Artikulua 2025/11/20

Ondo idazteari buruzko galdera batzuk

Ondo idazteari buruzko galdera batzuk

Ondo idaztea inportantea dela eta ondo idazten saiatu behar garela. Ikasturte honen hasieran, ebidenteak diruditen gauza horiek esan nituen hemen.

Irati Jimenez
Artikulua 2025/11/18

Bideak, ur-jauziak eta hildakoak

Bideak, ur-jauziak eta hildakoak

Udagoien honetan zoriak irri egin dit eta bidaia eder bat burutu ahal izan dut, askotan amesten den horietako bat, nahiz eta nire ametsa errekurrentea den.
Tokia ezaguna da nire begientzat, garai preteritoetan ibili bainaiz alderrai herrialde horretako kapitaleko kaleetan, bai eta bere geografia txundigarrian barna, mutu anitzetan. Ez dut amnesiarik.

Juanra Madariaga
Elkarrizketa 2025/11/17

“Nobela honen musika entzuteari utzi arte ezin izango dut hurrengoa idatzi”

“Nobela honen musika entzuteari utzi arte ezin izango dut hurrengoa idatzi”

Hemeretzi urte joan dira orain hurrena nobela publikatu zuenetik: ‘Ecce homo’ (2006). Oraindik orain, plazara atera da berriro Laura Mintegi, ‘Akabo’ (Txalaparta, 2025) argitaraturik, eta berehalakoan bereganatu du hedabideen eta irakurleen arreta.

Miel A Elustondo - Zaldi ero
Artikulua 2025/11/13

Ikusten nauzu, baina jada ez nago hemen.

Ikusten nauzu, baina jada ez nago hemen.

Bestearen begirada behar al dugu egon ahal izateko?
Mugimenduak ikuslearen eraldaketa eskatzen al du?
Begiradak jarraitzen ez duen puntu horretan zer gertatzen da?
Zein gertaeratik aitzinera itxi beharko genituzke begiak?
Badira burua bueltatu gabe ikusten ez ditugunak?
Eta burua bueltatuko bagenu, zer gertatuko litzateke?

Hasier Larretxea
Artikulua 2025/11/04

LIBURU BATEN DENBORA

LIBURU BATEN DENBORA

Itzulinguruka nenbilen sarean lagunen batek gomendatutako libururen baten bila eta, hara non, xehetasun txiki batek ezustean harrapatu ninduen. Gorri koloreko azal laukizuzenaren ondoan txertatuta zetorren liburuaren ezaugarrien zerrenda. Sinopsia lehenik, eta klikatuz gero aurreneko orrialdeak osorik irakurtzeko aukera. Pantailan ezkerretara, laburrean, argitaletxea, prezioa, orrialde kopurua… eta irakurketa denbora. Zalantza egin nuen une batez, baina laster baieztatu nuen liburua leitzeko irakurleak hartu beharreko denborari zegokiola. Azken datu honi katigatuta joan zaizkit egunak orduz geroztik. Ez dira gutxi sortu zaizkidan galderak.

Ane Labaka
Artikulua 2025/11/04

‘Pubertat’, mutiko gazteak oraindik salbatu daitezke

‘Pubertat’, mutiko gazteak oraindik salbatu daitezke

Atzematen dugun arren ikusten ez dugun horri erreparatzeko balio du maiz fikzioak, batez ere fikzio horrek errealitatean sustraitzeko gaitasuna erakusten duenean. Horixe atzematen zaio Leticia Dolera zinemagile katalanaren azken lanari. Pubertat telesailak haurtzarotik nerabezarora igarotzen ari diren horien eta maiz aldaketa horren jabe ez diren helduen arteko arrakalari heltzen dio, garaikidetasun paregabearekin heldu ere. Eta arrakala horretatik begiratuta pantailak agertzen zaizkigu.

Miren Mindegia
Artikulua 2025/10/31

ZER DA POESIA?

ZER DA POESIA?

Poesia zer den ez da oraingoxeko galdera, ezta ahuntzaren gauerdiko eztula ere. Aristotelesek berak, dagoeneko urrunegi gelditzen zaigun K. a. IV. mendean, lan oso bat idatzi zion poetikari (Περὶ Ποιητικῆς). Pentsalariak han aipatzen duenez, poesia mimesian, hots, imitazioan oinarritzen den artelana da. Poesiak, filosofoaren ustez, hizkuntzaren, erritmoaren eta harmoniaren bitartez natura ez ezik, bizitza eta giza-eskarmentua ere imitatzen ditu.

Maite López Las Heras
Artikulua 2025/10/30

KEINUETARA ITZULI

KEINUETARA ITZULI

Saioa Alkaizarena ezustean hartu ninduen keinua izan zen, Palestinan gertatzen ari dena salatzeko Igartza sariari uko egin zionean. Hazkura eragin zidan, eta harridura, eta ezustea. Eta horren guztiaren gainetik, poza. Neure buruari galdetzen diot: zergatik ordea hazkura, zergatik harridura, zergatik ezustea, zergatik poza?

Oier Guillan
Kronika 2025/10/28

Urruzuno, kronika

Urruzuno, kronika

25/08/25, LURRA

Lau gurpilen gainean abiatu gara lur sail hutsera. Bidean zehar elkarri begietara begira, elkar aurretik ikusi ez dugun arren, mendian gora lagundu digun baso berdearen eta asfaltu grisaren arteko eskalan oasi laranja bat aurkitu dugu hasieratik, azaltzeko zaila den, baina elkarren begiraden isladan nabaritu dugun ulerpen eta segurtasun oasi bat. Gora eta gora eta gora, marra, espiral, biribil eta kurba ibili gara Arritxuloraino iritxi arte. Bertan aurkitu dugu nahi genuena eraikitzeko aukera emanen digun lur sail soila.

Urruzunotarrak
HITZEN UBERAN

Uxue Alberdi eta Oier Guillanen eskutik sortu zen Hitzen Uberan webgunea, eta Euskal Idazleen Elkarteari beregain hartzea proposatu zioten. Haiek ez ezik, Ima Ubeda eta Danele Sarriugarte ere aritu ziren edukiak lantzen. 12 urte oparo egin zituzten. Hona hemen haiek utzitako altxorra.