Elkarrizketa 2026/06/05
Olatz Mitxelena

Labetik atera berriak

“Labetik atera berriak” saileko bigarren alea hemen da.

Oraingoan, Olatz Mitxelenak hartu du hitza, Etxe arrotz hau liburuaz hitz egiteko. Hamar ipuinez osatutako liburua da: gertuko egoeretatik abiatzen dena, egunerokoaren azal azpian dauden kontraesanak, arrakalak eta galderak agerian uzteko.

Zer gertatzen da etxea arrotz bihurtzen denean?

Minutu batean, egileak berak kontatuko digu liburuaren funtsa. Labur, zuzen eta bero-bero.

Imanol Epelde
Elkarrizketa 2026/05/22

“Maitasuna hertsigarriaren narratibarekin apurtu nahi dut, eta irekiera posibleak erakutsi”

Marta Vusquets

“Maitasuna hertsigarriaren narratibarekin apurtu nahi dut, eta irekiera posibleak erakutsi”

Marta Vusquetsek bere lehen poema-liburuan, En el reino de las gatas (Lastura, 2023) kontatu zuen nola atera zen emaztearen bizimodu heterozuzen batetik, ordurarte giltzapetutako desio lesbiko eta ez-monogamoari ateak irekitzeko. Bere lagun editore eta idazleek konbentzitu zuten mugikorreko oharretan idazten zituen poema horiek argitaratzeko.

June Fernandez
Elkarrizketa 2026/05/08

“Leku hau eman diguzue, ba hartu egingo dugu, eta egingo dugu ondo”

Maria Oses Saiz

“Leku hau eman diguzue, ba hartu egingo dugu, eta egingo dugu ondo”

Iazko irailaren 6an izan zen. Añorgako Antzoki Zaharrera sartu eta han topatu nuen Maria Oses Saiz (Arrasate, 2000), atearen aldamenean. “Guillotina festa” zen, Donostiako autoedizio topaketa. Miau estudioko materiala saltzen zebilen, irri konplize bana oparitu genion elkarri. Orduan erosi nuen “argiak sabaian korrika” izeneko poema bilduma.

Arrasateko Irati tabernan egin dugu zita. Olaia Inziarteren kantu bat entzuten da Maria atetik agertu denean. Ez litzaidake hasteko modu hoberik okurrituko. Geuretzat gordeko ditugu kafea atera ziguten artean elkarri kontatuak. Esku biak kikarari helduta zituela ziurtatu arte ez nuen piztu grabagailua.

Oihana Arana
Elkarrizketa 2026/04/23
Juan Garzia

Labetik atera berriak

Labetik atera berriak sailak liburu berriak ekarriko ditu lehen lerrora. Egileak berak kontatuko digu liburuaren funtsa; nolatan idatzi duen eta zergatik irakurri beharko genukeen liburua. Labur, zuzen eta bero-bero. Juan Garziarekin hasi dugu saila.

Imanol Epelde
Elkarrizketa 2026/04/17

Etxe bat Huksaviken, Uxue Juarez (Balea Zuria, 2025)

Uxue Juarez

Etxe bat Huksaviken, Uxue Juarez (Balea Zuria, 2025)

Uxue Juarez Gaztelu (Iruñea, 1981) irakaslea eta idazlea da, irrika eta ohiko ikusmiretatik at dagoen horren bilatzaile nekaezina. Haur eta gazte literatura landu du, gaztelaniaz hainbat poesia liburu argitaratu ditu, eta helduentzako bere azken lana euskaraz eman du argitara: Etxe bat Huksaviken (Balea Zuria, 2025).

Poesia liburu honetan nahiz eta bertzeak bertze, dolua eta suizidioa landu, Uxuek ihes egiten die gai hauek literaturan landu ohi diren ohiko intentsitate eta agerikotasunei. Horretarako, elefante gizona, balea ama eta balekumea bezalako pertsonaiak eraikitzen ditu, eta azken bien bidaia abisala abiapuntu hartuta, gai korapilatsu eta konplexuak, tartean galera, mina, bizitza eta heriotza, xamurtasunez eta unibertso propio eta berezi batetik jorratzen. Liburua sendoa da: iruditeria handikoa, arkitektura zainduaz eraikia, eta ahots poetiko bakar batez idatzia. Euskal poesiagintzako rara avis bat da Uxue Juarez, eta Etxe bat Huksaviken ireki berri duen bere bide berriaren erakusgarri argiena.

Hasier Larretxea
Elkarrizketa 2026/04/16

“Bertsolaritza poesia modu bat da”

Oihana Arana

“Bertsolaritza poesia modu bat da”

Errekondoan hartu nau Oihanak Aranak (Eskoriatza, 2001), etxaurre zuri-urdinean, eguzki egun batez. Idazlea eta bertsolaria da; “gaur gaurkoz, hurrenkera horretan”. Ezin adiago entzun diot kontatzeko zuen guztia. Grabazioak zaldien trosta harrapatu du zenbait unetan. Bada denboratxo bat aurrekoengandik ez ezik ondorengoengandik ere asko ikasten ari naizela.

Ane Labaka
Elkarrizketa 2026/03/26

JULEN GABIRIAREKIN BERBETAN

JOE SACCOREN PALESTINARI BURUZKO KOMIKIAK AITZAKIATZAT HARTUTA

Julen Gabiria

JULEN GABIRIAREKIN BERBETAN JOE SACCOREN PALESTINARI BURUZKO KOMIKIAK AITZAKIATZAT HARTUTA

Urtarrilaren 29an Bilboko Zirika herri-gunea liburu-dendan aurkeztu zituen Julen Gabiria itzultzaileak Joe Saccoren Palestinari buruzko hiru komikiak: Palestina, Gazako oin-oharrak eta Gerra Gazan. Palestinarren aurkako genozidioa eten ez den honetan, Galdakaoko Elexalde auzoan berarekin elkartu eta berba egin genuen Palestinaz, Saccoz eta honen obra euskarara ekartzeaz.

Mikel Antza
Elkarrizketa 2026/03/20

NERABEEI ENTZUTEN… ETA IRAKURTZEN

June Macareno, Peru Laskurain, Lutxo Egia, Sue Zabalbeaskoa eta Cecilio Rodrigo

NERABEEI ENTZUTEN… ETA IRAKURTZEN

Oraindik nerebea al zara edo utzi diozu nerabe izateari? Agian erantzuna ez da hain argia, nerabezaroa bera zer den pentsatzen jartzen bagara. Izan ere, gaiak hamaika erpin dauzka eta hamaika galdera pizten ditu. Ikuspegi kronologikoki batetik, adibidez, ze adin tarteri dagokio?; biologikoki, zeintzuk dira gorputzean eragiten dituen aldaketak?; edota, nola deskribatu, psikologiaren alorrean, nerabezaroaren ezaugarriak? Are gehiago, garaiaren eta kulturaren arabera, askotarikoak izan dira bizitzaren etapak egituratzeko moduak… Zenbat nerabezaro daude nerabezaroaren barruan?

Iñigo Martinez Peña
Elkarrizketa 2026/03/06

MISTER ELEIZEGIREN ITZALPEAN

Koldo Izagirre & Joseba Tapia

MISTER ELEIZEGIREN ITZALPEAN

Altzoko Handiaren figurak urte luzez piztu ditu euskal iruditerian era askotako hurbilketak, hala nola, historikoak, literarioak, zinematografikoak, akademikoak zein herrikoiak. Haren itzal luzean, belaunaldi askok aurkitu dute tamaina fisikoaz haragoko sinbolismo bat, desberdintasunarena, bazterrean geratzearena, ikusgarritasunaren eta ikusiezintasunaren arteko talkarena, alegia.

Baina badira lan batzuk, hain zuzen ere, pertsonaia historiko horren hezur-haragizko dimentsioa baino gehiago, haren inguruan eraikitako mitoari, metaforari eta ispilu-izaerari erreparatzen diotenak.

Fito Rodriguez
HITZEN UBERAN

Uxue Alberdi eta Oier Guillanen eskutik sortu zen Hitzen Uberan webgunea, eta Euskal Idazleen Elkarteari beregain hartzea proposatu zioten. Haiek ez ezik, Ima Ubeda eta Danele Sarriugarte ere aritu ziren edukiak lantzen. 12 urte oparo egin zituzten. Hona hemen haiek utzitako altxorra.