Non dago kontrola?
Katixa Agirre idazlearen ustez adimen artifizialaren informazio-boterea nork daukan, horixe da urrea.Azaldu zuen botere banaketa hori bera dela lehenetsi beharko genukeena, egun jakina delako norenardurapean dagoen gidaritza: mendebaldeko gizon aberatsak. “Datuak kudeatzeko ahalmen horixe damugatu behar dena, bestela gizatearia salduta dago.”
19:00ak. San Antongo zubia gurutzatu eta BBK Kunako eskilaretan gora. 3. solairua, “hitzaldia hemen da?” Geroa Hemen zikloaren barruan Euskal Idazleen Elkarteak antolatutako solasaldia zen,eta Katixa Agirre, Andoni Egaña eta Sustrai Colina aritu ziren mikrofonoetatik.
Andoni Egañaren hitzek, hasieratik, fokua lurreratzeko ahalegina egin zuten. “Akaso guk elikatzenditugu datu eta algoritmo denak.” Gainera, ohartarazi du adimen artifizialari zenbat eta informaziogehiago eskatu, orduan eta gehiago jakinen duela, eta orduan eta “beldurgarriagoa” izango dela guganedukiko duen kontrola.
Sustrai Colina bertsolariak gidatu zuen hitzaldia, leihoetatik solasaldia argirik piztu gabe egiteko adina argitasun sartzen zela. “Zein harreman duzue zuek biok adimen artifizialarekin?” Agirrek onartu zuenharreman handia zuela teknologia horrekin, sakelekoa erabiltzen duen heinean oharkabean aritzen baita harekin jokoan. “Guztiok daukagun antzekoa, esango nuke.” Ikus-entzuleen aulkietako batean zintzilik zegoen boltso batek eman zion Agirreri erantzuna: jakinarazpen baten hotsa. Isiltasun modua aktibatu zuen. Egañak ez dauka telefonorik, eta arazo bat bainoago aukera moduan ulertzen zuen hori. “Puntuala naiz eta ez dut inoiz berandu noanik abisatu behar.” Algaraz erantzun zuen jendeak. “Ona.”
Dena den, ez zuen bere burua adimen artifizialetik hain urrun kokatu, aitortu zuen-eta ordenagailua “egunero” erabiltzen duela. “Informazioa lortzen ari naizen unetik badakit ni neu ere ematen ari natzaiola hari.”
Colinak beste arrakala bat ireki zuen: ordezkatuko ote zuen makinak gizakia. Asperenak eta zalantzak, hizlariengan eta entzuleengan. Solasgaia ez zen gutxiagorako, eta ordubete pasatxo aritu ziren solasean hiru idazleak, norbere butaketan eserita. Agirrek ez zuen argi zer gertatuko zen hemendik eta aurrera, baina argi zeukana zen lanararen aurka zegoela bera, eta lanaren abolizioa izan behar zela egungo helburuetako bat. “Zentzurik ez daukana da, eta gertatuz gero desastre hutsa izango litzateke,makinak norbanako gutxi batzuentzat aritzea soilik.” Agirreren ustez irtenbidea ez da langileak kaleratzea eta makinei plusbalio guztia lapurtzea. Aitzitik, irtenbidea izanen da makinen onurak “guztiontzat” izatea. Hor, baina, bertze arazo bat ikusten du Agirrek: lanik gabe ez dakigu bizitzen.
Pareta iskina bakoitzeko bozgorailu bat, hizlarien ahotsak ongi entzun zitezen ilara guztietatik.Egañarenak horrela zion: Lana egin egin behar dela uste dut nik. Entzule batzuek adostasun keinuak egin zituzten buruekin. “Aldaketa hori, dena dela, ematen hasia da dagoeneko. Lehen aisialdia deskantsu izatera mugatzen zen eta orain sakratu bilakatu da.”
Etorkizunaren distopia gisa uler daitezke ideia horiek guztiak, baina ez ziren solasaldian aurreikusi ziren distopia bakarrak izan. Izan ere, Agirrek aipatu zuen postmodernitate garaiotan irudimena “amaitu” egina zela hein handi batean, eta sentitzen zuela sinistarazi egin zietela ordurako egin eta erran beharreko guztia eginda eta erranda zegoela. “Indarrik gabe geratu gara eta ez dakit berreskuratuko ote dugun.” Haren hitzetan akaso jaialdiok sintoma gisa har daitezke,“berrantolatzeko” nahiaren sintoma gisa, alegia.
Agirreren hitz horiekin zuzeneko lotura izan zuten Egañak jarraian botatakoek: obsesio handia dugu iraganera begiratzeko. Alabaina, gaineratu zuen atzera begiratzeko joera horrek behar lukeela, gutxienez, aurrera proiektatzeko kontrapuntu bat. “Bestela ezin da aurrera egin.” Nola egiten zaio, baina, teknologia-olatu erraldoi horri aurre? Erantzun baten beharra handia bazen solasaldiaren hasieran, are handiagoa bilakatu zen denborak aitzinera egin ahala. Agirrek, entzuleak lasaitze aldera-edo, argitu zuen makinek, hagitz onak izanagatik ere, beti izango zutela gizakia-esentzia baten falta: arimarena. Biak ala biak argi zuten, noski, adimen artifizialak ez zuela sormena desagerraraziko. “Sormena kontzeptu mugagabe bezala ulertu behar da”, azaldu zuen Egañak. “Bestela ez dakit zertan ari garen.” Sormena garatzeko eta sortzeko moduak, ordea, aldatu egingo dira eta horretan ere bat datoz bi solaslagunak. Egañak nabaritu du sormen arloan zatitxo bat kendu egin diola adimen artifizialak. “Apoklifoaren zatia.” Hitz berezi hori bota ondotik segundu batzuk utzi zituen airean, jakin izan balu bezala entzule batek haren ondokoari “zer esan du?”galdetzeko tartea hartuko zuela. Jarraitu egin zuen. “Alegia, testu bat sortzea baina zurea izango ez balitz bezala, duela zenbait urte beste norbaitek egingo lukeen bezala.” Orain makinariak egiten du hori.
Etorkizunera beldurrez adina ausardiaz begiratzeko bultzada bat izan zen asteartekoa, funtsean.