Ikusten nauzu, baina jada ez nago hemen.
Bestearen begirada behar al dugu egon ahal izateko?
Mugimenduak ikuslearen eraldaketa eskatzen al du?
Begiradak jarraitzen ez duen puntu horretan zer gertatzen da?
Zein gertaeratik aitzinera itxi beharko genituzke begiak?
Badira burua bueltatu gabe ikusten ez ditugunak?
Eta burua bueltatuko bagenu, zer gertatuko litzateke?
LIBURU BATEN DENBORA
Itzulinguruka nenbilen sarean lagunen batek gomendatutako libururen baten bila eta, hara non, xehetasun txiki batek ezustean harrapatu ninduen. Gorri koloreko azal laukizuzenaren ondoan txertatuta zetorren liburuaren ezaugarrien zerrenda. Sinopsia lehenik, eta klikatuz gero aurreneko orrialdeak osorik irakurtzeko aukera. Pantailan ezkerretara, laburrean, argitaletxea, prezioa, orrialde kopurua… eta irakurketa denbora. Zalantza egin nuen une batez, baina laster baieztatu nuen liburua leitzeko irakurleak hartu beharreko denborari zegokiola. Azken datu honi katigatuta joan zaizkit egunak orduz geroztik. Ez dira gutxi sortu zaizkidan galderak.
‘Pubertat’, mutiko gazteak oraindik salbatu daitezke
Atzematen dugun arren ikusten ez dugun horri erreparatzeko balio du maiz fikzioak, batez ere fikzio horrek errealitatean sustraitzeko gaitasuna erakusten duenean. Horixe atzematen zaio Leticia Dolera zinemagile katalanaren azken lanari. Pubertat telesailak haurtzarotik nerabezarora igarotzen ari diren horien eta maiz aldaketa horren jabe ez diren helduen arteko arrakalari heltzen dio, garaikidetasun paregabearekin heldu ere. Eta arrakala horretatik begiratuta pantailak agertzen zaizkigu.
ZER DA POESIA?
Poesia zer den ez da oraingoxeko galdera, ezta ahuntzaren gauerdiko eztula ere. Aristotelesek berak, dagoeneko urrunegi gelditzen zaigun K. a. IV. mendean, lan oso bat idatzi zion poetikari (Περὶ Ποιητικῆς). Pentsalariak han aipatzen duenez, poesia mimesian, hots, imitazioan oinarritzen den artelana da. Poesiak, filosofoaren ustez, hizkuntzaren, erritmoaren eta harmoniaren bitartez natura ez ezik, bizitza eta giza-eskarmentua ere imitatzen ditu.
KEINUETARA ITZULI
Saioa Alkaizarena ezustean hartu ninduen keinua izan zen, Palestinan gertatzen ari dena salatzeko Igartza sariari uko egin zionean. Hazkura eragin zidan, eta harridura, eta ezustea. Eta horren guztiaren gainetik, poza. Neure buruari galdetzen diot: zergatik ordea hazkura, zergatik harridura, zergatik ezustea, zergatik poza?
Idazteari buruzko galdera batzuk
Idazlearen ofizioa beste edozein bezala, bere konpromisoekin edo ardurekin datorrela eztabadaezina iruditzen zait, eta EIEk eskaintzen didan leku honetan bertan, duela hilabete nioen moduan, euskal literaturaren kasuan, ardura horiek bereziki inportanteak iruditzen zaizkit, geure hizkuntzaren eta gure herriaren egoera hauskorragatik. Euskaldunok ez daukagu errepublikarik eta gure lurralde historikoak bi Estatu eta hiru administraziotan banatuta daude. Hizkuntza propio bat izatea da, maila handi batean, geure izatea ematen diguna eta gure literaturari bere garrantzia ematen diona. Eta idazleoi garrantzi horren mailako ardura eskatzen diguna.
Gizakia eta Adimen Artifiziala batera nola? (eta V)
Kai-Fu Lee jauna ez da nornahi adimen artifizialaren arloan. Taipéin (Taiwán) jaio zen 1961ean, eta 11 urterekin AEBetako Tennessee-ra joan zen. Lehenik, AEBetan lan egin zuen (Apple, SGI, Microsoft, Google), eta 2009an, Sinovation Ventures enpresa sortu zuen Txinan. Adimen artifizialean punta-puntan dabiltzan bi superpotentzietan bizi eta lan egin izan du zangalatrau, eta bi kulturak eta bi herrialdeetako aurrerapenak ezagutzen ditu ezin hobeki. Harik eta 2013an, laugarren fasean zegoen linfoma bat aurkitu zioten arte, lanaren etika bizi izan zuen mutur-muturreraino, lanari erabat emana bizi izan baitzen (egunero goizeko 2etan eta 5etan jaikitzen zen AEBetako emailak erantzuteko). Kimioterapiaz tratatu zuten linfoma, eta sendatzea lortu zuen.
Literatura, intuizioaren hizkuntza
Garrantzitsuena ez da zer esaten duzun edo zer pentsatzen duzun. Garrantzitsuena ez da garunaren jarduera zurrunbilotsuaren katramilatik kontzientera pasatzeko edo besteei komunikatzeko aukeratu dituzun elementu horiek, protoideia edo protoirudi horiek. Esaten duzuna, kontzienteki pentsatzen duzuna, zure zati txiki-txiki bat dira. Hori ez zara zu.
1936ko Teneri
Norbait izandakoa zara niretzat,
izango nintzen norbait nintzen zuretzat;
zure hitzek
airean marraztu dute zubi bat.