youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Patri Urkizu Sarasua

Patri Urkizu Sarasua Sormen-lanak

Lezo, 1946. Filología Románica delakoan lizentziatua Salamancan eta Euskal Filologian doktore (EHU). Gaur Euskal Hizkuntza eta Literaturako Irakasle Titularra da UNED-en. Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari eta Eusko Ikaskuntzako Hizkuntza eta Literatura saileko Zuzendari ohia, egun Euskaltzaindiako urgazle da. Poesia eta narratiba landu ditu, baina batez ere saiakera alorrean eta testu zaharren argitalpenean ahalegindu da. Bere kreazio eta iker lanak maiz gertatu izan dira sarituak. Zeren azken finean (Irun Hiria-Premio Nacional de la Crítica de poesía, 1984), Zenbait bertso zahar eta berri zenbaiten bilduma (1798) (Durangoko udala, saioa, 1986), Pierre D'Hurteren Hiztegia. Londres 1715 (R.M. Azkue, tesia, 1987), Zuberoako irri-teatroa (Irun hiria, saioa, 1988), Agosti Chahoren bizitza eta idazlanak 1811-1858 (Mikel Zarate-BBK-Euskaltzaindia, saioa, 1991), Exiliatuak ez gara inongoak (Becerro de Bengoa, saioa 1994), Koldo Mitxelenaren euskal gutunak (1951-1984) (Koldo Mitxelena saioa 1998, argitaragabea), Anton Abbadia (1810-1897), Biografia saioa (Miguel de Unamuno, saioa 2002)... Eta besteen artean gaztelaniaz ere argitaratuak eta koordinatuak ditu, Historia de la Literatura Vasca (UNED, 2000) eta Introducción a las lenguas y literaturas catalana, gallega y vasca (UNED, 2004) erreferentziazko liburu mardulak.  

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila