Kronika 2023/05/18

Non dago kontrola?

Non dago kontrola?

Katixa Agirre idazlearen ustez adimen artifizialaren informazio-boterea nork daukan, horixe da urrea.Azaldu zuen botere banaketa hori bera dela lehenetsi beharko genukeena, egun jakina delako norenardurapean dagoen gidaritza: mendebaldeko gizon aberatsak. “Datuak kudeatzeko ahalmen horixe damugatu behar dena, bestela gizatearia salduta dago.”

Iratxe Muxika Karrion, EHUko ikaslea
Artikulua 2023/05/17

Fikzioa euskaraz Primeran plataforman

Fikzioa euskaraz Primeran plataforman

Literaturan saiakera batek edo zinean film dokumental batek kontu errealak egoki azaleratu ditzake. Baina, era berean, fikziozko lan batek gai beraren beste ñabardura batzuk ere erakutsi ditzake, edota, gertaera beraren aitzakian, beste gai batzuk jorratzeko bidea eman. Era horretan, egilearen obra atseginagoa egin dakioke hartzaileari eta gozamen iturri izan, are gehiago, ikus-entzunezkoen kasuan, irakurtzen diren lanak baino errazago kontsumitzen direlako, irakurketak esfortzu gehiago eskatzen duen heinean.

JON EUGI
Artikulua 2023/05/16

Armada profesionala eta ordaindutako haurdunaldiak (eta III)

Armada profesionala eta ordaindutako haurdunaldiak (eta III)

Honen aurreko bi artikuluetan egindako galderei erantzuteko, eta antzeko galdera gehiagori erantzuna emateko gaitasuna lantze aldera, komeni da justiziaren gaineko teoria nagusiak kontuan izatea. Behin-behinekoz hirutan bil litezke: gehienon ongizatea maximizatzea xedea dutenak (utilitarista); guztiaren gainetik norbanakoaren askatasuna errespetatzearen aldekoak (liberala), eta komunitatean nagusi diren balioak errespetatzea proposatzen dutenak (komunitarista).

PAKO SUDUPE
zutabea 2023/05/10

ERREGINAREN KOPLAK

ERREGINAREN KOPLAK

Familia bazkarietan dagoeneko, Macronen eta Bornen erretreten erreformaren kontrako lehia galdu dugulako, urrikalgarritzat gauzkate eta galtzearen ardura  gure bizkar jartzen dute. Mila aitzakia aurkitzen dituzte: sindikatuak dira bekatorosak, manifestazio bukaeretan guzia suntsituz jazartzen diren bloke beltzen biolentzia, gobernu ustez progresista baten aurka batailatzea atzerakoia  dela diotenak ere badira mahaiaren inguruan. Hamahiru aldiz karrikara jaitsi dena ihardukitzen saiatzen da, zainetara jauzi egin gabe: han izan bahintz, ez geninan/genian galduko... hamar milioi juntatu bagina Macronek legea berdin promulgatuko zinan/zuan...  mugimendu sozialak ez ditun/dituk gutatik kanpo pizten eta garatzen... bai aldiz akabatzen!

Itxaro Borda
Artikulua 2023/05/04

Irtenbide onartezina

Irtenbide onartezina

Gizakiaren historian emakumea eta eromena estuki lotutako bi hitz izan dira. Gure gorputzak eta garunak zeharkatzen ditutzen hamaika aferekin gertatzen den moduan, heteropatriarkatua arduratu da soka hori lotzeaz.

MIREN MINDEGIA
Artikulua 2023/05/03

ADIMEN ARTIFIZIALAREKIN BUELTAKA

ADIMEN ARTIFIZIALAREKIN BUELTAKA

Orain dela aste batzuk, lagun batek ChatGPT erabiltzea iradoki zidan. Berak ia egunero erabiltzen zuen eta ziurtatu zidan oso dibertigarria zela, pertsona erreal batekin (beno, «pertsona tentel batekin» esan zuen egiaz) hitz egitea bezalakoa zela. Edo ia. Eta nik, zientzia-fikziozko eta beldurrezko film- eta liburuzalea naizenez gero, horrelako teknologia amesgaizto bihurtzen den hamaika egoera gogoratu nituen eta ez nion kasurik egin. Are gehiago, beste zaletasun bat aurkitzea gomendatu eta mesedez, ChatGPTi niri buruz ez hitz egiteko eskatu nion. Badaezpada. Hau idazten dudan bitartean, lagun horrek Adimen Artifizialarekin solas egiten jarraitzen du, noizean behin bere senarrak eta semeak lagunduta.

IZASKUN GRACIA
Elkarrizketa 2023/04/27

“Oihenarten poema berriak aurkitu ditugu,

eta bila segitzen badugu, gauza gehiago aurkituko ditugu”

Gidor Bilbao

“Oihenarten poema berriak aurkitu ditugu, eta bila segitzen badugu, gauza gehiago aurkituko ditugu”

Arnaut Oihenart (Maule, 1592 – Donapaleu, 1668), historialari eta idazlea. Notitia utriusque Vasconiae, tum Ibericae, tum Aquitanicae historia liburua argitaratu zuen 1638an, eta 1657an, berriz, Les Proverbes Basques, recueillis par le Sr. d’Oihenart; plus les poésies basques du mesme auteur, literatura lana, bi zatitan bereizia; atsotitz bilduma dugu, batetik, eta poemak, bestetik: Oihenarten gastaroa neurthitzetan. Gauza bere horretan zegoela uste genuela etorri da aurkikuntza, idazlearen poema berriak aurkitu baititu EHUko Ikasketa Klasikoen Saileko irakasle eta Monumenta Linguae Vasconum taldeko ikertzaile Gidor Bilbao Telletxeak (Bermeo, 1965). Inondik ere, gure literatura zaharraz genuen ikuspegia berritzen lagunduko digun leihoa ireki digu irakasleak.

miel a elustondo – zaldi ero
Artikulua 2023/04/26

OHITUREN ALDAKETA: IHAUTERIAK

OHITUREN ALDAKETA: IHAUTERIAK

Bizitzaren atzetik noala iruditzen zait: Gabonak pasatu ziren eta solstizioei buruz hitz egiten nuen nire lehenengo artikuluan; geroxeago neguak aurrera egin zuen eta Olentzerori buruz hitz egin nuen bigarrenean; orain, udaberrian sartu garen honetan ni, berriro ere, artikulu honekin inauterien garaira itzuliko naiz. Hain doa azkar mundua, edo agian ni naiz motel eta bizitzaren atzetik nabilena? Batek daki…

ARITZA BERGARA
Artikulua 2023/04/20

Informatua egotea kaltegarria da?

Informatua egotea kaltegarria da?

Behategiak aurten aurkeztutako txostenak dioenez albisteetan “oso” edo “izugarri” interesatuta daudela dioten pertsonen ehunekoa nabarmen jaitsi da. 2017. urteaz geroztik berriak “batzuetan” edo “sarritan” saihesten dituztela diotenen kopurua bikoiztu egin da herrialde batzuetan.

JON EUGI
HITZEN UBERAN

Uxue Alberdi eta Oier Guillanen eskutik sortu zen Hitzen Uberan webgunea, eta Euskal Idazleen Elkarteari beregain hartzea proposatu zioten. Haiek ez ezik, Ima Ubeda eta Danele Sarriugarte ere aritu ziren edukiak lantzen. 12 urte oparo egin zituzten. Hona hemen haiek utzitako altxorra.