Euskal idazleak irakurle :: BERTOL ARRIETA 2023/01/03

EUSKAL IDAZLEAK EUSKAL IRAKURLE

Euskal idazleak, lehenik eta behin, euskal irakurleak ere direlako, hona hemen Bertol Arrietaren irakurketa gomendioak:


Eraikuntzarako materiala, Eider Rodriguez

Amorrua, lotsa, dolua, erredentzioa, maitasuna. Latza bezain ederra Eider Rodriguezen nobela inperfektua.


Amek ez dute, Katixa Agirre

Gogorra du abiapuntua, baina gozagarria gertatzen da irakurketa hala ere. Azken urteetako euskal nobelarik borobilenetarikoa.

 

Zu bezain ahul, Karmele Jaio

Gizakion ahulguneak maisuki adierazita. Metafora paregabeak diren ipuin osoak. Narrazio-liburu gogoangarria.

BERTOL ARRIETA