Garbine Ubeda

Garbine Ubeda Sormen-lanak

Garbine Ubeda Goikoetxea, 1967an Ibarran sortua.

Kazetari eta diseinatzaile lanetan aritu da, baina funtsean hitza eta irudia uztartzea izan dira beti bere asmoak. Txikitan hartu zion afizioa marrazteari, idazteari bezala, eta ofizio bihurtu ez baditu ere, sarritan eman die bide zaletasun horiei, liburuak idatziz, jolas grafiko interaktiboak sortuz eta ilustratuz (Aiurri Txiki aldizkaria, www.ikusbera.eus...), Xabiroi aldizkarirako gidoitxoak idatziz edo hitzaldietan graphic recording eginez. Hamabostean behin zinta grafiko bat egiten du, 9 aldizkaritan argitaratzen dena, baita haurrentzako denbora-pasak ere Tokikom osatzen duten zenbait komunikabidetan.

1995ean Negu Gorriak. Ideia Zabaldu Tour kronika-liburua eman zuen argitara.

2009an, Mila Ezker (Susa), ezkertien eta albotasunaren gaineko saiakera.

2013an bere lehen eleberria idatzi zuen: Hobe isilik (Elkar).

Atzetik, Lekukoa gazteentzako nobela-trilogia heldu zen, Elkar argitaletxearen eskutik:

-Sasieskola (2018)

-Mehatxua (2019)

-Esanezinak (2020)

2020an Euskarabilaren ahotsak. Basauriko euskara elkartearen lorratza liburua ondu zuen Euskarabila elkartearekin batera.

2018ko martxotik 2022ko martxora Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria izan da.