Informatua egotea kaltegarria da?
Behategiak aurten aurkeztutako txostenak dioenez albisteetan “oso” edo “izugarri” interesatuta daudela dioten pertsonen ehunekoa nabarmen jaitsi da. 2017. urteaz geroztik berriak “batzuetan” edo “sarritan” saihesten dituztela diotenen kopurua bikoiztu egin da herrialde batzuetan.
Armada profesionala eta ordaindutako haurdunaldiak (II)
Honen aurreko artikuluan egindako galderei erantzuteko, Robert Wilentzen arabera, ez zen benetako adostasunik egon ama besterentzat ekartzea hitzeman zuenaren aldetik. Kontratuaren arabera, hark konpromiso ezeztaezina hartu zuen, aurrez jakiteke zer-nolako loturak izango zituen umekiarekiko.
Autoerretratua
Celia Paul XXI mendeko margolari handienetako bat da, autoerretratuaren eta erretratuaren maistra, giza psikologiaren itzal eta argiak pintzelkada bakoitzaren bitartez islatzen dakien horietakoa.
OHITUREN ALDAKETA: OLENTZEROREN ADIBIDEA
Aurreko artikuluaren azken zatian tradizioen aldaketei eta bilakaerari buruz hitz egin genuen. Eta oraingoan gaian sakondu nahiko nuke. Ohitura guztiak, baita tradizionalenak ere, aldatuz eta garaira egokituz doaz.
Euskararen biziraupena
Hizkuntza gizakiaren lorpenik handienetako bat da, handiena ez bada. Pertsona egiten duen bere ezaugarrietako bat da, gainerako animalia espezieetatik bereizten duena. Era berean, giza burmuinaren ahalmenaren erakusgarri paregabea da, soilik hark lortu ahal izan zuelako ideia bat hitzen bidez gauzatzea. Ustez erraza dirudi baina oso prozesu konplexua da, ikusi besterik ez dago zenbat kostatzen ari zaien makina modernoei edozein hizkuntzatan trebatzea.
Armada profesionala eta ordaindutako haurdunaldiak (I)
Zeuen artean esango duzue: baina zer ikustekorik du armada profesionalera “bere borondatez” doanak sabela “bere borondatez” alokatzen duen emakumearekin? Hausnar dezagun elkarrekin!
SOPAS
Askotan entzuten dugu lehen dena (lana, musika, zinema, giroa, harremanak…) hobea zela. Etorkizuna ere lehen hobea zela esaten duen norbait (Karl Valentin, hain zuzen ere) egon bazen. Salbuespenak salbuespen, nostalgia dela eta pertsona zaharrek esaten duten zerbait dela pentsatuko dugu. Izan ere, orainaldia ulertzen ez duenak iragana du babesleku, ezta?
Izenak, ezizenak eta ez-izenak
Izendatzen ez dena ez da existitzen. Komunikazioaren teoriari jarraiki, zerbaiti izena jartzerakoan bilakatzen dugu kontzeptu, betetzen dugu erranahiz. Magiaz bezala, hizkuntzaren makilatxoarekin ikutu eta, ttak! Magoaren kapelutik agertzen den untxiaren gisan agertzen dira errealitateak gure aurrean, ikutu, ezagutu eta errekonozitu daitezkeen objektuetan bilakatuta. Makilatxoa nork, hark boterea, alta.
Natibitatea, urte amaiera… ala solstizioak eta ekinozioak?
Neguko jaiak pasa dira, ezta? Atzean gelditu dira jadanik. Orain, berriz, udaberria heltzen ari da. Inoiz galdetu diozu zeure buruari zer den konkretuki data hauetan ospatzen duguna? Urte amaiera erantzungo du baten batek. Bai, noski. Beste batzuentzat Gabonak, Natibitatea, kristautasunari lotutako sinesmenak… Eta erantzun zuzena da baita ere. Baina kontutan izan datu bat: horiek guztiak gizakiok sortutako erreferentziak edo sinesmenak dira. Eta hori baino lehen… zeintzuk ziren erreferenteak?