EUSKAL IDAZLEAK EUSKAL IRAKURLE

EUSKAL IDAZLEAK EUSKAL IRAKURLE

Euskal idazleak, lehenik eta behin, euskal irakurleak ere direlako, hona hemen Amaia Iturbideren irakurketa gomendioak:

AMAIA ITURBIDE
Sormen lana 2022/10/28

Sarien itzala

Sarien itzala

II

(Bigarren atala)

Lehenengo bilera hartan ezagutu nituen nire kideak: Yrigaray andrea, Puch jauna eta Benitez andrea. Laugarrena, noski, Bartolini bera, balizko berdinketak hausteko ahotsa, pentsatu nuen. Bertan azaldu zidatenez, ordea, aho batez erabaki beharko genukeen irabazlea eta, beraz, erabateko adostasunak erdietsi beharko genituen. Hor hasi ziren denak irakurritakoen zerrenda egiten eta, zalantzarik gabe, irakurrita ez bagenituen denbora galtzerik merezi ez zutenen izenburuak errezitatu zituzten. Ez nuen protokoloa ezagutzen, bistan da, eta nik izen bakarreko zerrenda bat neukan: nire ordura arteko hautagaia, hiru zerrendatan, hain zuzen ere, birziklatzeko ontzira bidali zuten eskuizkribua, alegia.

Asel Luzarraga
Artikulua 2022/10/20

Lizardi Haur eta Gazte Literaturako Saria: ez inertziari, bai aldaketari

Lizardi Haur eta Gazte Literaturako Saria: ez inertziari, bai aldaketari

Yolanda Arrietaren Mari Gonagorri eta hamazazpi berri ipuinak irabazi du aurten Haur Literaturako Lizardi Saria, Zarauzko Udalak antolatua, Castillo Suarezek, Kati Olaizolak eta Ibon Egañak osatutako epaimahaiak hala erabakita. Aurtengo edizioa, sariaren 41.a izan da, eta bigarrena oinarrietan eta bestelako gorabeheretan eraldaketa esanguratsuak ezarri zirenetik. Inertziak gaindituz eta idazleen, editoreen eta ilustratzaileen iritziak aintzat hartuz egin dira aldaketa horiek.

Juan Luis Zabala

EUSKAL IDAZLEAK EUSKAL IRAKURLE

EUSKAL IDAZLEAK EUSKAL IRAKURLE

Euskal idazleak, lehenik eta behin, euskal irakurleak ere direlako, hona hemen Aitziber Etxeberria Garroren irakurketa gomendioak:

"Euskal Idazleak euskal irakurle"

AITZIBER ETXEBERRIA GARRO
Kronika 2022/10/17

Euskal Idazleen Elkartearen Lehen Pik-nik eguna

Euskal Idazleen Elkartearen Lehen Pik-nik eguna

Batzuetan iruditzen zait Virginia Woolfek gela bat norberarena izateko plazeraz eta beharraz gogoeta egin zuenetik, hitza zorrotzegi hartu geniola eta idazleok ez garela hortik atera. Izan ere, idazketa oso diziplina bakartia da, eta, txantxak alde batera utzita, gutxitan izaten dugu aukera talde-lanean aritzeko, edo beste idazleekin harremanetan egoteko liburu aurkezpen bezalako ekitaldietan ez bada.

Idoia Carramiñana Miranda
Sormen lana 2022/10/13

Sarien itzala

Sarien itzala

I

(lehen atala)

Gaur kontatuko dudan hau ere Buenos Airesen (BA) gertatu zitzaidan. Behar bada, nire esperientziarik bitxienetako bat errealismo magikoaren kontinentean. Holakorik, noski, ez litzateke sekula gure Euskal Herrian gertatuko; hemen, errealitatearen zentzu arrazional zorrotza izateaz gain, mikrokosmos literario aratza eta interes ezkuturik gabea, eta berezko izaera leiala eta zintzoa baitauzkagu. Euskaldun hitza. Gertakariak urrun kokatu, itsasoaz gaindi, eta zerikusia duten pertsonek euskaraz jakin ez arren, izen guztiak asmatuak izango dira. Hori hemengo fikzio bakarra, gainerakoan nire idatziek benetan gertatutakoak jasotzen baitituzte, salbuespenik gabe.

ASEL LUZARRAGA
Elkarrizketa 2022/10/07

«Diskurtso mailan oso antzekoa da PPk eta PSOEk esaten dutena, eta hori Menendez Pidali zor zaio»

Pruden Gartzia

«Diskurtso mailan oso antzekoa da PPk eta PSOEk esaten dutena, eta hori Menendez Pidali zor zaio»

Pruden Gartziaren saiakera liburua dugu eskuartean: ‘Nazionalismoa eta kultura: entseguak eta iruzkinak Euskal Herriaren alde’ (UEU, 2020).

miel a elustondo – zaldi ero

EUSKAL IDAZLEAK EUSKAL IRAKURLE

EUSKAL IDAZLEAK EUSKAL IRAKURLE

Euskal idazleak, lehenik eta behin, euskal irakurleak ere direlako, ekimen berria abiatu dugu EIEn:

"Euskal Idazleak euskal irakurle".

Aintzane Galardi
Sormen lana 2022/09/23

AUTOA PIRUBIKA

AUTOA PIRUBIKA

—Malentxu, musu eta banoa.

—Ez amaaa! Turekin nahinut.

—Berandu iritsiko naiz lanera.

—Malen, maitea, agurtu ama. Gaur plastilinarekin ibiliko gara!

—Etut patinina nahi.

—Zatoz, txiki. Leihotik esango diogu agur.

Erika Elizari Salvador
HITZEN UBERAN

Uxue Alberdi eta Oier Guillanen eskutik sortu zen Hitzen Uberan webgunea, eta Euskal Idazleen Elkarteari beregain hartzea proposatu zioten. Haiek ez ezik, Ima Ubeda eta Danele Sarriugarte ere aritu ziren edukiak lantzen. 12 urte oparo egin zituzten. Hona hemen haiek utzitako altxorra.