Pello Salaburu Etxeberria

Pello Salaburu Etxeberria Sormen-lanak

Euskal Filologian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatetik (1983). Soziologia eta Zientzia Politikoetan ere lizentziatua dago Deustuko unibertsitatean (1978). Euskal Filologia ere bertan ikasi zuen. Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Filologiako katedraduna. Doktoretza-tesi asko zuzendu ditu. Guztiek jaso dute gehiengo kalifikazioa. Estatu Batuetako unibertsitate desberdinetan linguistikako estudioak: Massachussets Institute of Technology (MIT); Cornell University; University of New México; University of Nevada, Reno. Mintegiak eta hitzaldiak eman ditu hainbat unibertsitateetan: Harvard, MIT, Tilburg, Rosario, Buenos Aires, Poznan, México, Chile, Santander, Tarragona, Sevilla, Santiago, Groningen, Barcelona, Helsinki, Reykiavik, Madrid, British Library, Nevada, etc. Ikerketarako dirulaguntza ugari jaso ditu, bai enpresa pribatuetatik eta bai erakunde publikoetatik ere (Ministeritza, Gobernua, banketxeak, enpresa pribatuetatik, etab.) Euskal linguistikari buruzko liburuak idatzi ditu, horietako batzuk beste egile batzuekin batera. Bestalde, artikulu zientifikoak ere idatzi ditu. Euskal Herriko egunkari desberdinetako kolaboratzaile izan da urte askotan.

"Euskal Filologiako saileko zuzendaria izan zen. UPV/EHUko errektoreorde 1992-1996 urteetan. Eta errektore 1996-2000 urteetan. Gaur egun EHUko Euskara Institutuaren (www.ei.ehu.es) zuzendaria da. Bestelako kargu eta lanak ere ugariak dira: Fulbright-eko bekaduna (1981-82), Euskaltzaindiako kidea, estandarizazioko komisioko lehendakaria, Linguistic Society of America (LSA)ko kidea, RSBAPeko kidea, Club de Romako kidea, Academia Europea de las Ciencias y de las Artes-eko kide izendatua 2000. urtetik, Santo Domingoko Unibertsitateko Ohorezko irakaslea, eta abar.