Gizakia eta Adimen Artifiziala batera nola? (eta V)
Kai-Fu Lee jauna ez da nornahi adimen artifizialaren arloan. Taipéin (Taiwán) jaio zen 1961ean, eta 11 urterekin AEBetako Tennessee-ra joan zen. Lehenik, AEBetan lan egin zuen (Apple, SGI, Microsoft, Google), eta 2009an, Sinovation Ventures enpresa sortu zuen Txinan. Adimen artifizialean punta-puntan dabiltzan bi superpotentzietan bizi eta lan egin izan du zangalatrau, eta bi kulturak eta bi herrialdeetako aurrerapenak ezagutzen ditu ezin hobeki. Harik eta 2013an, laugarren fasean zegoen linfoma bat aurkitu zioten arte, lanaren etika bizi izan zuen mutur-muturreraino, lanari erabat emana bizi izan baitzen (egunero goizeko 2etan eta 5etan jaikitzen zen AEBetako emailak erantzuteko). Kimioterapiaz tratatu zuten linfoma, eta sendatzea lortu zuen.
Literatura, intuizioaren hizkuntza
Garrantzitsuena ez da zer esaten duzun edo zer pentsatzen duzun. Garrantzitsuena ez da garunaren jarduera zurrunbilotsuaren katramilatik kontzientera pasatzeko edo besteei komunikatzeko aukeratu dituzun elementu horiek, protoideia edo protoirudi horiek. Esaten duzuna, kontzienteki pentsatzen duzuna, zure zati txiki-txiki bat dira. Hori ez zara zu.
1936ko Teneri
Norbait izandakoa zara niretzat,
izango nintzen norbait nintzen zuretzat;
zure hitzek
airean marraztu dute zubi bat.
Adimen artifizialaren etika (III)
Honen aurreko artikulua galdera batekin amaitu dugu; galdetzen genuen ea adimen artifizialaren hedadurak ekar dezakeen despotismoa eragotzi ote daitekeen. Berez, adimen artifizialaren oinarriak 50eko hamarkadan ezartzearekin batera, printzipio etiko batzuk ere ezarri izan dira, baina ekimen etikoen kontua batez ere azken urteetan zabaldu da, sinesteak lanak dituen AAren aurrerapen alimalekoekin batera, eta Luciano Floridik dioenez, gehiegi eta guzti, zeren ekimen bakoitzak printzipio, balio edo postulatuen adierazpen osagarria ekarri baitu berekin, eta errepikapen eta teilakatzeen arriskua baitago.
074. ARETOKO LURRINA
Antzinako eskultura greko-erromatarrak kolore zuriz ikustera ohituta gauden arren aspaldi jakin genuen, gure harridurarako, jatorrian polikromatuak zirela, hots, kolore biziz margotu zituztela. Eta oraintsu, 2025eko martxoan, Oxford Journal of Archaeologyn argitaratutako ikerketa bati esker jakin dugu antzinako eskulturei lurrina zeriela.
Siliziozko kalbinismoaren mentalitatea (II)
Hor ikusten genuen Elon Musk, haserretu zen arte, Donald Trumpen ondoan, poz-pozik, eta haren kidekoak ere; inoiz baino gobernu-boteretik hurbilago; boterearen bizkar euren plataforma digitalak handiago egiteko irrikaz. Zer-nolako mentalitatea dute GAFAM akronimoak biltzen dituen Google, Apple, Facebook, Amazon eta Microsoft enpresa teknologiko estabatuar erraldoien zuzendariek?
Izeba Ada eta gure ama
Gianni Rodarik Telefonozko ipuinak liburu zoragarria idatzi zuen 1962an. Gurean Elkarrek argitaratu zuen 1983an, Idoia Agirrek itzulita eta Jordi Saludesen ilustrazioek lagunduta. Liburua, izenburuak adierazten duen gisan, aita batek alabari telefonoz kontatzen dizkion ipuinen bilduma bat da. Izan ere, Bianchi jauna, saltzailea bera, etxetik kanpo bidaiatzera behartzen du lanbideak, baina alaba ezin denez lokartu ipuin bat entzun gabe, gauero telefonoz deitu behar dio kontakizuna egiteko. Horregatik istorioak laburrak dira, dei baten iraupena dutelako.
Irudien mugimenduen zerrendatzea
Klaxonekin Morse kodean komunikatzeko gaitasunik bagenu, gure artean solastatzeko arazoak aldatuko lirateke?
Karrika ertz honetan iritsi berri den autoak Kiss FM-ko ingelesezko kantu dantzagarri horietako baten melodiari esker nire baitakoak, nolabait, mugiarazten ditu
Ondoan jarri berri den adineko gizonak erosketa-orga ongi kokatu ondotik kafe ebaki bat hartzen dabil. Haren emazteak—hala dirudi behintzat— etxean falta diren elikagaiak zerrendatzeari ez dion uzten.
Euskal literatura, errepublikarik gabeko herri baten aberri literarioa
Bere buruarentzat errepublikarik eraiki ez duen herri batentzat, hizkuntza propio bat izatea komunikazio tresna partikular bat izatea baino askoz gehiago dela ulertzeko ez da asko behar. Enpatia apur bat, besterik ez. Baina ahalegina egiteko prest ez dagoenarentzat apur bat ere gehiegi izan litekeenez eta inor ezin dugunez enpatiara obligatu, euskaldunok askotan sentitzen gara obligatuta gauzarik oinarrizkoenak eta humanoenak esplikatzera. Esate baterako: herri batek beste legezko etxerik ez daukanean, bere hizkuntza etxe bat izan daitekeela. Euri eguneratako aterpe bat. Otsoek ulu egiten dutenean lagunekin batzeko leku bat.