Artikulua 2025/04/01

IPAR BELTZEKO IKARAK

IPAR BELTZEKO IKARAK

“Operazio mahai batean etzan gorputz bat da Stockholm” erranaldiak irekitzen duen nobela ez da nola nahikoa. Horrela hasten den Sasoi hila izenekoak elikatu nau astebetez, bost egun eta bost gauez, eta orrialdez orrialde bete ditu ene aiduru-ordu aspergarriak oro, denbora galtze hutsak direnak Leila Guerrieroren eta Axularren arabera. Baina irakurri bitartean -eta batzuetan idatzi...- astiari probetxu hartzen ahal zaio. Horregatik menturaz aireportuetako edo hoteletako harrera espazio zurrunetan ikusten dira liburuak, zure denbora banpirizatzeko eta zurrupatzeko prest!

Itxaro Borda
Artikulua 2025/03/27

Gehiegi? Gutxiegi, gehiegi

Gehiegi? Gutxiegi, gehiegi

Euskal Herrian sortzaile gehiegi daudela entzun izan dugu, gehiegi argitaratzen dela. Idazleak egon dira jo-puntuan. Orain arte ez dugu entzun musikari gehiegi dugunik, ez bertsolari gehiegirik, ez marrazkilari gehiegirik, zorionez. Aktoreek hemen lanik ez, eta kanpora joan behar izan dute batzuek. Hemen gehiegi ditugula esango dute batzuek.

Iratxe Ormatza Imatz
Artikulua 2025/03/25

Buruaz eta beste

Buruaz eta beste

Etxeko liburutegiko liburuen antolamendu berrian murgildu naiz egunotan. Liburu zaharrak berrikusi, xarma galdu dutenak desagerrarazi, eta balizko bezuza baterako balio dutenak apartatu. Hala ibili naiz arratsalde askotan, eta ezin dut esan sorpresarik hartu ez dudanik. Zaharren artean, behinola irakurri nituenen (eta ahaztu ditudanen) artean, perla batzuk ediren ditut, apalategiaren luze-laburren horietan ostendurik (eta horiztaturik) zebiltzala jakin barik.

Juanra Madariaga
Artikulua 2025/03/18

HITZEN BURRUNBA

HITZEN BURRUNBA

Mugaz bestaldeko biztanleak -zuek, nagusiki, gure euskal irakurleak- zoriontsu zarete Hispaniako lurraldeko hizkuntza ezberdinak biltzeko GALEUSCA erakundea daukazuelako. Zortez, 90eko hamarkadan zehar, behin baino gehiagotan, enkontru horietan parte hartzeko plazera ukan dut, Katalunian, Euskal Herrian eta Galizian. Eskualde horietako idazleekin harremanetan egon naiz, -eta nago oraindik-, batzuen mintzairak ikasteraino! Nor ez da oroitzen Andorratik etxerakoan zer nolako erresaka nabaritzen genuen Port de la Bonaiguako bihurguneetan gora gentozela edo Ebre ibaiaren deltan barna ibili ginenekoaz. Memoria zehatz eta hunkigarriak elikatzen du literatura.

Itxaro Borda
Artikulua 2025/03/17

Zoritxarraren haziak

Zoritxarraren haziak

Zorionaren hazien ondotik, zoritxarraren hazietan zentratuko naiz. Gure mendebaldeko gizarteetan, tamalez, suizidio ugari gertatzen dira. EAEn bertan, hiru egunez behin. Non daude, bada, sufrimenduaren haziak? Hasteko: gutako bakoitzak zorionaren bilatzaile bilakatu behar du, zeren zoriontasuna bilaketa bat da, beste ezer baino gehiago, gaia aztertu duten autore askorentzat. Moderno izatea norberaren zoriaz etsitzeko gai ez izatea da.

Pako Sudupe
Artikulua 2025/03/12

Mentore-Mentoretua, elkarri elikatzen dion binomioa

</div

Mentore-Mentoretua, elkarri elikatzen dion binomioa

Zorionekoa izan zen Telemako, aita Ulises urruti izan zuen bitartean, Mentor bidelagun edo aitaorde delakoa izan baitzuen. Horrenbestez, ahots hori ez dugu berria, mentorearena irudi iraunkorra baita gure historian barrena. Literaturaren haritik tiraka, asko izan dira odisea bilakatu diren lanak, hain zuzen, eta baita ere horri egoki aurre egiten jakin barik gelditu diren beste horrenbeste idazle-heroi. Idaztea, sortzea eta, azken batean, irudimena askatzea, benetan oso zeregin atsegingarriak badira ere, ideia batek trabatuta utzi gaitzake edozein momentutan, eta, ezintasun horretan iltzaturik, baliteke istorio batzuek inoiz argirik ez ikustea.

Idoia CarramiƱana
Artikulua 2025/03/04

Argiaren zaporea ezagutu nuenekoa

Argiaren zaporea ezagutu nuenekoa

Zortearen jainkoa da. Samurtasun basatiaren eroale. Lola Nieto

Ukondoak sukaldeko mahai gainean jarrita, tomatea zuritzeari ekiten diot idazkeran barrualdeko hitzak zuritzen ditudan bezala. Kaltetutako zatiak kentzen ditut, frutaren gainazal gorri eta leunaren gaineko orban ilun guztiak.

Uxue JuƔrez
Artikulua 2025/02/25

Badago itxaropena

Badago itxaropena

Gauzak gertatzen dira Iruñean. Toki guztietan bezala. Baina erran nahi dudana da, gauza interesgarriak gertatzen direla Iruñean. Ikusi nahi dituenarentzat, noski, eta interesgarritzat nik hartzen ditudan gauza berak hartzen dituenarentzat, ere. Iruñea badelako, alde batetik, Opus Deiren etxea, eliza usaina dariona nonahi, zezenketak eta entzierroak eta erakin faxistak kentzeari beldurra dion leku hori. Baina belarrimotza bezain euskalduna den Iruñean, aste berean, lau egunen bueltan, ikusi ditzakezu ekintza poetiko performatiboak, mugak hausten dituzten antzezlanak eta aniztasunari lekua egiten dioten besta espazioak.

Miren Mindegia
Artikulua 2025/02/18

Itsasoa

Itsasoa

Txinpartez beteriko egunak idazketari atarramendu ona atzeratzeko xedez, kontu asko nahasi, hibridatu eta txirikordatu egin baitzaizkit bat-batean.

Duela aste batzuk, Holokaustoaren Oroimenaren Nazioarteko eguna ospatu zen, izan ere 80 urte bete dira Sobietar Batasuneko tropek Auschwitz askatu zutela. Milioi bat preso judutar erail zituzten naziek toki beltz hartan, inolako eskrupulurik gabe.
Naziek Europa osoan burutu zuten sarraski eta jazarpen hartatik asko ere, zorionez, bizirik atera ziren, giza-elkartasuna itzela hedatu zelako herrialdez herrialde, pertsonaz pertsona.

Juanra Madariaga
HITZEN UBERAN

Uxue Alberdi eta Oier Guillanen eskutik sortu zen Hitzen Uberan webgunea, eta Euskal Idazleen Elkarteari beregain hartzea proposatu zioten. Haiek ez ezik, Ima Ubeda eta Danele Sarriugarte ere aritu ziren edukiak lantzen. 12 urte oparo egin zituzten. Hona hemen haiek utzitako altxorra.