youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Joxe Agustin Arrieta Egiguren

Joxe Agustin Arrieta Egiguren Sormen-lanak

Azkoitia, 1953. Gipuzkoako Normal Eskolatik (Magisteritza Eskola) Lehen hezkuntzako maixua 1974an. 1998an, Salamancako Pontifizia Unibertsitatetik Teologian lizentziatu zen. Hainbat ikastaro ere eginak ditu: Salamancako Pontifizia Unibertsitateko Madrilgo Pastoral Institutuan Doktorego ikastaroa, Pedagogia eta Kateketika, Eboluziozko Psikologia, Gazte eta Bokazio Pastoraltza, Parrokia Ebanjelizatzailea eta abar luzea. Irakasle bezala aritua da Oinarrizko Heziera Orokorrean, Lezoko ikastolan (1973-1974), Azpeitiko "Karmelo Etxegarai" ikastolan (1974-1975), Pasaiako ikastolan (1975-1976). Eibarko La Salle -Isasi ikastetxean Lehen Hezkuntzako 3. ziklokoan(2001-2003). Teologiako ikasketak Donostiako Elizabarrutiko Seminarioan bukatu zituen 1979an. Oiartzungo Parrokian aritu zen aurrenekoz apaiz bezala. Parrokia desberdinetan aritua da, Mutrikukoan, Tolosakoan. Elizbarrutiko Magisterio Eskolako erlijio irakaslea, Seminarioko lehen saileko apaizgaien arduradun-tutorea, Donostiako Elizbarrutiko Bokazio Pastoraltzako arduraduna... Hainbat egunkarietan ere idatzi du, Euskaldunon Egunkaria, El Diario Vasco, Deia eta beste hainbeste aldizkarietan ere, Eibar, Eibarren, Maxixatzen, eta Galtzaundi.

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila