
Diruak ezin eros dezakeena (I)
Fukushiman istripu nuklearra gertatu eta hilabete gutxira, Suitzak zentral nuklear gehiago ez eraikitzea erabaki zuen erreferendum bidez. Bost zentral nuklear zituen martxan, zaharrena 1969koa eta gazteena 1984koa, eta haiek herrialdearen behar elektrikoen %40 hornitzen zuten. 2017an, erreferendum bidez (%58,2 aldeko botoz) erabaki zuten pixkanaka zentral nuklearrak ixten joatea, presarik gabe –haien bizitza 45 urtera mugatzen zuen proposamena bazterturik-- eta haiek energia berriztagarriez ordezkatzea. Badakizue, suitzarrek erreferendumak egiteko ohitura ona dute eta oso herrialde deszentralizatua da, 26 kantoi oso ezberdin baititu, eta bakoitzak bere ohitura eta legeak. Guk kontatuko dugun gertakaria iragan 90eko hamarkadakoa da.

GIZONIK GABEKO MUNDUAK
Gizon batek, emazte edo eta haur bat hiltzeraino gaizki tratatzen duela irakurtzen dugularik, gizonik gabeko munduez amets egiten dugu, gizonen absentziak genero biolentzia arazoak konponduko balitu bezala. Badakigu alta ez dela hala, gure inguruan, emazte bikoteetako bortizkeria kasu larriak ezagutzeko parada ukan dugulako. Galdera zera litzateke: indarkeria hori ez al da, finaren finean, gizakiaren ezaugarri sui generis bat? Ihesbiderik ez ote dago? Zutabe literario honen funtsetatik bat, urte hasieratik, anai, senar edo semeen ukabilkaden zein tiroen pean erailak izan diren hamarnaka emakume gogora ekartzean datza.

IDAZLEAREN PARADOXAK
Askotan kexatzen naiz ezertarako denborarik ez dudalako. Egia esan, egin behar dudan guztia egiteko denborarik ez dudala esatea askoz egokiagoa izango litzateke. Ziur nago (ia) guztiok sentitzen dugula inoiz gero eta lanpetuago gaudela, eta, txarragoa dena, gero eta gehiago egin, hainbat eta gutxiago betetzen dugula. Gutxienez hogeita hamabost orduko egunak izan beharko genituzkeela, egunean egoteko. Ez da ezohizkoa, baizik eta paradoxikoa, gure existentzia (edo Existentzia, letra larriz) ere paradoxikoa baita, eta bizitza (eta historia eta matematika eta literatura eta…) paradoxaz beteta baitago.
Bazen behin nerabe bat
Ikusteko, gozatzeko eta partekatzeko sortu ditugu, eta batez ere, idazleen lana ezagutarazteko.

Lehio eta ispilu
–Nire gelan badago potota duen mutil bat.
–Bai? Eta nolakoa da?
–Jatorra.
ZIPRIZTINA
Ikusteko, gozatzeko eta partekatzeko sortu ditugu, eta batez ere, idazleen lana ezagutarazteko.
ZIPRIZTINA
Ikusteko, gozatzeko eta partekatzeko sortu ditugu, eta batez ere, idazleen lana ezagutarazteko.

ZELEDONA ETA MARIO JAIO?
Ohituren aldaketak, tradizioaren eboluzioa… hori izan da orain arte idatzi ditudan artikuluetako gaia, eta berriro ekingo diot, baina, kasu honetan, garaiaren atzetik ibili beharrean, pausu bat aurrera emango dugu eta udako jaiei begira jarriko gara, garaia heldu baino lehen.

«Nobelak edo saiakerak idazten dituztenei ez diete inoiz galdetzen zergatik idazten dituzten nobelak edo saiakerak»
Aintzane Usandizaga Lopezek (Lasarte-Oria, 1988) maite-maitea du literatura. Artearen Historia ikasi zuen eta kultur kudeaketan zein arte bitartekaritzan jardun du.