Sormen lana 2025/09/25

MARI ANBOTOKOA ETA OLA BARRIA

Kristautasuna Euskal herrira heldu berri zegoela, Gorbeia inguruko herri txiki eta polit baten ola-jaun handiki bat bizi zen bere ola zaharrean. Urteak joan urteak etorri, zaharkitu eta gauzeztandu egin zitzaion bere ola zahar maitea eta berria egitea pentsatu zuen. Esan eta egin. Lehenengo, ola zaharrak zeuzkan gauza probetxugarriak aukeratu, gero falta zitzaion beste guztia lortu eta hasi zen ola berri hori egiten handikeriaz beterik. Behingo baten lortu zuen ola berri hori egitea eta pozik baino ere pozago zegoen lehengoa baino ola handiagoa eta hobea egin zuelako. Herriko zein albo-herrietako beste ola-jaunek sorots egiten zioten euren olatxoak ezerezean geratuko ote ziren bildurrez.

JUAN MANUEL ETXEBARRIA AYESTA
Elkarrizketa 2025/09/25

ELKARRIZKETA JUAN MANUEL ETXEBARRIA AYESTA “MANU” IRAKASLE ETA IDAZLEAREKIN

JUAN MANUEL ETXEBARRIA AYESTA

ELKARRIZKETA JUAN MANUEL ETXEBARRIA AYESTA “MANU” IRAKASLE ETA IDAZLEAREKIN

Juan Manuel Etxebarria Ayesta, “Manu” lagunentzako, Zeberion jaio zen 1948. urteko azaroaren 2an. Filologian doktorea, irakasle gisa lan egin du, erretiroa hartu arte. Euskaltzaindiko urgazlea eta Etniker etnografia taldeko kidea, etnolinguistikaren arloan ikerketa batzuk egin ditu. Idazle giza lan oparoa badu ere, lan guztiak euskaraz idatziak -Bizkaieraz nahiz batuaz.

Aritza Bergara
Artikulua 2025/09/23

Euskal literatura, errepublikarik gabeko herri baten aberri literarioa

Euskal literatura, errepublikarik gabeko herri baten aberri literarioa

Bere buruarentzat errepublikarik eraiki ez duen herri batentzat, hizkuntza propio bat izatea komunikazio tresna partikular bat izatea baino askoz gehiago dela ulertzeko ez da asko behar. Enpatia apur bat, besterik ez. Baina ahalegina egiteko prest ez dagoenarentzat apur bat ere gehiegi izan litekeenez eta inor ezin dugunez enpatiara obligatu, euskaldunok askotan sentitzen gara obligatuta gauzarik oinarrizkoenak eta humanoenak esplikatzera. Esate baterako: herri batek beste legezko etxerik ez daukanean, bere hizkuntza etxe bat izan daitekeela. Euri eguneratako aterpe bat. Otsoek ulu egiten dutenean lagunekin batzeko leku bat.

Irati Jimenez
Artikulua 2025/09/18

Konspirazioak

Konspirazioak

John F. Kennedy  erail zuen Lee Harvey Oswald tirokatzaileari agindua eman zion beste inor egon al zen? Mafia? CIA? Militarrak nahastuta egon ziren AEBetako presidentea paretik kentzeko Dallasko atentatu hartan? Kasuari buruzko hamaika teoria daude. Agintarien aurkako konspirazioak ez dira atzo goizekoak; gizateriak aspalditik ezagutzen ditu. Agian, dokumentatuta dauden zaharrenen artean ezagunena, K. a. 44. urtean, senadoreek Julio Cesar erromatar enperadorea erail zutenekoa izan daiteke. Masoiekin lotutakoak ere ez dira gutxi izan; ekintza garrantzitsu batzuen atzean eurak egon direla zabaldu da behin baino gehiagotan. Nola ezkutuko elkarte bateko partaideak diren, sekretismoz inguratuta egon dira eta sarritan lotu izan dira historia aldarazi duten gertakari harrigarri edo susmagarri batzuekin. Berez, elkarte horren printzipioen artean gizateriaren aurrerabidearen alde jardutea badago ere, alegia, kalterik ez eragitea.

Jon Eugi
Artikulua 2025/09/16

PETRARKA BAKARKA

PETRARKA BAKARKA

Uda honetan bizkar-zakuan eraman dudan liburu bat banuen, laguna bezala, nire aiduru-denborak oro ausaz bete dituena, Petrarkaren Bizitza bakartia izeneko saiakera hain zuzen ere. 1346ko obra batek nola goza dezake XXI. mende laurdeneko izaki herbala? Hauxe izan da nire buruari askotan egin diodan galdera... eta ez dut oraino arraposturik atzeman, irakurtzeko plazer soilaren muineko isiltasuna salbu. Edonoiz ustiatu ditut italiar idazle mozkotearen hitzak Axularren doinuan mintzo zitzaidan bitartean, bere ohar eta greziar zein latindar pentsalariekiko erreferentzia ugariekin: Virgilio, Anbrosio, Pline zaharra, Ovidio, Juvenal, Horazio -ez Miamiko espertoen burua, ez...-  Zizero eta Seneka, besteak beste. Agustin eta Deuteronomaren egileak ere hor zeuden Petrarkaren lumapean...

Itxaro Borda
Elkarrizketa 2025/07/28

“Detaile txikietatik abiatuz munstro, egitura edo sistema handiak seinalatzen saiatzen naiz”

“Detaile txikietatik abiatuz munstro, egitura edo sistema handiak seinalatzen saiatzen naiz”

Poema liburua ekarri zigun udaberrian, ‘Hezur berriak’ (Susa, 2025). Ane Labaka Mayozek amatasuna ardatz hartu eta bere baitako poz eta minak paperean jarri ditu, poesia eginik. Bidean hartutako ohar eta ideiak hartu, haietan sakondu, landu, eta osatu du bere lehen poema bilduma.

Miel A. Elustondo
Artikulua 2025/07/24

Vladimir Arseniev gogoratu nahi dugu

Vladimir Arseniev gogoratu nahi dugu

Vladimir Arseniev (1872-1930) San Petersburgoko idazleak eta zientzialariak aurrea hartu zien Stalinen hatzaparrei, ez harengandik ihes egitea lortu zuelako, baizik eta gaixotu eta, zoritxarrez, atxilotzeko agindua baino lehen hil zelako. Haren ordez, Stalinek Arsenieven emaztea, Margarita, hilarazi zuen, Japonen alde zelatari-lanak egitea leporatuta. Senar-emaztearen alaba ere atxilotu eta Gulagera bidali zuen Stalinek.

Elena Galzusta
Elkarrizketa 2025/07/17

ELKARRIZKETA JESSICA ZUAN GRISONIAKO POETAREKIN

Jessica Zuan

ELKARRIZKETA JESSICA ZUAN GRISONIAKO POETAREKIN

Jessica Zuan poetaren sorlekua elurraren herrialdea da azarotik maiatzera arte, eta mendi goren eskualdea urtaro guztietan, nola ez. Bertako aintzirak, berriz, Alpeetako glaziarrek sortuak, udan azaleratzen dira, elurpean luzaro ikusezin egon ondoren. Urte osoan begiak betetzeko moduko ikuspegia da hangoa, eder-ederra beti.

Baina elurrak eta izotzak ez dute iluntasuna esan nahi, ez eta eguraldi goibela ere; aitzitik, Jessica Zuan poeta jaio zen ingurua argitsua eta eguzkitsua da. Edertasun berezi hori izan liteke Grisoniako idazleek poesia idazteko duten joera ulertzeko bide bat; ez bakarra, hala ere.

Elena Galzusta
Zipriztinak 2025/07/17

Idazleek kutxatu eta erakusten digutenaz

Ikusteko, gozatzeko eta partekatzeko sortu dugu Zipriztinak bideo sorta, eta batez ere, idazleen lana ezagutarazteko. Ikusi bideo guztiak hemen

Laura Mintegi
HITZEN UBERAN

Uxue Alberdi eta Oier Guillanen eskutik sortu zen Hitzen Uberan webgunea, eta Euskal Idazleen Elkarteari beregain hartzea proposatu zioten. Haiek ez ezik, Ima Ubeda eta Danele Sarriugarte ere aritu ziren edukiak lantzen. 12 urte oparo egin zituzten. Hona hemen haiek utzitako altxorra.