Artikulua 2024/11/28

SUBLIMEA, BENETAN SUBLIMEA

SUBLIMEA, BENETAN SUBLIMEA

Idazleei egozten zaie etorkizuna asmatzeko eta bizitzen duten egunerokotasun garaikidea zehatz aztertzeko trebezia. Autore batzuen amesgaiztoak egiaztatu dira. Adibide bakar bat emateko, 2020ko Covid pandemiaren denborako konfinamenduaren luzeran ospetsu egin zen Georges Orwellek 1949an  “kometitu” 1984 nobela. Estatuen indarra, jendeen intimitatean sartzeko joera, diskurtso anbiguoak plazaratzeko jaidura tentagarria: ezaugarri horiek aurkitzen dira ingeles idazlearen eleberrian, bai eta gure gaurko fake, post-egia, gizarteak osatzeko eta banatzeko puxantenek erabiltzen dituzten gorroto ildoak eta beste. Esklabo izatea libre izatea da eta antzeko perpausekin betetzen dizkigute buruak konplotista eta negazionista armadek.

Itxaro Borda
Artikulua 2024/11/26

Zuena da ardura

Zuena da ardura

Zutabe hau azaroaren 25aren aitzineko egunean idazten ari naiz, jakin ezin beraz astelehen iluntzerako Euskal Herri osoan deituak diren elkarretaratze eta manifestaldiak nola joan diren, zein izan den erantzuna. Zenbat gizon joan diren. Zenbat gizonek jarraitzen duten arazoa izaten, zenbat konponbidea izateko urratsik ez ematen. Nire irudimenean, utopikoa ere deitu diezaiokegun ameskeriaz, gizonek erreakzionatzen duten mundu bat imaginatzen dut. Euren artean solas egiten irudikatzen ditut, itxurakeriak egitera behartzen dituzten emakumerik tartean egon gabe, batak besteari erraten: “Tira, bada zerbait egiteko unea, aski da, ezin dugu guzti hau mantentzen lagundu”.

Miren Mindegia
Artikulua 2024/11/21

Emakumeen isiltasuna

Emakumeen isiltasuna

“Ez dut idazten inor salatzeko, baina ez dut isildu nahi inor salbatzeko”. Uxue Alberdiren esaldiak eztanda egin zidan barrenean, argitaratu berri duen Hetero liburuaren bueltan elkarrizketatzen ari nintzaiola. Zenbatetan isildu gara emakumeak maite ditugun gizon horiengatik? Eta gorroto ditugunen ondorioz? Zenbatetan isildu, istiluak ez sortzeagatik, bakea mantentzeagatik, zalaparta ekiditeagatik, lotsagatik, beldurragatik?

Miren Mindegia
Artikulua 2024/11/15

Zer egingo dugu ereserkiarekin?

Zer egingo dugu ereserkiarekin?

Aizue, ereserkiaren kontua zertan da? Musikari batzuek Jose Mari Iparragirreren Gernikako arbolaren aldeko manifestu bat izenpetu zuten duela lau urte. Ondoren, kultur munduko pertsona eta eragile batzuen babesa jaso du baina, esango nuke, herritarren artean ez duela arrakasta handirik izan. Berria egunkariak twitterren egin zuen inkestaren arabera,  Mikel Laboaren Txoriak txorik jaso zituen boto gehien euskal ereserkia izateko.

Jon Eugi
Artikulua 2024/11/05

Oroimenaren akatsak: sugestionagarritasuna (II)

Oroimenaren akatsak: sugestionagarritasuna (II)

Ondorio larriak dituzten akatsak eratorri ohi dira pertsonen sugestionagarritasunagatik. Pertsona sugestionagarriak dira besteren iturrietatik datorren informazio okerra oroimenean gordetzeko joera dutenak. Izan daitezke terapeutak, liburu-egileak edo komunikabideetako pertsonaia karismatikoak. Askotan, oroitzapen faltsu horiek pertsona horien oroimenean txertatzen dira, oroitzapenak gogora ekartzen eta osatzen saiatzen diren bitartean, bereziki egoera estresagarrietan edo oso hunkigarrietan. Txertatutako oroitzapen horiek izan daitezke xede jakin batera bideraturiko itaunketen emaitza, edo galdera iradokitzaile edota autoritatea duten pertsona pertsuasiboek egindako iruzkinenak (poliziak, kasu), zeinek sugestionagarri denaren konfiantza bereganatzen duten, eta pertsonaren gaineko mendekotasun mentala lortzen duten.

Pako Sudupe
Artikulua 2024/10/31

Osasun mentalaren kontra

Osasun mentalaren kontra

«Gaixotasunetik sendatu nahi nauzue, / biologiatik sendatu nahi nauzue, / herentzia genetikotik, / nirea besterik ez den sistema linbiko honetatik». Horrela hasten da Sara R. Gallardo idazle eta ikerlariak «tortura pairatzen jarraitzen duten ahizpa eroei» eskaintzen dien poema. Testu horretara itzultzen naizenean (eta aitortu behar dut askotan egiten dudala), nire barnean gaizki dagoen guztia sendatzen saiatu diren mediku, psikiatra eta psikologoen hitzak etortzen zaizkit gogora, hiltzeko zorian utzi ninduten pilulak, ezagutzen ez nuen eta ispiluaren beste aldetik begiratzen ninduen itzala sortu zutenak. Lagunek kontatutakoak ere gogoratzen ditut, eta ehunka txio, artikulu edo liburuetan irakurri ditudanak: baimenik gabeko ospitalizazioak, sexu-erasoak, immobilizazioak, irentsi nahi ez ditugun pilulen albo-efektuak. Eta baieztapen bera, behin eta berriro: oso gaixorik zaude eta sendatu egin behar zara.

Iosune de Goñi
Artikulua 2024/10/29

GUTAZ, HAIEK

GUTAZ, HAIEK

Kataluniako TV3 telebistaren segitzaile amorratua naiz. Iragan egun batez, Ricard Ustrellek animatzen duen Col.lapse emankizunean atera zen Carolina Yuste antzezlea Arantxa Etchevarriaren La infitrada filma berria aipatzeko. Duela gutxi, kronikari batek lan horrek eragiten zizkion hausnarrak plazaratu zituen egunkariren batean. Gogoeta interesgarriak ziren egiazki, oinarrizko galderak gehigarri hauekin : zer egin mende erdiko ETAren historiaren herentziarekin, nola tratatu hori fikzioaren bidez? Zer ikuspegirekin? Noraino prest gara gu, euskaldunok, berunezko garai horietan bizi izan garenok bereziki, besteek gure historiaz harilkatu fikzioak ikusteko, entzuteko edo irakurtzeko ? Bistan dena, ETArena, etxe alde kontatua denean, txaloz urtzen garela, eta alderantziz delarik, sutan jartzeko jaidura nekez menperatzen dugu. Norena da ETAren historia? Ezker abertzalegoarena soilik? Jatorri eta alde guzietako biktimena?

Itxaro Borda
Artikulua 2024/10/24

Zerua makinentzat, guretzat mundua

Zerua makinentzat, guretzat mundua

Max Richter ezagutzen duzu? Disko bat egin zuen, 2015ean atera zuela uste dut: Sleep. Webgunea dauka, musika entzuteko plataformetan badago, nire algoritmoak badaki zenbat aldiz jarri dudan. Ez dut esan zenbat aldiz entzun dudan, jarri dudan esan dut.

Xabier Gantzarain
Artikulua 2024/10/22

‘Querer’ eta indarkeriak izendatzearen garrantzia

‘Querer’ eta indarkeriak izendatzearen garrantzia

Maiz aritu gara txoko honetan errepresentazioaren garrantziaz. Emakumeak nola irudikatzen gaituzten eta garen, identitateak berezkoa duen aniztasunaren isla izan daiteke. Amak, alabak, bikote heteroak bezala irudikatuak bagara, soilik halakoak izan gaitezkeela pentsatzera joko dugu, eta erraietatik bestelako izateak sortzen bazaizkigu, zerbait oker dabilenaren seinaletzat ere ulertu dezakegu. Errepresentazioak, beraz, aukerak dira. Indarkeria erabiltzen duen emakumezko pertsonaia bat ikusten edo irakurtzen dugunean ez du erran nahiko berez emakumeak indarkeria erabiltzeko joera duenik, indarkeria erabiltzeko aukera badaukala baizik. Gaitasun hori daukala, gizon batek izan dezakeen modu berean.

Miren Mindegia
HITZEN UBERAN

Uxue Alberdi eta Oier Guillanen eskutik sortu zen Hitzen Uberan webgunea, eta Euskal Idazleen Elkarteari beregain hartzea proposatu zioten. Haiek ez ezik, Ima Ubeda eta Danele Sarriugarte ere aritu ziren edukiak lantzen. 12 urte oparo egin zituzten. Hona hemen haiek utzitako altxorra.