
HARTZAREN ITZALA PIRINIOETAN
2072 metro gorako Bonaigua portuko C-28 errepide ertzean, Sorpeko oihanaren aldetik, jende askok filmatu dute hartz familia bat paseatzen, zuhaitzetara igotzen, ama bat eta bi ume dirudienez. Irudiak, Kataluniako telebistan azaldu ziren arratseko berri-sailetan. Hartzak ikustea gertakari mediatikoa bihurtu da, bereziki Auñamendi kate osoko ipar eta hegoko maldetan, duela zenbait urte arras erauzi zirenez geroztik. Aberearen eta gizakiaren -baina gizakia ez al da bera ere abere bat?- harreman luze eta gatazkatsuaren historia horrek, hizkuntza ezberdinetan harilkatzen diren gure kultura eta literatura pirenaikoak betetzen ditu. Historia hori da hemen kontatuko duguna.

“Beti nuen literaturara itzultzeko gogoa”
Joan den aspaldian hainbat saiakera argitaratu eta gero, literaturara itzuli da Eneko Bidegain Aire, udaberrian nobela argitaraturik, Bichta éder (Elkar, 2023). liburuaren azaleko jauregi zaharrak Ipar Euskal Herrian ohi den higiezin proiektu baten atariko dugu. Promotorearen asmo ezkutua, batetik, eta asmoaren ilunaz oharturik ikerketari ekingo dion kazetariaren lana, bestetik, eta hainbat hari, pertsonaia eta istorio tartean: eleberri mardul ederra dugu emaitza.

“Liburua idazteko, gehien-gehiena, lehenengo egiten dut pentsatu, asko pentsatu"
Ipuin liburua argitaratu berritan da Iratxe Ormatza Imatz (Bakio), Printzak begietan (Elkar, 2023) izenburu. Eta hamar narraziotan, hamarkadaz hamarkada, iragan mendeko gizartea ekarri du paperera, hamaika emakume protagonista jarririk, garaian garaiko Bilbo. Emakumearen bizimodu gogorrarekin batera, haien aurrera egin nahia erakutsi du Ormatzak, begirada eta estiloa guztiz zaindurik.

«Nobelak edo saiakerak idazten dituztenei ez diete inoiz galdetzen zergatik idazten dituzten nobelak edo saiakerak»
Aintzane Usandizaga Lopezek (Lasarte-Oria, 1988) maite-maitea du literatura. Artearen Historia ikasi zuen eta kultur kudeaketan zein arte bitartekaritzan jardun du.

“Oihenarten poema berriak aurkitu ditugu, eta bila segitzen badugu, gauza gehiago aurkituko ditugu”
Arnaut Oihenart (Maule, 1592 – Donapaleu, 1668), historialari eta idazlea. Notitia utriusque Vasconiae, tum Ibericae, tum Aquitanicae historia liburua argitaratu zuen 1638an, eta 1657an, berriz, Les Proverbes Basques, recueillis par le Sr. d’Oihenart; plus les poésies basques du mesme auteur, literatura lana, bi zatitan bereizia; atsotitz bilduma dugu, batetik, eta poemak, bestetik: Oihenarten gastaroa neurthitzetan. Gauza bere horretan zegoela uste genuela etorri da aurkikuntza, idazlearen poema berriak aurkitu baititu EHUko Ikasketa Klasikoen Saileko irakasle eta Monumenta Linguae Vasconum taldeko ikertzaile Gidor Bilbao Telletxeak (Bermeo, 1965). Inondik ere, gure literatura zaharraz genuen ikuspegia berritzen lagunduko digun leihoa ireki digu irakasleak.

«Antzerki-liburua testigantza da, baina ez testigantza bakarrik. Da ate bat zabaltzea testu edo ideia horretatik abiatuta jolasten jarraitzeko»
Antzerkiak bizi du Idoia Gereñu Odriozola (Tolosa, 1980); eta iruntzietara. Katiuska antzerki taldeko sortzailea eta kidea da. Irakaslea eta ikerlaria. Donostiako Koldo Mitxelena liburutegian jarri dugu hitzordua, antzerkiari buruzko bi artikulu akademiko ontzen ari den toki berean.
Argazkia: Agurtzane Belauntzaran

European Writers’ Council (EWC)
1973an Bielefelden (Alemanian) jaioa, Nina George hainbat sari jaso dituen eta nazioarteko ospea lortu duen idazlea da eta, 2019az geroztik, European Writers' Councileko lehendakaria. Berarekin hitz egin dugu, EWCi eta bere lanari buruz gehiago jakiteko.

Belaunaldi baten historia gogorra da ‘Azken bidaia’
Amamaren jostundegian ikusi zuenetik du begian iltzatua Picassoren ‘Guernica’. Bizi osoan lagundu dion margolana da, obsesio bat, ‘Azken bidaia’ liburuan modu ederrean gauzatua. Maitane Azurmendi ilustratzaileak (Mungia, 1978) paperera ekarri ditu Gernikaren bonbardaketa eta nonahiko gerraren izugarrikeriak, zuri eta beltz, bere marka duenez. 1937ko apirilaren 26ko Gernikako zeruaren su gorria beste kolorerik ez da narrazio grafiko honetan. Joseba Sarrionandiaren atariko poema beste hitzik ez.

«Jendeak talentu izugarria du hemen, baina lagundu ordez zanpatu egiten da»
Ilustratzaile zaildua da, hainbat hedabidetan ageri dira bere lanak, askotarikoak beti. Batean da komikia, bestean liburu bateko marrazkia edota hormatzar handi batean murala. Haatik, Ainara Azpiazu Adurizek bestelako lana ekarri digu oraingoan, nobela grafikoa. Maialen Lujanbioren hiru bertso abiapuntu hartu, eta ondu du Utzi azalari (Dobera, 2022).