Euskal idazleak irakurle :: AMAIA ITURBIDE 2022/11/04

EUSKAL IDAZLEAK EUSKAL IRAKURLE

Euskal idazleak, lehenik eta behin, euskal irakurleak ere direlako, hona hemen Amaia Iturbideren irakurketa gomendioak:

AUKERATUTAKO LIBURUAK:

Urrutira bidalia,  Li Bai (Albert Galvany eta Pello Otxotekoren edizioa)
Enborretik,  Joxan Artze
Mundua betetzen zenuten, Tere Irastortza Garmendia
Haragi hosto, Juan Ramon Makuso

NABARMENDUTAKO LIBURUA:

Enborretik. Joxan Artze

Enborretik poema antologian Artzek arlo etikoa eta estetikoa elkartzen jakin duela argi ikusten da. Bere barne-barneko konpromisoak (Euskal Herriko arazoekin, gizaki zein gizartearekin eta oro har bizitzarekin) hitz-joko zainduen eta irudi estetikoki oparoen bitartez helarazten dizkigu bertan. Hausnarketa erlijioso eta filosofikoek horri guztiari laguntzen diote.

 

AMAIA ITURBIDE