Aintzane Galardi Portu Sormen-lanak
Oiartzun, 1969.
Euskal Filologian lizentziatua eta Kultur Baliabideen Kudeaketan espezializatua Deustuko Unibertsitatean. Irakaslea da eta Berako Toki-Ona ikastetxean dihardu lanean. Hiru poesia liburu ditu argitaratuak:
Itoti urdinaren azpian Euskaltzaindia-BBK Fundazioa(2005),
Zirrikituak Euskaltzaindia-BBK Fundazioa (2007)
Mendafin usaineko iluntzeak Erein (2015).
Sariak:
-2004 Felipe Arrese Beitia olerki-saria, Itoti urdinaren azpian poesia-lanari.
-2006 Felipe Arrese Beitia olerki-saria, Zirrikituak poesia-lanari.
-2014 Blas de Otero-Bilbo Uria VII. Poesia Saria, Mendafin usaineko iluntzeak poesia-lanari.
-2018 Iruña Hiria Nazioarteko XII. Poesia saria, Hegodu poemak poesia-lanari.