du nirekin. Eta harreman hori zauri batetik hasi zen. Normalean, usoengana hurbiltzen bazara, ihes egiten dute. Baina honek ez du ihes egiten ondora joaten natzaionean”.
2023a zen eta inoiz ez zen usorik itzuli Bruselatik Arabara ordura arte. Beltza izan zen lehena eta zaurituta heldu zen Berrikanoko usategira. Hegazti harrapakariek erasotu zuten 1.000 kilometro baino gehiagoko bidean, auskalo zein lurraldetako zeruan. Nikolasek sendatu egin zizkion bular eta hego zaurituak. Orain, hurbiltzean, ez da urruntzen.
Nikolas Xamardo, frankismoaren garaiko Galiziako maisu baten semea, galiziar eta euskaldun konprometitua, hainbat eta hainbat borrokatan engaiatua eta zigortua, Parisen Linguistika estudiatu eta Lacan eta Badiouren ikaslea, “gertakizunaren” erabaki-kontzeptuaren aztertzailea, XIX. Mendeko erromantiko berantiarra, uso-mezularien zalea.
ELKARRIZKETA Christiane Dunoyerekin
Christiane Dunoyer aostarra, antropologoa, idazlea eta dokumentalgilea da, bai eta Aosta Aranean dagoen Centre d'Études francoprovençales René Willien izeneko ikergunearen zuzendaria ere. "Rene Willien" izena, berriz, Aostako idazlea, alpinista, argazkilaria, kultur-eragilea eta II. Mundu Gerran Erresistentziako kidea izan zenari zor zaio. 1916an Aostan jaio eta bertan hil zen 1979an. Frankoproventzar kultura eta hizkuntzei buruzko ikerketak sustatzen dituen aipatu erakundeak Saint-Nicolas herrixkan du egoitza gaur.
«Poesia idazteari lotzen denak ere badu oharkabean bere burua osatzeko behar gisako bat»
Erroak Auritzen dituen eta Donostian bizi den euskal idazle eta poeta da. Kulturgintzan betidanik murgildua, hainbat ekimen eta elkarteren sustatzaile eta partaide izan da: Ez Dok Amairu, Aranzadi, Nafarroako Ikastolak, hainbat euskara elkarte, Bilboko Kafe Antzokia, Oteiza Fundazioa… Sorkuntzari dagokionez, literatura da bere eremu nagusia: saiakera, narrazioa eta, bereziki, poesia.
Toti Martinez de Lezearekin hizketan
Eleberri historikoaz hitz egingo dugu, baina batez ere mitologiaz, Toti Martinez de Lezearekin. Eta, bide batez, literaturaren munduarekin zerikusia duten beste gai batzuk aipatuko ditugu ere bai. Totiren etxean nago, urtero egiten diodan bisitan. Hemen, bere bulegoan, idazleak duen idazteko txoko magikoan. Elkarrizketa zati batean euskaraz egiten da, beste batean gaztelaniaz, eta gero itzultzeaz arduratzen naiz.
Labetik atera berriak
“Labetik atera berriak” saileko bigarren alea hemen da.
Oraingoan, Olatz Mitxelenak hartu du hitza, Etxe arrotz hau liburuaz hitz egiteko. Hamar ipuinez osatutako liburua da: gertuko egoeretatik abiatzen dena, egunerokoaren azal azpian dauden kontraesanak, arrakalak eta galderak agerian uzteko.
Zer gertatzen da etxea arrotz bihurtzen denean?
Minutu batean, egileak berak kontatuko digu liburuaren funtsa. Labur, zuzen eta bero-bero.
“Maitasuna hertsigarriaren narratibarekin apurtu nahi dut, eta irekiera posibleak erakutsi”
Marta Vusquetsek bere lehen poema-liburuan, En el reino de las gatas (Lastura, 2023) kontatu zuen nola atera zen emaztearen bizimodu heterozuzen batetik, ordurarte giltzapetutako desio lesbiko eta ez-monogamoari ateak irekitzeko. Bere lagun editore eta idazleek konbentzitu zuten mugikorreko oharretan idazten zituen poema horiek argitaratzeko.
“Leku hau eman diguzue, ba hartu egingo dugu, eta egingo dugu ondo”
Iazko irailaren 6an izan zen. Añorgako Antzoki Zaharrera sartu eta han topatu nuen Maria Oses Saiz (Arrasate, 2000), atearen aldamenean. “Guillotina festa” zen, Donostiako autoedizio topaketa. Miau estudioko materiala saltzen zebilen, irri konplize bana oparitu genion elkarri. Orduan erosi nuen “argiak sabaian korrika” izeneko poema bilduma.
Arrasateko Irati tabernan egin dugu zita. Olaia Inziarteren kantu bat entzuten da Maria atetik agertu denean. Ez litzaidake hasteko modu hoberik okurrituko. Geuretzat gordeko ditugu kafea atera ziguten artean elkarri kontatuak. Esku biak kikarari helduta zituela ziurtatu arte ez nuen piztu grabagailua.
Labetik atera berriak
Labetik atera berriak sailak liburu berriak ekarriko ditu lehen lerrora. Egileak berak kontatuko digu liburuaren funtsa; nolatan idatzi duen eta zergatik irakurri beharko genukeen liburua. Labur, zuzen eta bero-bero. Juan Garziarekin hasi dugu saila.