youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Mikel Alvarez

Mikel Alvarez Sormen-lanak

1982an jaio nintzen Beasainen ikastola andereño eta sindikalista baten etxean. Beti izan dut garbi nirea istorioak kontatzea zela baina nerabezaroko behe lainoak gidatuta Soziologian lizentziatzen amaitu nuen Leioako Campusean. Eta eskerrak, horrek eman baitzidan nire ametsei heltzeko behar nuen indar eta lasaitasuna. Ikusentzunezko Komunikazioa ikasi nuen gero MUn eta handik lan merkatura jauzi egin nuen buruz. Nire aisialdian telesail proiektuak garatzen aritu naiz gidoilari moduan Moriarti, Orio edo Irusoin bezalako ekoiztetxeekin baina nire eguneroko bizitza Goierri Irrati Telebistan igaro dut gidoigile, aurkezle, kamera, editore, programatzaile, tekniko, igeltsero edo bonbilak aldatzen. Gaur egun, Bira Produkzioak ekoiztetxean nabil nirea den horri bide eman nahian, istorioak kontatzea, hain zuzen ere.

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila