EZIN DUGU AMA HIL, BETI EGON DA ITZALEAN
Amaia Alvarez Uriarekin elkartu ginen San Inazion berriki argitara emandako Zuzi Iraxegia izeneko liburua aitzakia hartuta.
Zure liburuaren atarikoan hau irakurtzen dugu: “Euskal literaturaren historiari begiratzen diogunean egiten den balorazio hedatuena berantiarra, urria eta erlijiosoa izan dela da. Nagusiki elizgizonek idatzitako dotrina, katixima eta otoitz liburuak direla euskaraz XX. mendera arte aurki ditzakegun euskal testu zaharrak. Baina bada testu laiko eta literario interesgarririk gure hizkuntzan azken sei mendeetan”.
50 URTE ETA GERO ARESTIREN ARRASTOA
BEGIRADA BAT, HASIERARA
"idazle berri modura zein izan den Gabriel Arestik nire bizitzan izan duen garrantzia”
Atzera begira hasi eta eskola eta institutu garaietara eginen dugu salto, han ireki baizitzaizkidan ateak. Gogoan dut gauetan amak ipuin bat irakutzen zidala, eta nik behin eta berriz irakurtzeko eskatzen niola, eta uneoro istorio bera kontatzen zuela.
Horrez gainera, gogoan dut eskolako liburutegira joaten nintzela eta zoriz liburu bat hartu eta irakurtzen saiatzen nintzela, baina, noski, ez nuen lortzen eta frustratu egiten nintzen, amorratuta pasatzen nituen orduak, baina hurrengo egunean, berriz ere kontu berarekin joaten nintzen txoko magiko horretara.
50 URTE ETA GERO ARESTIREN ARRASTOA
Nola etxera ekarri ogia, saldu gaberik egia
Getafen nindukaten, soldadutzako kanpamendu aldiaren ostekoa betetzen. RACA 13 esaten zioten nola unitateari halaxe lekuari ere. Goizaldez hotza, eguerdiz beroa, hura bazen bai Gaztela: muturrekoa, gogorra. Egun, Madrilgo Karlos III Unibertsitatea daukate han. Guk gure aldetik geurea geneukan han eratua 1975ko uda hartan; librea eta arautu gabea, zein euskaraz, zein galegoz, zein katalanez adi zitekeen eta ziega zeukan hark ikasgela erabiliena. Historiaren testigu uniformatuak ari ginen izaten han. Egunkarietan-eta irakurtzen genituenetako batzuk, kasernaren karrika berean, aurrez aurre, ari ziren gertatzen.
Zapalkuntza globalaz bi lanketa feminista
Aitortu behar dut June Fernandezen Aingeruak eta neskameak (Susa, 2024) Pentsagune feministarako irakurketa moduan proposatu zenean errezeloz hartu nuela, ez zitzaidan erakargarria egiten. Haurdunaldi subrogatuaren gaiak nirekin zerikusirik ez zuela uste nuen. Ama naiz, arazorik gabe geratu nintzen haurdun, ez dut inoiz ezagutu beste inorentzat ume bat sabelean haziko lukeen inor. Edo, zehatzagoa izanik, ez dut horren berri izan, eta ez dut aukera hori irudikatu. Intentziozko guraso aldetik ere, gaia ez dut inoiz hurbiletik bizitu.
ELKARREKIN IRAKURTZEA
Ez da gauza bera mundua errepikatzeko asmoz irakurtzea edo aldatzeko motibazioz.
Remedios Zafra
Astelehena da; arratsaldeko sei eta erdiak. Euria ari du goian behean, eta gainezka dago liburutegia. Gainezka, baina mutu. Ertzeko gela batean bilduta daudenek baino ez diote egiten arauari iskin.
ALDAKETEKIN BUELTAKA
Testu hau argitaratzen den egunean bertan, Euskal Herrira itzuliko naiz, hamalau urte Alemanian eman eta gero. Argitaratzen den momentuan, katua eta biok hegazkin batean egongo gara, orain dela hamalau urte aurkako norabidean egin genuen bezala. Bertigo itzela sentitu nuen txartela erosi nuenean (hamalau urtetan joan-etorriko txartela ez den lehenengoa baitzen), baita poza, aurretiaz sentitutako tristezia, hunkidura eta beste zenbait gauza batera ere.
Zibilizazio artifizialerantz
Zer gertatuko da baldin eta giza adimenaren erreplika perfektua lortzen bada, hots, haren akats kognitibo eta organiko eta kulturaletatik aske egongo den superadimen artifiziala AEBetan edo Txinan edo bietan? Esan liteke hau oraindik zientzia-fikzioa dela baina teknooptimistenen ustez, 2050. urte inguruan gerta liteke.
POETAREN BIHOTZA
Bihotzak du bere erritmoa, bere taupada. Bidetik goazenean, urratsak dira bidearen marka. Poetak bere ibilbidean, arnasa hartu, eta bertsoak, poemak uzten ditu erortzen bere eskutik. Eta irakurlearen bihotzean egiten dute topo. Sentimenduak, emozioak eraikitzen dira. Poeta eta irakurlearen arteko nolabaiteko adiskidetasun bat garatzen da. Zubi bat eraikitzen da. Bion arteko isiltasun bat.
IDAZLE IZATEA: NONDIK IDATZI
Idaztea, emakume izatea, feminismoa, euskaldun izatea… Arantxa Urretabizkaiaren bizitzari eta lanari errepaso azkar bat egin diogu helduleku horietatik. Hondarribiko liburutegiko gela batean bildu gara elkarrizketa lasai egiteko.