EUSKAL IDAZLEAK EUSKAL IRAKURLE
Euskal idazleak, lehenik eta behin, euskal irakurleak ere direlako, hona hemen Samuel Gonzalezen gomendioak:
Belaunaldi baten historia gogorra da ‘Azken bidaia’
Amamaren jostundegian ikusi zuenetik du begian iltzatua Picassoren ‘Guernica’. Bizi osoan lagundu dion margolana da, obsesio bat, ‘Azken bidaia’ liburuan modu ederrean gauzatua. Maitane Azurmendi ilustratzaileak (Mungia, 1978) paperera ekarri ditu Gernikaren bonbardaketa eta nonahiko gerraren izugarrikeriak, zuri eta beltz, bere marka duenez. 1937ko apirilaren 26ko Gernikako zeruaren su gorria beste kolorerik ez da narrazio grafiko honetan. Joseba Sarrionandiaren atariko poema beste hitzik ez.
Natibitatea, urte amaiera… ala solstizioak eta ekinozioak?
Neguko jaiak pasa dira, ezta? Atzean gelditu dira jadanik. Orain, berriz, udaberria heltzen ari da. Inoiz galdetu diozu zeure buruari zer den konkretuki data hauetan ospatzen duguna? Urte amaiera erantzungo du baten batek. Bai, noski. Beste batzuentzat Gabonak, Natibitatea, kristautasunari lotutako sinesmenak… Eta erantzun zuzena da baita ere. Baina kontutan izan datu bat: horiek guztiak gizakiok sortutako erreferentziak edo sinesmenak dira. Eta hori baino lehen… zeintzuk ziren erreferenteak?
Adimen artifiziala eta sorkuntza artistikoa
Nik umetan xakean jokatu nuen. Garai hartako xakelari onena Gari Kasparov izan zen, 1985etik 1993. urtera munduko txapelketa irabazi zuena. 1997. urtean beste erronka bati egin zion aurre: Deep Blue izeneko ordenagailuaren aurka jokatu zuen eta Bakuko jenioak IBM etxeak garatutako makinaren aurkako partida galdu egin zuen. Aditu batzuen iritziz, azerbaijandarrak gaizki jokatu zuen eta ez zuen asmatu makinari behar bezala aurre egiten. Beste batzuen iritziz, urte hartan Kasparov gainditu ez balu ere, denbora kontua zen makina gizakiari nagusitzea joko horretan non kalkulua, estrategia eta taktika bezalako ataletan ordenagailua azkarrago eta hobeto molda daitekeen giza burmuina baino. Edonola ere, azken buruan, makina gizakiari gailendu zitzaion.
«Jendeak talentu izugarria du hemen, baina lagundu ordez zanpatu egiten da»
Ilustratzaile zaildua da, hainbat hedabidetan ageri dira bere lanak, askotarikoak beti. Batean da komikia, bestean liburu bateko marrazkia edota hormatzar handi batean murala. Haatik, Ainara Azpiazu Adurizek bestelako lana ekarri digu oraingoan, nobela grafikoa. Maialen Lujanbioren hiru bertso abiapuntu hartu, eta ondu du Utzi azalari (Dobera, 2022).
GUZIZKO ANDRE NOBLE
Erranen dute gauzak, gertakariak eta behar ez diren zerak nahasten ditudala, batere funtsik gabe. Iragan asteartean, adibidez, Macron eta Borneren erretreten erreformaren kontrako manifestaldi jendetsutik landa, Baionako Lapurdum izeneko interpretazio zentrotik pasatu naiz, Ioannes Leiçarragaren Testamendu berria eta Kalendrera ardatz ireki duten erakusketa ikusi nahian. Kultura gune hori, behiala, ogi-bihi, balea gurin edo haragi lehorrak gordetzen ziren soto batean zabaldu dute, den-dena poliki konpondurik alabaina. Gustatu zitzaidan eskaileretan behera jaistea, lurraren sabelaren sakonerako xendran banindoa bezala, mailaz maila, kolpez kolpe, aldi honetan atean ez nuela pilora urdinaren edo gorriaren artean hautatzeko premiarik!
EUSKAL IDAZLEAK EUSKAL IRAKURLE
Euskal idazleak, lehenik eta behin, euskal irakurleak ere direlako, hona hemen Pako Suduperen gogoeta:
«Gurean ere, gertatu direnak gertatu dira eta hala etorri gara gaurko egunera»
‘Axularren gerizapean’ ekarri zigun iaz Durangoko hitzordurako Kepa Altonagak, kate gero baino gero luzeago baten begia. Folin markesarenak kontatzen hasi zenetik (1990), Armand David, Etxepare medikua, Arnaut Abadia... gidari hartu eta hamaika bide eder ibilarazi dizkigu, euskararen parnasoko hainbat idazle ezagutarazi, prosa inbidiagarria erakutsi. Altonagak horixe baitu helburu, prosarako eredua, irakurleari testu atsegin eta gustagarriak eskainirik beti. Edo gehienetan.