youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Jose Luis Lizundia Askondo

Jose Luis Lizundia Askondo Sormen-lanak

Iruñea, 1938. 1963an, gerra osteko lehenengo euskarazko klaseak ematen hasi zen, Durangoko uriko eskoletan. Alfabetatze kanpainen sortzaile Bizkaian, Rikardo Arregi berak hilabete batzuk lehenago sortu zirenean eskatuta. 1980. urte arte Alfabetatze Euskalduntze Batzordeen Bizkaiko ordezkari, Euskaltzaindiko Jagon Sailean. Jakin behar da, garai hartan, Euskaltzaindiko Jagon Sailaren batzordetariko bat zirela, Alfabetatze Euskalduntze klaseak. 1966an, euskaltzain urgazle izendatua. 1969ko otsailetik, idazkariorde eta 1972tik geroztik, kudeatzaile lanetan. Zeruko Argia, Anaitasuna -zeinetan erredakzio batzordeko izan baitzen zenbait urtetan- Euskera, Punto y Hora de Euskal Herria, Egin, Deia, Euskaldunon Egunkaria, El Correo, Diario Vasco, El País, Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País, Txistulari, Dantzari, Herria, Gerediaga, Eraz, Anboto eta beste zenbait egunkari eta aldizkaritan. Artikulugintza izan da bere lanik ugariena. Idazle lanak, gehien bat euskarari buruzkoak, bereziki, toponimia, geografia, historia, folklorea, politika eta gai desberdinetako saioak izan dira. Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen Euskararen Normalizazioko Oinarrizko Legea, 1982.eko azaroaren 10ean, Eusko Legebiltzarrak onartuan, Parlamentuko Hezkuntza eta Kultura batzordeburuorde bezala, Legearen legegile-ponente izan zen.  

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila