Artikulua 2023/12/11

Idazleen ekarpena gizartearen aurrerabidean

Idazleen ekarpena gizartearen aurrerabidean

Batzuetan munduan gertatzen ari dena gizateriarengan konfiantza galtzeko modukoa da. Ez da hain arraroa halako pentsamenduak izatea, ordea. Izan ere, pertsonen historia intolerantzia, basakeria, eta indarkeriaz zipriztinduta dago, tamalez. Gizakiak gizaki denetik egin du gerra eta pertsonak erail ditu aurrehistoriatik bertatik. Lur eta ondasunen espoliazioa egin du, Amerikaren eta beste kontinenteen aurkikuntzaren ondoren.

JON EUGI
Artikulua 2023/11/23

Etiketa, dikotomia eta diagnostikoei buruz

Etiketa, dikotomia eta diagnostikoei buruz

Gaixotasunari buruzko eleberriak eta memoriak irakurtzen ditudanean, nire esperientziari buruz idazteko eta hitz egiteko eskubiderik ez dudala sentitzen dut. Ulertuta eta lagunduta sentitu beharko nintzateke, nerabezaroan Sylvia Plath eta Alejandra Pizarniken poemak irakurtzen nituenean bezala, baina ez da horrela gertatzen. Gorputzari buruz idazten duten autore gehienek erantzunak dituzte. Bidaia luze bat egin dute askotan, medikuntza eta gizarte kapazitistaren baso ilunenak zeharkatuz, baina azkenean argia ikusi dute, beste aldera heldu dira: diagnostiko bat lortu dute.

IOSUNE DE GOÑI
Artikulua 2023/11/22

Gure inguruko Peterrak

Gure inguruko Peterrak

–Gelditu nahi duzu lotan? –galdetzen dio Peterrek Nati, mahaiaren beste aldetik eskua luzatu eta berea laztantzen duen bitartean–.

Segundu batzuk irauten ez dituen arren luze suertatzen den isilune deserosoa irekitzen da bien artean: amildegi bat.

–Beste egun batean –erantzuten du Natek, aurrean duen plateretik begiak altxatu gabe, eskua mugitu gabe.

–Beste egun batean igual ez dut gogorik izango.

MIREN MINDEGIA
Artikulua 2023/11/13

NONDIK DATOR “HALLOWEEN” EDO “GAU BELTZA”?

NONDIK DATOR “HALLOWEEN” EDO “GAU BELTZA”?

Gure mundua izpirituenarekin komunikatzen duten ateak irekitzen diren momentua pasatu berri dugunez, gogoeta laburra egin behar dut festa honetaz. Aurreko artikuluan adierazi bezala Europatik Iparramerikara abiatu zen ospakizun hau, han ezarri eta berriro itzuli, apur bat aldatuta baina, ikusiko dugun bezala, antzinako esentziari eusten dioten zenbait ezaugarrirekin.

ARITZA BERGARA
Artikulua 2023/11/10

Kuadrillaren afaria

Kuadrillaren afaria

Datorren ostiral honetan ez bada, biharamunean, larunbatean, ez dira gutxi izango afaria egingo duten gizon kuadrillak. Edo, bazkari baten bueltan juntadizoa egingo dutenak, berdin dio.

JON EUGI
Artikulua 2023/11/08

Immigrazioa

Immigrazioa

AEBetan immigrazioaren erreforma politikoki eremu minatua dela dio M.J. Sandelek. Jendearen sostengu zabala ematen duen immigrazio-politikaren alderdi bat baino ez omen dago ia: Estatu Batuetako muga indartzea, etorkinen legez kanpoko fluxua mugatzeko. Texasko sheriffek Interneten erabilera berri bat asmatu dute muga zaintzeko balio diena. Bideo-kamerak jarri zituzten muga legez kanpo gurutzatzen den lekuetan, eta haien irudiak sarean ikus litezke zuzenean. Muga zaintzen lagundu nahi duten herritarrak orrialde horretan sar daitezke eta Texasko polizia laguntzaile birtualak bihur daitezke edo bihur zitezkeen behintzat.

PAKO SUDUPE
Artikulua 2023/11/02

‘O Corno’, isiltasunez jositako sareak

‘O Corno’, isiltasunez jositako sareak

Ez kontatu, erakutsi. Zinemagintzan eta literaturan maiz errepikatzen den iradokizunetako bat da.

Miren Mindegia
Artikulua 2023/10/31

OSTATUETAKO HITZAK

OSTATUETAKO HITZAK

Gure herri txikiak, dagoeneko, egiazko desertuak dira. Hamar kilometroko lasterraldi luze batean, bidez bide, ingurua egiten diozunean, ez duzu jada nehor gurutzatzen. Autoen ibilera errazteko pilota plaza erauzi zutenetik, plazak ere ez du batere potretik.

Itxaro Borda
Artikulua 2023/10/26

HAIZEZKOA, KRESALEZKOA

HAIZEZKOA, KRESALEZKOA

Betidanik sentitu izan dut nire bizitzatik alde egiteko beharra. Txikia nintzenean argi nuen ez nuela Burlatan, Nafarroan edo Euskal Herrian bizi nahi. Egia esan, ez nuen inon bizi nahi, ez nuen bizileku edo inguru zehatz eta mugatzaile baten menpe bizi nahi. Bidaiaria izan nahi nuen, nomada edo espiritu aske bat, seme-alabarik gabea, harreman monogamorik gabea, nire amestutako hegoei su emateko gai izan zitezkeen eskurik, gorputzik, katerik gabea. Idazle izan nahi nuen, eta arkeologo ere bai. Lurraren azpian dagoenari buruz idazten zuen bidaiaria.

IOSUNE DE GOÑI
HITZEN UBERAN

Uxue Alberdi eta Oier Guillanen eskutik sortu zen Hitzen Uberan webgunea, eta Euskal Idazleen Elkarteari beregain hartzea proposatu zioten. Haiek ez ezik, Ima Ubeda eta Danele Sarriugarte ere aritu ziren edukiak lantzen. 12 urte oparo egin zituzten. Hona hemen haiek utzitako altxorra.