youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Joxean Agirre Odriozola

Joxean Agirre Odriozola Sormen-lanak

Azpeitia, 1949. Soziologia lizentzia egin zuen Parisen. Bi urte egin zituen Eibarko ikastolan irakasle eta bidenabar Historia ikasketak egiten hasi zituen EUTGen eta hirugarren urtean utzi egin zuen Egin-en lanean hasi zelako. Leioan egin zituen, Kazetaritza ikasketak. Egin-en lan egin zuen hasieratik itxi zuten arte, eta orain Gara-n lana egin zuen erretiroa hartu zuen arte. Ikastola aldizkarian ere lan egin zuen eta Bertsolari aldizkariaren sortzaile eta ardudaruna izan zen hogei bat urtez. Longa kapa beltza, Lehen triptikoa, Gizon bat bilutsik pasiloan barrena edota Elgeta narratiba liburuak argitaratu ditu, besteak beste. Elgeta eleberriak Irun saria oparitu zion 1995. urtean eta Lehen triptikoak, berriz, Durangoko Euskal Jaien Urteurrenaren saria 1986an. Azken eleberri honek noveau roman abanguardiako mugimendu frantziarraren eraginak islatzen ditu. Beste alde batetik, Joxe Agirre Oranda eta Txirrita bertsolarien gainekon biografiak idatzi ditu; azken honen gaineko Osaba Txirrita haurrei zuzenduta. Joseba Jaka saria irabazi zuen 2001 urtean eta Rikardo Arregi kazetaritza saria 90. hamarkadan; bertsolariei egindako elkarrizketei ezker. Romain zen bere izena eleberriaren gaineko iruzkinean Mikel Asurmendik Iruneron "idazle bat literaturaz eta literaturarako bizi al daiteke bakarrik?" galdera botatzen du; eleberriak plazaratzen duen galdera berbera, hain zuzen ere.  

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila