Kronika 2025/10/28

Urruzuno, kronika

Urruzuno, kronika

25/08/25, LURRA

Lau gurpilen gainean abiatu gara lur sail hutsera. Bidean zehar elkarri begietara begira, elkar aurretik ikusi ez dugun arren, mendian gora lagundu digun baso berdearen eta asfaltu grisaren arteko eskalan oasi laranja bat aurkitu dugu hasieratik, azaltzeko zaila den, baina elkarren begiraden isladan nabaritu dugun ulerpen eta segurtasun oasi bat. Gora eta gora eta gora, marra, espiral, biribil eta kurba ibili gara Arritxuloraino iritxi arte. Bertan aurkitu dugu nahi genuena eraikitzeko aukera emanen digun lur sail soila.

Urruzunotarrak
Kronika 2024/10/07

Maitasun(a) kronika: (mait) asuna

Maitasun(a) kronika: (mait) asuna

Euskaltzaindiaren hitzetan maitasuna da: norbaiten edo zerbaiten alderako atxikimendua sortzen duen joera edo sentimena, haren ona bilatzera bultzatzen duena, edo  norbaitenganako joera edo grina bizia, sexu senean oinarritua, harekin gorputzez eta bihotzez bat egin nahia dakarrena. Gaiari dagokion prozedura kirurgikoa aurrerago egingo zaion arren, nola edo hala bisturi ezberdinak eskutan, gorputza zabaldu eta osasun-ariketa kolektiboa irudikatuko da. Disekzioa hitza ezin da erabili, nolabait eta norabait dugulako egun ere, ez baitago hilda, maitasuna. 2024.urteko azken Geroa Hemen hitzaldi saioan, ebakuntza gelan maistraki zein maisuki ibili ziren geruzaz geruza hiru zirujau: Oihane Amantegi Uriarte, Karmele Jaio Eiguren eta Iñigo Martinez Peña.

Maddi Artetxe Kanpo
Kronika 2024/06/20

Palmako ber-topatzea

Ber-topatzeak dira Galeuscak. Aspaldiko lagunen besarkatzea, berriak egitea, literatur solasaldiak mahai eta baso baten bueltan. Nostalgien, baina, batez ere, etorkizun irudikatuen ber-topatzeak dira Galeuscak.

Joxemari Carrere
Kronika 2024/04/04

Bazterrak gorpuztu

Bazterrak gorpuztu

Gorputza ez da hezurren eta haragiaren arteko batuketaren emaitza baizik. Gorputza emozioa da, ukimena edota gizakiaren barne espazioa espazio gisa definitu daitekeena. Bide honetatik gorpuztu zuten Alaine Agirrek, Patxi Zubizarretak eta Irati Goikoetxeak Geroa Hemen zikloko hausnarketa. Descartesek aldiz, gizakiaren gorputza, materiaren eta arimaren arteko batuketa gisa analizatu zuen. Ondorioz, pentsatzen dut beraz banaiz esakunetik at, sentitu, usaindu, izerditu beraz banaiz ere atera daiteke gorputzaren bidea zehaztu nahi bagenu.

XALBAT ALZUGARAY
Kronika 2023/11/17

Intimitatea(k)

Intimitatea(k)

Intimus hitzetik dator intimitatea hitza. In aurrizkiak adierazten du nolabait barnean dena. Intimitatea orduan, barnean duguna, norberak barnean daukan elementu gisa ezaugarritu daiteke. Definizio eta ezaugarritze bila ibili ziren Goizalde Landabaso, Miren Agur Meabe eta Xabier Gantzarain idazleak Geroa Hemen hitzaldi saioan.

XALBAT ALZUGARAY
Kronika 2023/10/05

Martin Ugalde (1921-2004)

Martin Ugalde (1921-2004)

Oso indibidualistak jarrita gauden honetan, norbanako bakoitzak kasik bere proiektu pertsonalei bakarrik kasu egiten dien honetan, laurogeitaka urteko bizitzan andoaindarrak izan zituen hiru atxikimendu indartsuk biltzen didate arreta eta sortzen didate miresmena: familia, aberri eta euskararekiko haren atxikimenduak, eta bere izaera pertsonalari dagokionez, haren moldakortasunak.

PAKO SUDUPE
Kronika 2023/09/22

Ametsek aske egingo gaituzte

Ametsek aske egingo gaituzte

Oraingoan proposatu galdera oso mamitsua iruditu zitzaidan, hartan ere, hain materialista eta produktibitatearen menpekoa den gizarte honetan, non gelditzen dira ametsak? Zein da eskaintzen diegun lekua gure egunerokoan? Ametsei eustea, ilusio hutsa al da? Idazten dugunontzat, batik bat, ez da gai arrotza, ezta?

Idoia CarramiƱana
Kronika 2023/05/18

Non dago kontrola?

Non dago kontrola?

Katixa Agirre idazlearen ustez adimen artifizialaren informazio-boterea nork daukan, horixe da urrea.Azaldu zuen botere banaketa hori bera dela lehenetsi beharko genukeena, egun jakina delako norenardurapean dagoen gidaritza: mendebaldeko gizon aberatsak. “Datuak kudeatzeko ahalmen horixe damugatu behar dena, bestela gizatearia salduta dago.”

Iratxe Muxika Karrion, EHUko ikaslea
Kronika 2023/01/16

Espainiar Estatuko Idazle Elkarteen Konferentzia

Espainiar Estatuko Idazle Elkarteen Konferentzia

Iazko abenduaren 12an Espainiako Alcala de Henares hirian egin zen Espainiar Estatuko Idazle Elkarteen VII. Konferentzia. Aurreko bilkuren bideari jarraituz, idazleen egoera fiskal eta laboralari dagokionez Artistaren Estatutuaren garapenean egin diren urratsak, egiteko falta direnak eta mahai gainean dauden proposamenak aztertzea zuen helburu. Horiekin batera, gaien artean zegoen, baita ere, egile eskubide digitalei buruzko Europako zuzentarauaren transposizioaren gauzatzea zertan den ikustea.

Joxemari Carrere
HITZEN UBERAN

Uxue Alberdi eta Oier Guillanen eskutik sortu zen Hitzen Uberan webgunea, eta Euskal Idazleen Elkarteari beregain hartzea proposatu zioten. Haiek ez ezik, Ima Ubeda eta Danele Sarriugarte ere aritu ziren edukiak lantzen. 12 urte oparo egin zituzten. Hona hemen haiek utzitako altxorra.