11 Galdera Amaiur Epher idazleari
Idazlea idazten, eta batzuetan idatzi ezin, agertzen duen nobela kitzikagarria ekarri digu Amaiur Epherrek (Izpura, 1994) Txalaparta argitaletxearen eskutik. Nahiz eta askotan erabili den mise en abyme gisako hori, “Haize beltza” honek dakarren etengabeko joko literarioak kuriositatea piztu eta autorearekin bi solasen egitera eraman gaitu Baionako geltoki inguruko Korail jatetxeko terrazan.
“Hamar pertsonaia historikoren bitartez, historiaz mendekatu naiz”
E-postaz jaso genuen berria. Xabier Amuriza idazleak bere webgunean jarri du liburua: Nik ere badakit hiltzaile izaten. Deskargatu, inprimatu, irakurtzen hasi… eta hantxe, historia ofizialaren hainbat protagonista, Amurizak berak zorrotz interpelatuak, amaieran haien memoria hiltzeko. Hobeko dute argi ibili “historialari, pentsalari eta lari guztiek”, egileak liburuaren amaieran idatzi duenez.
EZIN DUGU AMA HIL, BETI EGON DA ITZALEAN
Amaia Alvarez Uriarekin elkartu ginen San Inazion berriki argitara emandako Zuzi Iraxegia izeneko liburua aitzakia hartuta.
Zure liburuaren atarikoan hau irakurtzen dugu: “Euskal literaturaren historiari begiratzen diogunean egiten den balorazio hedatuena berantiarra, urria eta erlijiosoa izan dela da. Nagusiki elizgizonek idatzitako dotrina, katixima eta otoitz liburuak direla euskaraz XX. mendera arte aurki ditzakegun euskal testu zaharrak. Baina bada testu laiko eta literario interesgarririk gure hizkuntzan azken sei mendeetan”.
POETAREN BIHOTZA
Bihotzak du bere erritmoa, bere taupada. Bidetik goazenean, urratsak dira bidearen marka. Poetak bere ibilbidean, arnasa hartu, eta bertsoak, poemak uzten ditu erortzen bere eskutik. Eta irakurlearen bihotzean egiten dute topo. Sentimenduak, emozioak eraikitzen dira. Poeta eta irakurlearen arteko nolabaiteko adiskidetasun bat garatzen da. Zubi bat eraikitzen da. Bion arteko isiltasun bat.
IDAZLE IZATEA: NONDIK IDATZI
Idaztea, emakume izatea, feminismoa, euskaldun izatea… Arantxa Urretabizkaiaren bizitzari eta lanari errepaso azkar bat egin diogu helduleku horietatik. Hondarribiko liburutegiko gela batean bildu gara elkarrizketa lasai egiteko.
««Hizkuntza zalantzan jarri nahi dut hizkuntza bera erabiliz»
Idazlea eta argazkilaria zara. Batzuetan, bi lengoaia artistikoak konbinatzen dituzu eta batzuetan bakoitza bere aldetik lantzen duzu. Zeri buruz hitz egiten duzu aukera bakoitzarekin? Ala hitz egiteko era aldatzen da, baina ez mamia? Zuk aukeratzen duzu lengoaia lan egiten hasi baino lehen ala obrak berak aukeratzen du?
“Niretzat liburu guztiak bereziak eta bakarrak dira. Idazterakoan gogo eta ilusio berberarekin idazten ditut, baina gero, bakoitzak bere bidea egingo du.”
“Ibil bedi esaten badut, zer datorkizu burura? Nire panak: Javier Larrañeta, Areta Senosiain, Eder Escalera eta Ibai Osinaga.
Iruñeko Martin Azpilikueta kaleko Goxolatte kafetegian gelditu gara Amets Aranguren Arrieta eta biok. Lanetik irten eta pozik egin dut bizikleta gainean kafetegia bitarteko bidea. Urte batzuk igaro dira elkar ezagutu genuenetik eta topo egiten dugun bakoitzeko, dezente barre egiten dugu. Galdetuko balidate, Amets burutik jota dagoen tipa azkar eta alai horietako bat dela esango nuke.
JON GEREDIAGA
2024ko azaroan jaso zenuen Euskadi Literatura Saria Zeru-lurren liburua izeneko zure azken poema-bildumari esker. Horrez gainera, liburu berberarekin Irun Hiriko Kutxa Literatura Saria eskuratu zenuen 2023an. Ondo diozu, beraz, ogibidez poeta zarela baieztatzean, ez baita ohikoa poesiatik dirurik irabaztea (sos batzuk akaso), zer esanik ez poesiatik edo literaturatik bizitzea. Idaztetik bizitzea idazle askoren ametsa da, ia inoiz egia bihurtzen ez dena. Zer nolako eragina izan dezake zure ondorengo poesian sariketa bikoitz horrek?