Artikulua 2025/09/30

Irudien mugimenduen zerrendatzea

Irudien mugimenduen zerrendatzea

Klaxonekin Morse kodean komunikatzeko gaitasunik bagenu, gure artean solastatzeko arazoak aldatuko lirateke?

Karrika ertz honetan iritsi berri den autoak Kiss FM-ko ingelesezko kantu dantzagarri horietako baten melodiari esker nire baitakoak, nolabait, mugiarazten ditu

Ondoan jarri berri den adineko gizonak erosketa-orga ongi kokatu ondotik kafe ebaki bat hartzen dabil. Haren emazteak—hala dirudi behintzat— etxean falta diren elikagaiak zerrendatzeari ez dion uzten.

Hasier Larretxea
Artikulua 2025/09/23

Euskal literatura, errepublikarik gabeko herri baten aberri literarioa

Euskal literatura, errepublikarik gabeko herri baten aberri literarioa

Bere buruarentzat errepublikarik eraiki ez duen herri batentzat, hizkuntza propio bat izatea komunikazio tresna partikular bat izatea baino askoz gehiago dela ulertzeko ez da asko behar. Enpatia apur bat, besterik ez. Baina ahalegina egiteko prest ez dagoenarentzat apur bat ere gehiegi izan litekeenez eta inor ezin dugunez enpatiara obligatu, euskaldunok askotan sentitzen gara obligatuta gauzarik oinarrizkoenak eta humanoenak esplikatzera. Esate baterako: herri batek beste legezko etxerik ez daukanean, bere hizkuntza etxe bat izan daitekeela. Euri eguneratako aterpe bat. Otsoek ulu egiten dutenean lagunekin batzeko leku bat.

Irati Jimenez
Artikulua 2025/09/18

Konspirazioak

Konspirazioak

John F. Kennedy  erail zuen Lee Harvey Oswald tirokatzaileari agindua eman zion beste inor egon al zen? Mafia? CIA? Militarrak nahastuta egon ziren AEBetako presidentea paretik kentzeko Dallasko atentatu hartan? Kasuari buruzko hamaika teoria daude. Agintarien aurkako konspirazioak ez dira atzo goizekoak; gizateriak aspalditik ezagutzen ditu. Agian, dokumentatuta dauden zaharrenen artean ezagunena, K. a. 44. urtean, senadoreek Julio Cesar erromatar enperadorea erail zutenekoa izan daiteke. Masoiekin lotutakoak ere ez dira gutxi izan; ekintza garrantzitsu batzuen atzean eurak egon direla zabaldu da behin baino gehiagotan. Nola ezkutuko elkarte bateko partaideak diren, sekretismoz inguratuta egon dira eta sarritan lotu izan dira historia aldarazi duten gertakari harrigarri edo susmagarri batzuekin. Berez, elkarte horren printzipioen artean gizateriaren aurrerabidearen alde jardutea badago ere, alegia, kalterik ez eragitea.

Jon Eugi
Artikulua 2025/09/16

PETRARKA BAKARKA

PETRARKA BAKARKA

Uda honetan bizkar-zakuan eraman dudan liburu bat banuen, laguna bezala, nire aiduru-denborak oro ausaz bete dituena, Petrarkaren Bizitza bakartia izeneko saiakera hain zuzen ere. 1346ko obra batek nola goza dezake XXI. mende laurdeneko izaki herbala? Hauxe izan da nire buruari askotan egin diodan galdera... eta ez dut oraino arraposturik atzeman, irakurtzeko plazer soilaren muineko isiltasuna salbu. Edonoiz ustiatu ditut italiar idazle mozkotearen hitzak Axularren doinuan mintzo zitzaidan bitartean, bere ohar eta greziar zein latindar pentsalariekiko erreferentzia ugariekin: Virgilio, Anbrosio, Pline zaharra, Ovidio, Juvenal, Horazio -ez Miamiko espertoen burua, ez...-  Zizero eta Seneka, besteak beste. Agustin eta Deuteronomaren egileak ere hor zeuden Petrarkaren lumapean...

Itxaro Borda
Artikulua 2025/07/24

Vladimir Arseniev gogoratu nahi dugu

Vladimir Arseniev gogoratu nahi dugu

Vladimir Arseniev (1872-1930) San Petersburgoko idazleak eta zientzialariak aurrea hartu zien Stalinen hatzaparrei, ez harengandik ihes egitea lortu zuelako, baizik eta gaixotu eta, zoritxarrez, atxilotzeko agindua baino lehen hil zelako. Haren ordez, Stalinek Arsenieven emaztea, Margarita, hilarazi zuen, Japonen alde zelatari-lanak egitea leporatuta. Senar-emaztearen alaba ere atxilotu eta Gulagera bidali zuen Stalinek.

Elena Galzusta
Artikulua 2025/07/15

Hizkuntza eta kultura, maitasunaren eta ilargiaren antzean

Hizkuntza eta kultura, maitasunaren eta ilargiaren antzean

Sortzailea bakarrik dago hausnarrean, barruko beharrizan batetik hasten da, barruan kabitzen ez zaion beharrizan handiegi batetik. Grinaz heldu eta biribildu arte ekinean segituko du. Burutu eta gero erakustaldia hasiko du: hizkuntza-kideekin partekatuz lana osatuko du.

Iratxe Ormatza
Artikulua 2025/07/08

Joxe Azurmendi, idazle eta irakasle

Joxe Azurmendi, idazle eta irakasle

Uztaileko berriarekin batera, EHUko Joxe Azurmendi Katedrako kideak Usurbilen elkartu ginen, bazkari baten bueltan harekin ditugun oroitzapen eta bizipenez hitz egiteko tartea hartu genuen.

Iñaki Zabaleta, Arantza Etxeberria, Cristina Lasa, Ekai Txapartegi, Antonio Casado
Artikulua 2025/07/08

Urtarrilaren 23ko oroitzapenak, Antonio Zabalaren oroimenez

Urtarrilaren 23ko oroitzapenak, Antonio Zabalaren oroimenez

Aurtengo urtarrilaren 23a zen. Etxean nintzen, gosaltzen. Txirrina jo zuten kaletik. Postaria zen. Atariko atea zabaldu nion interfonotik. Buzoian kabitzen ez eta, euria zela eta busti egingo zenez, etxeraino ekarri zidan. Eskerrik asko eta agur. Sobre handi bat zen, Euskal Idazleen Elkartetik bidalia. Zabaldu eta `Urte Berri On´eko oparia: koaderno bat, txuriaren gainean belzten hasteko gonbita. Azalean hitz hauek: “Noraino eramango oinek, noraino hitzek?”. Bezperan jasoa nuen gonbita EIEtik: artikulu bat idazteko proposamena, lehen aldiz. Jaso nuen unetik besterik ez nuen buruan: Zer arraio kontatu behar diet nik idazleei?

Iñaki Iturain Azpiroz
Artikulua 2025/07/01

LIBURU AURKEZPENAK

LIBURU AURKEZPENAK

Liburuen aurkezpenek ez dute ezertarako balio; hau da, aurkezpenak egiteak ez du nahitaez salmenta bermatzen. Aurkezpen asko berdin salmenta asko formula ez da existitzen. Idazleoi, liburu berri bat argitaratzen dugunean, aurkezpenez aurkezpen joateko prestutasuna eskatzen zaigu, eta gehienetan pozarren egiten dugu, baina jakitun izanda ekitaldira lagunen bat, ahaideren bat edo beste edo, txarrenean, inor ez dela etorriko.

Maite López Las Heras
HITZEN UBERAN

Uxue Alberdi eta Oier Guillanen eskutik sortu zen Hitzen Uberan webgunea, eta Euskal Idazleen Elkarteari beregain hartzea proposatu zioten. Haiek ez ezik, Ima Ubeda eta Danele Sarriugarte ere aritu ziren edukiak lantzen. 12 urte oparo egin zituzten. Hona hemen haiek utzitako altxorra.