EUSKAL IDAZLEAK EUSKAL IRAKURLE
Euskal idazleak, lehenik eta behin, euskal irakurleak ere direlako, ekimen berria abiatu dugu EIEn:
"Euskal Idazleak euskal irakurle".
AUTOA PIRUBIKA
—Malentxu, musu eta banoa.
—Ez amaaa! Turekin nahinut.
—Berandu iritsiko naiz lanera.
—Malen, maitea, agurtu ama. Gaur plastilinarekin ibiliko gara!
—Etut patinina nahi.
—Zatoz, txiki. Leihotik esango diogu agur.
«‘Bizitzak’ ez da gure familiaren biografia bakarrik, historia liburu bat ere bada»
Behin, etxean aitari aditutakoak grabatzea bururatu zitzaion behin Koldo Alijostes Bordagarai (Amezketa, 1962). Hurrena, gurasoen urrezko ezteiak ospatzen zituztela baliatuz, grabatutakoa zurian-beltz jarri, paperera eraman eta opari egin zien aita-amei. Hariari tiraka, Bizitzak (Pamiela, 2020) ondu zuen, historia liburu bat, istorioz betea, Historia ofizialak jasotzen asmatu ez duen egiaz betea. Euskal Herriaren historia, Alijostes Bordagarai familia zabalak gauzatua.
«Pareta bat jartzen dut nire eta neure obraren artean»
Idazle zaildua dugu Arrate Egaña Gimenez (Errenteria, 1963). Nahi beste dira argitaratutako liburuak, eta gutxi ere ez jasotako sariak: Erroxape, Emakumeak Kontari, Lizardi, Gabriel Aresti, Donostia Hiria, Mikel Zarate... Baporea saria irabazitako ‘Printzesa puzkertia’ irakurri genion aspaldi eta bide handia egin du handik hona, ale mamiz beteak eskainiz beti irakurleari. Ipuingintzan nabarmendu du bere burua, eleberrigintzari uko egin ez badio ere. Oraindik orain argitaratua duen ‘Itzalen distira’ (Erein, 2022) ipuin-liburua hartu eta joan gatzaizkio...
Denbora tarte bat, norberarena
Gogotsu bezain urduri heldu zen, pauso bizian. Bi maleta baino ez zeramatzan arrastaka; bata arropa gutxirekin –bi astez bizirauteko aski eta sobera, pentsatu zuen bere kolkorako– eta bigarrena, berriz, liburuz, kaieraz eta apuntez gainezka. Oihalezko poltsa gorri maiztu bat ere bazeraman sorbaldatik zintzilik, janari-karraio. Badiak eskuzabal egin zion abegi, udako lehen turista taldeei bezalatsu.
«Kontenplazioak ematen duen soseguaz, eta sostenguaz, idatzi nuen ‘Zoonomia’»
Duela sei urte argitaratu zuen lehen liburua, Pentsatzeko txokoa, Xabier Lizardi saria, eta bost gehiago ere publikatuak zituen —Atrapa eguna, Eskola hodeian eta Etxegabetuak, haur eta gazte literaturan eta Hirutter eta Jende likidoa helduentzako narratiban—, oraingo Zoonomia baino lehen, Xabier Lete VI. Poesia Saria irabazitako obra. Biokimika eta piano ikasketak ditu Nerea Arrien Elordik (Lekeitio, 1976) eta zientziaren gainean eraikiak ditu letrak, edo alderantzira, bien artean zangalatraba eratu nahi bere barruko literatura-ahotsa.