Elkarrizketa 2022/07/01

«Kontenplazioak ematen duen soseguaz,

eta sostenguaz, idatzi nuen ‘Zoonomia’»

Nerea Arrien

«Kontenplazioak ematen duen soseguaz, eta sostenguaz, idatzi nuen ‘Zoonomia’»

Duela sei urte argitaratu zuen lehen liburua, Pentsatzeko txokoa, Xabier Lizardi saria, eta bost gehiago ere publikatuak zituen —Atrapa eguna, Eskola hodeian eta Etxegabetuak, haur eta gazte literaturan eta Hirutter eta Jende likidoa helduentzako narratiban—, oraingo Zoonomia baino lehen, Xabier Lete VI. Poesia Saria irabazitako obra. Biokimika eta piano ikasketak ditu Nerea Arrien Elordik (Lekeitio, 1976) eta zientziaren gainean eraikiak ditu letrak, edo alderantzira, bien artean zangalatraba eratu nahi bere barruko literatura-ahotsa.

miel a elustondo; argazkiak: zaldi ero
Elkarrizketa 2022/06/24

“Patxada eta gelditzeko abagunea eman dizkit Hugoeneak”

Ane Labaka Mayoz:

“Patxada eta gelditzeko abagunea eman dizkit Hugoeneak”

Bada sortzaile gazte multzo bat, bertsolaritzatik abiatu eta idatzira ez ezik, hitzen esparru osora zabaltzen ari dena. Tartean da Ane Labaka. Bere lehen nobela idazteko egonaldi betean hartu gaitu.

Garbine Ubeda
Elkarrizketa 2022/04/08

«Ez dakit inportantzia handiegia ez ote diogun ematen sortzaileari»

Jasone Osoro

«Ez dakit inportantzia handiegia ez ote diogun ematen sortzaileari»

Ibili handiko idazlea. Indar betean egin zuen agerpena literaturaren plazan eta hortxe eutsi dio harrezkero, gogor, lanbideari: ipuinak, eleberriak, gazte literatura, prentsa kolaborazioak, gidoigintza, tailerrak, irakurle klubak… gazteagatik ere, ofizioaren mila aurpegi eta tolesak ezagutzen ditu Jasone Osoro Igartuak (Elgoibar, 1971), eta hari batetik hasi eta bestean amaitu dugu elkarrizketa, eskarmentua lagun eta gidari.

miel a elustondo argazkiak: zaldi ero
Elkarrizketa 2022/03/25

«Gauzak modu ezberdin batean, originalagoan, landuagoan… idaztea izan dut beti buruan»

Castillo Suarez

«Gauzak modu ezberdin batean, originalagoan, landuagoan… idaztea izan dut beti buruan»

Duela bi urte argitaratu zuen Irautera (Elkar, 2019) poema liburua. Pandemiak eta gainerakoak iraganik solasean joan gatzaizkion garaiko, beste liburu zoragarri bat ere argitaratu duela ohartu gara: Elurra elurraren gainean (Autoedizioa, 2021). Bi lanok mahai gainean ditugula jardun dugu poesiaz, oro har, bizitzaz, oroz gain. Castillo Suarez Garcia (Altsasu, 1976), poemagintzan aintzakotzat hartzeko moduko bidea egina duen idazlea, merezimendu ez gutxikoa.

miel a elustondo
Elkarrizketa 2022/03/11

«Rosika Schwimmerrek nor naizen erakutsi dit»

Kirmen Uribe:

«Rosika Schwimmerrek nor naizen erakutsi dit»

Nobela berria ekarri zigun Kirmen Uribek iazko Durangon. Izurdeen aurreko bizitza (Susa, 2021), Uriberen autofikzioaren korapiloan artisauaren erara kontu handiz josia.

miel a elustondo – zaldi ero
Elkarrizketa 2022/02/18

«Idaztea utziko dudanean, hilko naiz»

Txomin Peillen Karrikaburu:

«Idaztea utziko dudanean, hilko naiz»

90 urte handi egitera doanak. Bitartean, Bi neska miseria aztertzen (Dakit, 2021) narrazio berria plazaratu digu Txomin Peillen Karrikaburuk (Paris, 1932), eta, aurten berean, bi lan gehiago argitaratzeko gogotan dago: Kristina Bolsward —berrargitalpena—, eta ipuin beltzen bilduma berria.

miel a elustondo – zaldi ero
Elkarrizketa 2022/01/17
Arantxa Iturbe eta Nekane Peñagarikano

"Gazteenek mikrofonoak konplize dituzte, ez intimitate hausgarri"

Garbine Ubeda
HITZEN UBERAN

Uxue Alberdi eta Oier Guillanen eskutik sortu zen Hitzen Uberan webgunea, eta Euskal Idazleen Elkarteari beregain hartzea proposatu zioten. Haiek ez ezik, Ima Ubeda eta Danele Sarriugarte ere aritu ziren edukiak lantzen. 12 urte oparo egin zituzten. Hona hemen haiek utzitako altxorra.