Olatz Mitxelena

Olatz Mitxelena Sormen-lanak

Oiartzun, 1989.

Filosofian lizentziatua da EHUn, eta beste hainbat ikasketa egin ditu: Estudios Comparados de Literatura, Arte y Pensamiento Masterra Bartzelonako Pompeu Fabra unibertsitatean, Idazle Eskola Graduondokoa Bergarako UNEDen, Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra EHUn eta Euskal Kultur Sorkuntza eta Kritika Feminista Graduondokoa UEU-EHUn. 2021eko Ignacio Aldecoa lehiaketa irabazi zuen “Zeremonia” ipuinarekin. Marina Garcésen “Filosofia amaitu gabea” itzuli zuen 2022an (Jakin). 2021ean Igartza Saria irabazita, “Arrain hezur bat eztarrian” ipuin-liburua argitaratu zuen 2023an (Elkar). 2021az geroztik, Oarso Bidasoako Hitzan zutabeak idazten ditu. Bigarren Hezkuntzako irakaslea izan da Filosofian eta Euskara eta Literaturan; gaur egun, Donostiako IRALEn ari da irakasle.

Argazkia: Xabi Salaberria