
Independentziaren prezioa
Hasi baino lehen, ez dadila inor lar poztu, ez baitut idatziko ezein aberriren balizko independentzia politikoaren prezioaz. Gauza itxuraz xumeago bat hartuko dut hizpide: idazleen eta, oro har, artisten independentzia intelektuala.

“Patxada eta gelditzeko abagunea eman dizkit Hugoeneak”
Bada sortzaile gazte multzo bat, bertsolaritzatik abiatu eta idatzira ez ezik, hitzen esparru osora zabaltzen ari dena. Tartean da Ane Labaka. Bere lehen nobela idazteko egonaldi betean hartu gaitu.

Juan San Martin, euskal kulturaren noranahikoa
Euskaltzaletu zenetik hil zen arte, euskararen beharretara egokitutako todoterreno edo noranahiko ibilgailu baten modukoa izan zen Juan San Martin Ortiz de Zarate, euskarak eta euskal kulturak zer behar huraxe bilatzen eta ematen saiatu zen idazle, euskaltzain, eragile, espeleologo, arkeologo, etnografo, mendizale eta argazkilari saiatu, erne eta nekaezina.

Pentsatzea
Eta giltzari sarraila egokitzen badiogu? Egon gaitezke giltza-sorta gainezka jarri eta zuloari ertzak bortxatzen, temati, setatsu, burugogor, betea dagoena lehertzen, itsu, geure zilborrari emanak.

MENAGE A TROIS
Eseri aulki batean edo meditazio-kuxin baten gainean, bizkarra tente baina erlaxatuta. Nahi baduzu, begiak itxi ditzakezu.

Isiltasuna
Ba al dago isiltasuna baino esanguratsuagorik? Etengabe mintzo zaigu isiltasuna, mezu ezin argiagoak igorriz.

Kronotopoak
1975. Marsella. Ostatuz ostatu ibili zen galdezka, ia egun osoz, platera garbitzaile modura lana bilatzen. “C’est complete” erantzuten zioten. Nekatuta, katedralean sartu zen hiriko zaratatik alde egin eta atseden hartzera. Handik egun batzuetara, eliza katolikoaren Misión Española izeneko bulego batera joan zen.

ZEDARRITZE-ARIKETA BAT
Zer da bihotz bat taupadarik ez badu.
Zer da zure baitatik erauzten dizuten hori,
bere aitari betiko lotuko zaituena nahi ez baduzu ere.
Fetu ilun, txiki eta likin bat,
odol eta mintzen artean igerian.