
GAUR EZ BADA, BIHAR (Fragmentuak)
Begiak aski dira mundu mailako jende mugimendu tektonikoak ikusteko. Luziaren itzala hor dago, Etiopiako mendien altzotik Londresko ostatu ilunen magaleraino hedatzen. Bidean galtzeko eta hiltzeko arriskua hartuz. Ludmila Oulitskaia errusiar idazle handiak dio historia ez dela berridazten ahalko, krimenak egin diren lekuetan hobiak geldituko direlako. Entzun dut goiz honetan irratian, Hendaiara trenez abiatu aitzin.

Panfleto bat zuen aurka (kondenatu nahi banauzue, injustiziarik kometa ez dezazuen)
Osagarriekin bezala gertatzen da. Garai batean, ezinezkoa begitantzen zitzaidan gerriko poltsarik gabe ateratzea kalera. Filmetako gaiztoak imitatzeko erretzen nituen zigarroak eramaten nituen barruan, txiskeroren bat, beti diru faltan zen diru-zorroa, etxeko giltzak, haxix-harri zatiren bat ere tarteka.

ERREPIDE BAZTERRETAKO ANIMALIA HILAK
Errepide bazterretan animalia pila bat ikusi dut hilik, tamaina guztietakoak.
Inork ez die ahotsik eman, eta hemen beraientzako lerro batzuk.

MARTXOAREN 8aren LEHEN EHUN URTEAK
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an M8a instituzionalizatu zuen. Euskal Herrian orduantxe deitu zen lehen aldiz, baina Espainian Dolores Ibarrurik 1936an M8a antolatu zuen. Zelan izan daiteke?

Txillardegi gogoan: noiz, zergatik, nola
Hamar urte dira Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela. Gogoan daukagu.