Artikulua 2024/03/07

AURRERAPEN TEKNOLOGIKOAK

AURRERAPEN TEKNOLOGIKOAK

Artikulu honekin, gaur egungo aurrerapen teknologikoei buruz hitz egin nahi dut. Baita aldaketa horiek lanbideei nola eragiten dieten -edo eragin ahalko dieten- arreta berezia jarriz idazle gisa egiten dugun lanari.

ARITZA BERGARA
Artikulua 2024/03/05

KAFKAREN HERIOTZAREN MENDEURRENA

KAFKAREN HERIOTZAREN MENDEURRENA

Aurtengo ekainaren 3an beteko dira ehun urte Franz Kafka hil zenetik. Berak oihartzun hori ezagutu ez arren, XX. mendeko Literatura unibertsalean eragin handienetakoa izan duen idazlea izan da, bere obra original eta paregabearen ondorioz. Bitxia da nola iritsi diren bere idazlanak munduko irakurleengana.

JON EUGI
Artikulua 2024/03/01

SORKUNTZARI (EDO HAREN KONTSUMOARI) BURUZ

SORKUNTZARI (EDO HAREN KONTSUMOARI) BURUZ

Urtea hasi baino lehentxeago, sare sozialak sutan jarri ziren idazle baten adierazpenen aurrean, liburutegiez arranguratzen baitzen (argitu ere egin behar da idazle horren liburuak bestsellerrak direla; hau da, diru pilo bat irabazten du, idazle gehienek ez bezala). Hain zuzen ere, beraren ustez, liburutegiak doako zerbitzua izatea arazo handia zen, egileek dirurik jasotzen ez zutelako jendeak beren liburuak irakurtzen zituenean.

IZASKUN GRACIA
Artikulua 2024/02/27

Oroimena

Oroimena

Badakizue Imanol Larzabalek eta George Moustakik kantatzen duten “Zergatik” kanta malenkoniatsu-ederrak zer dioen: Zergatik ikasi/ ahaztekotz gero/ ikasiak oro? (Letra: Jon Mirande). Eskerrak bizi garen artean ez dugula dena ahazten.

Pako Sudupe
Artikulua 2023/12/29

Hariak

Hariak

Hasieran ez dut ezer esaten. Kamera analogikoarekin egindako selfie bat igotzen dut eta esperoan geratzen naiz, timelinean agertzen diren mezuak irakurtzen ditudan bitartean. Ezagutzen ez ditudan erabiltzaileek beren burua aurkezten dute, plataforma berria zertarako erabiliko duten azalduz. Izan ere, sare sozial bakoitzak funtzio ezberdin bat bete behar du eta ezin gara Threadsen Instagramen garen pertsona bera izan.

Iosune de Goñi
Artikulua 2023/12/22

Ama ez-perfektuak, iheslariak, abortistak eta emakume obsesionatuak, 2023ko zinemako uzta

Ama ez-perfektuak, iheslariak, abortistak eta emakume obsesionatuak, 2023ko zinemako uzta

Fikzioa leiho eta ispilu dela esan zuen behin Estibaliz Urresola zinema zuzendariak Iruñean eman zuen aurkezpen solasaldi batean.

Miren Mindegia
Artikulua 2023/12/20

OHITUREN ETA OSPAKIZUNEN EBOLUZIOA

OHITUREN ETA OSPAKIZUNEN EBOLUZIOA

Duela ia urtebete Euskal Idazleen Elkarterako lehen artikulua idatzi nuen. Eta orain bezala, Gabonetara hurbiltzen ari garen honetan -neguko solstizioa-, ospakizunetan eta hauen eboluzioan zentratu nintzen. Orain irakurtzen ari zaren honekin, artikulu sorta hau amaitzen da, azkena izango da. Hilabete hauetan gure gizartean errotuen dauden tradizio eta ospakizunen bilakaerari landu dut, azken finean tradizioak herri baten kulturaren eta nortasunaren zati garrantzitsu bat dira. Urteetan zehar, tradizioak eboluzionatu eta aldatu egin dira belaunaldi bakoitzaren behar eta nahietara egokitzeko.

ARITZA BERGARA
Artikulua 2023/12/18

OSTATUETAKO HITZAK

OSTATUETAKO HITZAK

Gure herri txikiak, dagoeneko, egiazko desertuak dira. Hamar kilometroko lasterraldi luze batean, bidez bide, ingurua egiten diozunean, ez duzu jada nehor gurutzatzen. Autoen ibilera errazteko pilota plaza erauzi zutenetik, plazak ere ez du batere potretik. Hori bai, leihoren batetik ihesi dabilen neguko su usainak gatibatzen zaitu eta Irulegiko irratiko igandeetako mezaren herotsak entzuten dituzu, predikuak, kantak, marmarak eta Angelusa. Sentimendu berezia da, xendra eta errepide horiek oro haurtzaroan, beltzez eta urdin ilunez jantzi jende elekariz mukuru ezagutu baldin badituzu. Badakizu orduan, mundua isildu dela, hustu dela, lehia ekonomizista horretako galtzaileak beren sukalde zokoetan entzerratzen direla.

ITXARO BORDA
Artikulua 2023/12/11

Bidegabekeria historikoengatik barkamena eskatu behar da?

Bidegabekeria historikoengatik barkamena eskatu behar da?

Estatuen arteko barkamenaren politika tirabiratsuak zerikusi handia du Bigarren Mundu Gerran egindako izugarrikeriekin. Alemaniak milaka milioi dolar ordaindu ditu Holokaustoagatik egindako erreparazioetan, bizirik atera direnei eta Israelgo Estatuari kalte-ordain gisa. Bundestag-ean egindako hitzaldi batean, Konrad Adenauer kantziler alemaniarrak 1951n adierazi zuen Alemaniako herriaren gehiengo handiak gorrotatu egiten zituela juduen aurkako krimenak, eta ez zuela horietan parte hartu. Baina aitortzen zuen Alemaniako herriaren izenean ezin adierazizko krimenak egin direla, kalte-ordain morala eta materiala eskatzen dutenak.

PAKO SUDUPE
HITZEN UBERAN

Uxue Alberdi eta Oier Guillanen eskutik sortu zen Hitzen Uberan webgunea, eta Euskal Idazleen Elkarteari beregain hartzea proposatu zioten. Haiek ez ezik, Ima Ubeda eta Danele Sarriugarte ere aritu ziren edukiak lantzen. 12 urte oparo egin zituzten. Hona hemen haiek utzitako altxorra.