youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Joxemari Carrere Zabala

Joxemari Carrere Zabala Sormen-lanak

Pasai Donibane, 1963. Ipuin kontalaria, aktorea eta kazetaria. Antzerkigintzan 16 urterekin hasita. Hainbat antzerki lanetan aktore lana, azkena Ez txakur, Ez otso, René de Obaldia-rena, 2006 urtean estreinatutakoa. Antzerki irakasle aritu izana UEU-ko udako ikastaroetan. Jardun nagusiena ipuin kontalariarena da. Orain arte bospasei ipuin ikuskari aurkeztu ditu. Ipuinak bereak zein herri tradiziotik moldatuak kontatzen ditu. Egungo gaiak ardatz hartuta burutzen ditu ikuskariak. Emakumea: Mingain haragia, ihesa: Kondoi bakoitzak bere istorioa dauka; kontalaritza tradizionala gaurkotzea: Izena duen guztia da; emakumeekiko bortizkeria: Bai ona nire emaztea! Emazteak jaten zituzten gizonen istorioak. Kontalari bezala iberiar penintsula osoan zein Latinoamerikan aurkeztu ditu bere lanak. Kazetaritzan antzerki kritikari aritu izan da epaile batek itxitako Euskaldunon Egunkarian. Hika aldizkarian antzerki zutabea idazten du hilero. Kolaboratzailea da Gara egunkariaren Mugalari literatur gehigarrian. Bestelako agerkarietan tartekako kolaborazioak ere egiten ditu. Horrez gain Errenteria/Oreretako Mikelazulo ipuin eskolako arduraduna da.

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila