Artikulua 2026/03/12

MARRAK ETA TRAZUAK

MARRAK ETA TRAZUAK

Idazten hasi zara.

Ez daukazu argi zergatik egin duzun, nork jarri dizun arkatza eskuan, edo noiz ireki duzun dokumentu berria. Ez zara hasiko izenburutik, ez eta hitzaurretik ez baitakizu zein den arrazoia, zein den asmoa. Paperak ez dizu erantzuten, zeure burua erantzuten zoaz paperean. Barnean duzun nebulosa oskarbitu ez baina antolatzen doa orria marratu ahala, txatalez txatal osatzen duzu logika moduko bat, edo halako zeozer. Zer adierazi nahi duzun ezta zuk ere ez dakizu baina argi dago zerbait duzula adierazteko. Idazteko materiala psikologoa baino merkeagoa da. Lagunak esan dizu denbora daramala idazten. Berak argi dauka zerbait oihukatzeko beharra asetzen duela horrela. Poltsiko batean arkatza eta bestean esprai potea daramatza. Batzuetan  olerki bat, bestetan pintada bat izango da emaitza. Edonola ere, arrazoiak gidatzen dizkio eskuak eta sistema salatzeko zuzentzen ditu trazuak.

Leire Ugadi
Artikulua 2026/03/10

HAU EZ DA NOBEDADE BAT. May Ayim, munduko poesia kaierak. Itzultzailea: Garazi Ugalde

HAU EZ DA NOBEDADE BAT. May Ayim, munduko poesia kaierak. Itzultzailea: Garazi Ugalde

Zenbat hilabetez, astez, egunez, minutuz liburu bat da nobedade? Zer esan nahi du nobedade hitzak? Nora garamatza? Eta, batez ere, nola?

Nobedade bat irakurtzea kimera bat da. Esku artean, gaur, kaleratu den eta erosi berri duzun hori zahartzen ari da; herdoilduz doa eta orriak hauts bilakatuko dira mugikorrak erakusten dizun beste horren mesedetan: beste autore batek beste zerbait egin du, eta beste batek, eta enegarren batek baita ere.

Garazi Albizua
Artikulua 2026/03/05

Poesiaren kontra

Poesiaren kontra

2026ko martxoaren gaurko egunean, Donostiako Liburutegi Nagusiaren aurrean Poesiaren kontra lelopean egin duten elkarretaratzea eta gero, honako adierazpen hauek eman dituzte poeta prekario anonimo baten (hemendik aurrera O deituko diogu) lagun eta senideek. Adierazpenak bildu dituenak (erabili kazetari, antropologo, kuxkuxero edo egokien iruditzen zaizuen kontzeptua) aldez aurretik barkamena eskatu nahi die Euskal Herriko poetei (eta poetei orokorrean), poesiaren kontrako ekintza hau zilegiztatzearren, O-ri, bere intimitatea hain gordinki saltzeagatik (berak egin ohi duen bezalaxe), eta EIEri, honek ekar diezazkioken ondorio zuzenengatik.

Oihana Arana
Artikulua 2026/03/03

KAX-KAX

KAX-KAX

Ikastetxeko txangoan koma etilikoan murgiltzear egon den ikaslea salbatu ostean (salbatu zerbait esatearren idatzi dut, koma etilikotik at beste zerbaitetik salbatu beharko nukeela pentsatu baitut, baina ez dut argi nondik tira egin behar den 17 urteko ikaslea salbatzeko), nire umea gurasoenetik jaso egin dut, umeari liburu azokan erositako lau ipuin berri kontatu dizkiot (egun guztian kanpoan izan naizela konpentsatzeko edo), umea lokartu dut, umearen aurpegialotankontenplatu,umeaestali,umeamaitatu,umealogelanutzi,umeaetaumeaetaumea. Une horretantxe, ama perfektuaren ume-zerrendan txek guztiak beteta, nire ohera salto egin dut. Gauan murgilduta, azken egunotako ametsgaiztoa itzuli da. Betiko sorgina agertuko dela badakit sorgina ikusi aurreko beldur sakon berberak astindu nauelako.

Uxue Juárez
Artikulua 2026/02/26

TXIKIA… ALA TXIKIENTZAT?

TXIKIA… ALA TXIKIENTZAT?

Nire egunerokoa haurtzarotik oso gertu dago. Hiru eta zazpi urteko bi umeren ama naiz, eta eskola publikoan lan egiten dut lehen hezkuntzako tutore gisa. Haurrez eta liburuz inguratuta bizi naiz, eta askotan haurrentzako istorioen artean igarotzen ditut egunak.

Maitane Pérez Gómez
Artikulua 2026/02/24

Irantzu Varelari eta Munilla gotzainari gustatu zaien filma

Irantzu Varelari eta Munilla gotzainari gustatu zaien filma

Datorren larunbatean Espainiako Zinema Akademiak Goya sariak emango ditu Bartzelonan, eta litekeena da Alauda Ruiz de Azua zinemagilearen (Barakaldo, Bizkaia, 1978) Los domingos filmak sari horietako bat baino gehiago irabaztea. Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorra eta Irizar Saria jaso zituen pelikulak, baita beste hainbat aitortza ere irailetik hona. Baina sari guztiez harago, Los domingos-ek solaserako eta hausnarketarako ematen du. Zinema aretoetan jarraituko du bolada batean. Eta etxeko goxotasunean gelditu nahi duenak, Movistar Plus plataforman izango du ikusgai ostiraletik aurrera.

Urtzi Urkizu
Artikulua 2026/02/19

Maitasuna, izotzezko arrakalen artean

Maitasuna, izotzezko arrakalen artean

Ez dut uste inoiz baimendu diodanik neure buruari artikulu bat hasteko neure liburu baten aipamena egitea, baina pudorea alde batera utzi eta zabarkeria hori barkatzeko eskatuko dizuet, sinboloei buruz hitz egin nahiko nukeelako eta ez zaidalako adibide argigarriagorik okurritzen sinboloen esanahi unibertsala adierazteko eta sinboloak erabiltzeko orduan idazlearen inkontzienteak duen eragina ilustratzeko.

Irati Jiménez
Artikulua 2026/02/17

Virginia Woolf Euskal Herrian

Virginia Woolf Euskal Herrian

Virginia Woolf Ingalaterrako goi-klasearen alaba zen, garai hartako inperio zabalenaren hizkuntza egiten zuen. Baina andrea zen. Idazlea izanik ikusi zuen lanerako dirua behar zela, dirua eta gela bat norberarena. Inguruko gizon intelektualek ez zuten idazteko arazorik: lekua zuten eta oinordetzan jasotako dirua eta ondasunak. Andreek, ostera, lekua irabazi behar zuten, eta goi-klasekoak izan arren, gizonek baino oinordetza txikiagoa jasotzen zuten, eta emakumeen lanek ere ordain urriagoa zuten. Ondo ordaindutako lanpostuak debekatuta zituzten. Gizonek, gainera, bazuten non idatzi, gela bat bakarrik edo lagunekin egoteko, gela bat irakurtzeko, musika entzuteko, beste ezein ardura barik. Aldea ikusi eta hartaz idatzi zuen Woolfek. Inperioaren hizkuntza ikasian idatzi eta irakurtzen zuen. Berea goi-mailakoen ingelesa zen. Urtean 500 libera utzi zizkion oinordetzan izeko batek. Pribilegioetatik idatzi zuen.

Iratxe Ormatza Imatz
Artikulua 2025/12/19

IDAZKETA SOMATIKOTIK HARAGO

IDAZKETA SOMATIKOTIK HARAGO

Ziurrenez, noizbait “eztarrian korapilo bat dut” esaldia entzun edo esan izan duzue, kezkatzen zintuzten egoera edo emozioren bat hitzez adieraztea lortzen ez zenutenean. Eta, modu berean, “burua galdu” edo “barruak nahasi” bezalakoak ere seguru erabili dituzuela, eta horrela, gorputzaren zatiren bat eta horrekin lotzen den emozioa oinarritzat duten esamoldeen zerrenda luzea egin genezake.

Idoia Carramiñana
HITZEN UBERAN

Uxue Alberdi eta Oier Guillanen eskutik sortu zen Hitzen Uberan webgunea, eta Euskal Idazleen Elkarteari beregain hartzea proposatu zioten. Haiek ez ezik, Ima Ubeda eta Danele Sarriugarte ere aritu ziren edukiak lantzen. 12 urte oparo egin zituzten. Hona hemen haiek utzitako altxorra.