Arantxa Urretabizkaia Bejarano Sormen-lanak
Donostia, 1947. XX. mendeko hirurogeigarren hamarkadan Argia taldean eta Lur argitaletxean jardun zuen. 1977an kazetaritzan eman zituen lehen urratsak. Egin egunkari desagertuan hasi eta, ondoren ETBko aurkezlea izan zen eta, halaber, Deia-n eta El Diario Vasco-n lan egin zuen, Egin egunkarian, Deian, n ETBn jardun du, besteak beste. 2001ean Rikardo Arregi saria lortu zuen Zabalik kazetarako idatzi elkarrizketa sailagatik. Euskaltzaindiko kide da. Gidoigile gisa, 1983an Albaniaren Konkista idatzi zuen, eta handik lau urtera, "Lauaxeta"ren gidoia. Zergatik panpox izan du eleberririk arrakastatsuena. Geroztik ipuin-bildumak idatzi ditu, besteak beste, Aspaldian espero zaitudalako ez nago sekula bakarrik eta bi eleberri: Saturno eta Aldatuko da nire bizitza . Literatur Kritikarien Sari Nazionala eta Irungo Hiria sariak jaso ditu, azken hau 1982an "Maitasunaren magalean" poema-liburuagatik. 1982. urtean Maitasunaren Magalean poesia liburua argitaratu zuen. Ez zen hori, ordea, egilearen lehen poesia saioa, ordurako argitaratua zuen San Pedro Bezperakoak poema luzea; Gipuzkoa Saria jaso zuen 1971. urtean. a da