
Pertsonaren kontzepzio narratiboa
Bigarren Mundu Gerran, Frantziako Erresistentziako kideek bonbaketariak gidatu zituzten naziek okupatutako Frantziaren gainean. Bonbak fabriketara eta jomuga militar batzuetara jaurtitzen bazituzten ere, ezin zuten saihestu hildako zibilak egotea. Egun batean, hegazkin bonbardatzaile horietako baten pilotuak, aginduak jasotzean, ikusi zuen jomuga bere jaioterria zela (istorio hau, beharbada, ipuina baino ez da; guretzat interesgarria halere!) Misio horretatik bera kentzeko eskatu zuen.

Mundu berriak asmatu
The Insect Crisis liburuaren hitzaurrean, Oliver Milman kazetariak intsekturik gabeko etorkizun posible bat irudikatzen du. Autoreak dioenez, mendiak, lorategiak eta hiriak hutsik geratuko lirateke eta inork ez luke erleen burrunba edo kilkerren kantua entzungo

Matxirulo kezkatiari
“Benetan uste duzu gaur egun oraindik ez garela berdintasunean bizi? Eta zeintzuk dira emakumeei falta zaizkizuen eskubideak, bada?”, “Muxu bat eman al zaitzaket? Galdetzen dizut ze batek daki, gauzak nola dauden ikusita…”, “Ez duzu uste gauzak tonu hobeagoan adieraziko bazenute haserre zaudetela iruditu gabe, hobe ulertuko liratekela aldarrikatzen duzuena?”. Azken aldian inguruan entzun ditudan galderetako batzuk dira, niri egindakoak batzuk, zeharka iritsi zaizkidanak besteak.

AISIALDIAN ALDAKETAK
Uda amaitu berri da eta, beste behin ere, bisitatu ditugun tokietako argazkiek sare sozialak betetzen dituzte, gozatu ditugun ametsezko paisaiak gogoraraziz. Argentinako Patagonia eta Iguazuko ur-jauziak bezalako leku urrun eta exotikoak, Kanbodiako Angkor tenpluak, Australiako Koral Hesi Handia, Peruko Andeetako Machu Picchu mendiaren altuera sakratuak, Txinako Harresi Handia, Indiako Tal Majal... Ezerk ez gaitu harritzen, dena eskura baitugu gure poltsikoak jasaten badu, noski.

Luxu gutxiago eta propina gehiago
Eguraldia lagun, diru arazorik ez dutenek udako egun luzeak probestu dituzte urtaroari dagozkion oporrez gozatzeko: etxetik kanpoko otorduak, hondartza edo mendira irteerak, bidaiak… Horretarako eragozpenik izan ez dutenak, ziur, sos faltarik ez dutelako, kontu korronteetan milioien jabeak direnak izan dira, milioidunak, alegia. Horien artean ez dira gutxi luxuaren atzetik ibili direnak, dirua barra-barra xahutuz: festa pribatuetan, luxuzko jatetxeetan otordu oparoak eginez, edo ametsezko bidaiak eginez, beren itsasontzi edo hegazkin pribatuetan, kasu batzuetan. Era batera edo bestera, beren plazer hedonista ase nahirik jardun dute, baliabide material oparoek ahalbidetzen dietenez.

Espresuki onartu gabeko betebeharrak
Ikuspegi liberala kontuan hartzen badugu, betebeharra bi modutara bakarrik sor daiteke: gizakienganako betebehar natural gisa, denok gizaki arrazional garenez, edo bestela, borondatezko betebehar gisa. Betebehar naturalak unibertsalak dira. Horien artean daude pertsonak errespetuz tratatzea, justizia egitea, ankerkeria saihestea eta gisa horretako betebeharrak. Borondate autonomo batetik (Kant) edo balizko kontratu sozial batetik (Rawls) sortzen direnez gero, inor ez hiltzeko edo inori ez lapurtzeko ez da inoren baimen espresurik behar.

POESIA, BIDE
Batzuetan, poeta zendu berri baten azkeneko bildumak irakurtzeak harritzen gaitu, eta hunkitzen ere bai. Amestu duzun bide bat egin du, eta horretaz idazten dabil azken hatsa eraman arte. Beharbada, belaunaldi kidetza istorioa baizik ez da, gustu aierua, kultura partekatu ipuina, preseski partekatzen ez ditugun hizkuntzen gainetik.

GORPUTZ ETA IDENTITATE DESGAITUAK MAITATZEA
Zuzentzaileak gorriz azpimarratzen ditu kapazitismo, kuerdismo, neuroaniztasun edo patologizazio bezalako hitzak. Sigi-saga gorria ordenagailuan eta mugikorrean, etxean eta kalean agertzen da, existitzen ez den edo ikusi nahi ez den hori agerian utziz. Euskaltzaindiaren hiztegiak ere ez ditu hitzak jasotzen eta euskarazko Wikipedian neuroaniztasuna da artikulu bat daukan kontzeptu bakarra.

Hil da arrosa, gora arrosa!
Googleen Greta Gerwing tekleatu eta, bat-batean, txiparta arrosa distiratsuez bete zait pantaila. Bilaketaren emaitza guztiak ere arrosez tindatu dira berehala. Nolakoa den kapitalismoaren makinaria, pentsatu dut, ezin uka ez duela txunditzeko gaitasuna galtzen.