Elena Martinez Rubio

Elena Martinez Rubio Sormen-lanak

Elena Martinez Rubio —Elena Galzusta— (Bilbao, 1957) filosofoa eta filologoa da; idazlea eta editorea.

Filosofia politikoan Doktorea, 1992an Madrilgo Unibertsitate Autonomoan Hannah Arendti buruzko aurkeztutako tesi batekin, Javier Sadaba Etika katedradunaren zuzendaritzapean: Hannah Arendt. La  historia, relato de infinitos comienzos y ningún final (Hannah Arendt. Historia, hastapen mugagabe baina amaierarik ez duen istoriotzat hartuta), Hannah Arendti buruz estatu espaniarrean lehena.

Euskal Herriko Unibertsitatean Filosofia-irakasle aritu zen euskaraz (1983-1987), baita Frankfurteko Goethe Unibertsitatean Wissenschaftliche Mitarbeiterin gisa euskara eta euskal kultura irakasten (2011-2012).

 

Biografia

Unibertsitate arteko ikasketak, —batxilergoa, alegia—, alemanez egin zituen Bilbon, gurasoak hizkuntzaleak eta esperantistak baitziren; aita, idazlea, artikulugilea eta frantses irakaslea.

1971-1975 solfeo eta Musikaren Teoria eta Piano ikasketak egin zituen Bizkaiko Musika kontserbatorioan. Ondoren, DAAD (Deutscher Akademischer Austauschdienst) bekaren laguntzaz, Erlangen-Nürnbergeko Unibertsitatean Filosofia, Soziologia eta Germanistikako lehen zikloa egin zuen, 1975tik-1978ra. Alemanian zegoela, euskara ikasi zuen bere kabuz.

Filosofiako lizentziatura Bartzelonako Autonoman, katalanez (1982), eta Historiaren filosofiari buruzko tesina Josep Ramonedaren zuzendaritzapean. OHOko irakaskuntzako ikasketak Ingeles Filologia Sailean egin zituen (1983); Euskal Filologia, berriz, Deustuko Unibertsitatean (1990). Urte haietan, haurtzaroan ikasitako alemana, frantsesa, latina eta ingelesari eta errusiera gehitu zizkion Bilboko eta Bartzelonako Hizkuntza Eskola Ofizialetan. Berlingo Freie Universität-ean Literatura ikasi zuen 1987-1989ra, bertako Indogermanistika sailean euskara-mintegi bat antolatu zuen Jost Gippert kaukasologian adituarekin batera.